Egin nahi ez dutenak
Orain dela 5 urte Garan argitaratu zen artikulu batekin egin dut topo gaur. Iruñerriko egoerari buruz ari da hizketan, baina berak ere aitortzen du Euskal Herri osorako baliagarria dela berak esandakoa. Artikulua oso mamitsua da eta askotan gure artean dagoen tabu bati buruzkoa da: egin nahi ez duten euskaldunak egon badaude. Ñabardura asko egin behar zaizkio baieztapen potolo honi, baina sinple eta zuzena da, eta askotan horiek ere balio dute. Hona artikulua: LOS HABLANTES DE EUSKERA QUE...
Read MoreMintzatzen hasteko gomendioak
Artikulu honekin sorta bat hasi gura dut. Han-hemenka badaude sakabanatuta hizkuntza ohiturak aldatzeko hainbat gomendio eta aholku, eta apurka blog honetara ekarri nahiko ditut. Lehenik eta behin, euskaraz mintzatzen hasteko gomendio batzuk ekarriko ditut hona. AEK-k landutako ataza baten parte dira aipatutako aholkuak. Aholku hauek batez ere euskara ikasten hasi eta erabiltzeko jauzia eman nahi dutenei begirakoak dira. Hala ere, horietako batzuek beste askori ere on egingo liekete. 1. Ez...
Read MoreGaztelania ohetik bota duten bikoteak
Aspaldi idatzi nuen Klusterrak egindako ikerketa baten harira. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete. Gaztelaniatik euskararako abenturaZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun Hona hemen: «Zestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?» Nagore Olazabalek (1978) eta Alfonso Ayesak (1976) umetatik ezagutzen dute...
Read MoreIrailean gaude …. ezta?
Irailean gaude … eta soziolinguistikan ere irailean egon bagaude. Horren froga gaurko bi berri: – Hizkuntza plangintza graduondokoan (Hiznet) izena emateko deialdia, bideoa eta guzti. – Eta Hausnartu sarien bigarren...
Read MoreArnasa lasai hartzeko guneak
Ni ere gero zalbidezaleagoa naiz, Martin Rezola bezala. Eta horregatik berak egin duen entresaka bera egingo dut nik hemen nire blogean. Hori da beraz euskalgintzaren zinezko oinarria. Ingurumen hori da, izan, adar-adaska biziak eman ditzakeen enbor naturala. Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, beste hitzetan esanik, bere jendearentzako arnasgune horiek mantentzen edo sortzen. Mantentzea ez da aski: sortu ere egin behar da...
Read MoreZerAIN DEZAGUN
Gaur baten batek ere egin du berba arnasguneei buruz, nik ere egin nahi dut baina beste hari bati loturik. Igandean izan nintzen Zerainen, Goierri aldean. Herri txikia da Zerain, 300 biztanle baino gutxiago dituena. Baina bere txikian aberatsa ere bada. Euskaratik eta euskaldun izatetik abiatua, herria parke kultural bihurtu dute, herria bizirik mantentzea lortzen ari dira. Herriak dituen berezitasunak ustiatu, eta bizi-kalitate handiko herria bihurtu da Zerain. Sarritan egin dut berba blog...
Read More
Iruzkin berriak