Hizkuntzen institutua
Gaurkoan ez dakart ezer, edo akaso bai. Berritxo bat besterik ez (gure artean uste dut inork ez duela aipatu): hainbat unibertsitateko soziolinguistek sortu dute Iberiar Penintsulako hizkuntzen institutua, eta haren egoitza Benasquen izango da.
Read More2006ko datuak hiru urte beranduago
Pasa den ostiralean argitara eman zuten Inkesta soziolinguistikoa. Ez dut horren emaitzik aipatu nahi, ez dut haren metodologia epaitu nahi. Bakoitzak aterako ditu nahi dituen ondorioak, eta nahi duenari erreparatuko dio. Aurrerantzean neuk ere egingo dut ariketa hori. Dena den, galdera bat datorkit burura eta ezin pasa hori egin gabe: inkestaren datuak 2006koak dira. Zergatik tardatu dute hiru urte emaitza horiek kaleratzen? Ez dut ulertzen, datuak 2006an ez ematea ulertzen dut, inkluso...
Read MoreEuskararen Normalizazio Kasu Aurreratu berriak kaleratu ditu Soziolinguistika Klusterrak
Soziolinguistika Klusterretik bidali didate hau blogean igotzeko. Mila esker. Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez. Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak sortzeko Ezagutzaren Klusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu dira. Beraz, kudeaketan eredugarri diren...
Read MoreBizkarrari bizkar
Pasa den hilean lan kontuak direla-eta, behin baino gehiagotan joan behar izan dut Gasteizera. Eta autobusez joan naiz. Azken bi egunetan bueltako autobusean nire ondoan jezarri dira Hispaniar Filologiako zenbait ikasle (4 neska hobe esanda). Lehen egunean, gutxi. Baina bigarrenean eskolari buruz izan ziren berbetan ia bidaia osoa. Ekaina aurretik egin behar duten lan bati buruz, hain zuzen ere. Eta harrituta geratu nintzen. Zaloa Etxanizen argazkia (CC lizentziatik hartua)Hemen...
Read MoreEuskara lan munduan ……….. lanean
Atzo ekarri nuen hona EHUko udako ikastaroetan soziolinguistikari buruz antolatu den ikastaroa. Eta gaurkoan, berriz, UEUk bere udako ikastaroetan antolatutakoa: Euskara lan munduan …….. lanean. Aipatu egin behar da biek ala biek Soziolinguistika Klusterrak antolatzen dituela. Egitaraua Uztailaren 8a, asteazkena 9:00-10:00 Normalizazio Kasu Aurreratuak: zergatik eta zertarakoKarmele Perez Lizarralde (HUHEZI- Mondragon...
Read MoreZein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
Oraindik apirilean gaude, baina uda geroz eta hurbilago dago. Horren ondorioz, udako ikastaroen berri heltzen ari da handik eta hemendik. Eta hona hemen, Soziolinguistika Klusterrak antolatu duena, EHUrekin batera: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? EGITARAUA (pdf) EKAINAK 22 9:00etan Dokumentazio banaketa 9:15etan “Asaba zaharren baratzetik mundu arranora. Euskararen komunikazio-esparrua aro globalean” Aitor...
Read MoreZer transmititu badago
Aurreko baten ere aipatu genuen Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa . Eta gaurkoan ere horrekin gatoz ………..Gainera, euskalgintza eta hizkuntza komunitatearen modulua amaituta, hemendik aurrera gutxiago izango dira soziolinguistikari dagozkion edukiak. Eduki asko igo dituzte graduondoko horren webgunean soziolinguistikari buruz. Eta blogean garrantzitsuena dena elkarrizketa eta eztabaida sakon eta mardulak. Eduki nabarmenenak nire ustez: – Gazte hizkera eta...
Read MoreAutogorrotoaren apologia
Antza, Mayor Orejak honako adierazpenak egin ditu: (ez dut topatu iturri originala inon, bateren batek badaki, …) “Mi bisabuelo, de Ibarrangelua, tuvo la enorme visión de prohibir hablar el vasco en casa y que sus hijos estudiasen fuera y no trabajaran allí. De no ser así, si yo siguiera en aquel pueblo, quizás sería abertzale y, probablemente, me detestaría a mí mismo”. Autogorrotoaren apologia, bai horixe.
Read More
Iruzkin berriak