Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Azaroa: hiru kandela
Aza09 0

Azaroa: hiru kandela

Atalak: Sailkatu gabea

Orain dela hiru urte

Bloga jaio berri, eta lehen gauza aurkeztu beharra,
ezta? Horren ondoren, bi kontzeptu orokor definitu nituen:
soziolinguistika eta hizkuntzaren soziologia. Euskarazko wikipediak
dezente hobeto azaltzen ditu bata zein bestea eta loturak gehitu
dizkiot artikulu originalari. Horren ostean, eta hasiera guztietan
bezala, euskarazko soziolinguistika materialak sarean non topa aipatzen
nuen, eta bildu.net-en nik soziolinguistikaren inguruan batutakoak.
Artikulua gustatuko litzaidake goitik behera berridaztea, baina
zoritxarrez ez da panorama asko aldatu hiru urteotan. Bilduko
artikuluari dagokionez, hasiera batean gogotsu ibili banintzen ere,
handik ez askora utzi nion biltzeari, eta hilda dago gaur egun.
Jarraitu nuen nire buruari autobonbo apur bat egiten (hasieretan behar
da, ezta?), eta nik egindako azterketa soziolinguistiko bat ekarri nuen
blogera.
Eta, azkenik, ireki nuen blogean sekzio bat, gaur egun arte iraun duena: irakurgaiak. Eta lehena Euskalduntzearen atakan.

  1. Aurkezpena
  2. Hizkuntza soziologia vs. soziolinguistika
  3. Euskarazko soziolinguistika materialak sarean
  4. Nire bildu.net-eko lastermarkak
  5. Merkataritza euskalduntzeko plangintza
  6. Irakurgaiak: Euskalduntzearen atakan


Orain dela bi urte

Orain bi urte, hilabetea hasi ginen urtebetetzearekin, eta zorionekin eta animoekin. Autobonbo moment. Horren ostean, Zaldieroak Karrika aldizkarian agertutako hainbat eta hainbat tira igo zituen Almandotz
izeneko batek flickr-era eta horietako batzuk “lapurtu” nituen. Ordutik
gehiago agertu badira ere, ez dirudi Almandotzek tirak berritu
dituenik. Pena bat da.

Orain bi urte ari nintzen igotzen Hiznet
egiten egindako lantxo batzuk. Eta hilabete honetan lau igo nituen:
generoaren ikuspegitik hizkuntza, euskalgintzaren prospektibatxo bat
(eztabaida polita ekarri zuena, alderdi ekolinguistikoa sortzeko
proposamena eta guzti), komunikabide diglosikoei buruzko hausnarketa
eta nire herrian euskara plan batek izan beharko zituen lehentasunak.

Baina
hilabeteak gehiagorako ere eman zuen. Soziolinguistikaren oinarrizko
kontzeptuak gizarteratzeko Karrikiri elkarteak egindako lana ere goratu
nuen. Eta Topaguneak antolatutako jardunaldi batzuen berri ere eman
nuen.

  1. Garaigoikoak urtebete
  2. Zaldiaren erokeriak
  3. Hizkuntza egoera genero ikuspegitik (hiznet)
  4. Sustraiak barrenago, zuhaitza gorago
  5. Zelan irudikatzen duzu hemendik 10 urtera euskararen aldeko mugimendu soziala? (hiznet)
  6. Soziolinguistikaz 16
  7. Euskararen legeak 25 urte: jardunaldia
  8. Komunikabide diglosikoak (hiznet)
  9. Ibiliz eta ibiliz
  10. Lehentasunak Derion (hiznet)


Orain dela urtebete

Hilabetea hasi nuen Martinezena
blogetik “lapurtutako” artikulu batekin. Roberto Manjonek egindako
artikulu baten laburpena zen. Itzulpena eta euskararen normalizazioari
buruzkoak. Horren ostean, AEK-k familia transmisioa lantzeko egin duen ataza. Jarraian, Garabide elkarteak egindako truke programari oratu nion (aurton be martxan dago).
Larrun aldizkariak euskararen legearen 25 urteak ospatzeko alea
argitaratu zuen eta horren laburpen komentatua ekarri nuen blogera.
Jardunaldi batzuen berri eman nuen gero eta hilabetea amaitu aurretik
horren kronika eta ponentziak ere argitara eman nituen (Euskara,
Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak).

Horren ostean, Eralani buruz bi artikulu plazaratu nituen jarraian: bata Inazio Markori Berrian
egindako elkarrizketa eta bestea Klusterretik bidalitako kronika (hau
izan zen lehen aldia eta ordutik hona gauza gehiago bidali didate eta
denak argitara eman ditut). Euskaldungoa erroizturik liburua aipatu
nuen gero, euskararen historia sozialari buruzkoa. Eta, azkenik, Dabid
Anauten aipu bat ekarri nuen Kilometro 0 izeneko artikuluan eta Patxi
Juaristiren beste aipu bat kritikatu nuen Quebec eredu izenekoan.

  1. Itzulpena eta euskararen normalizazioa administrazioan
  2. Urte bi
  3. Familia transmisioa lantzeko ataza bat
  4. Trukean ikasi
  5. Irakurgaiak: Euskararen osasuna 25 urteko balorazioa
  6. Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldia
  7. Eralan: elkarrizketa Inazio Markorekin
  8. Eralan kronika
  9. Irakurgaiak: Euskaldungoa erroizturik, Txema Larrea
  10. Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldiaren kronika eta ponentziak
  11. Kilometro 0
  12. Quebec eredu???

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA