Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistikaz berripapera 27
Urt07 0

Soziolinguistikaz berripapera 27

Atalak: Sailkatu gabea

27. zenbakia / 2009ko abendua

Word
dokumentua
/Pdf
dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA

BAT
ALDIZKARIA 72 ZENBAKIA KALEAN

BAT aldizkariaren 72. zenbakia Zein hizkuntza hitz
egiten du komunikazio gizarteak?
kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak.
Zenbakiak 2009ko ekainean Donostian buruturiko izenburu bereko EHUko
Udako Ikastaroan
oinarrituriko lanak biltzen ditu. Aldi berean, 71.
zenbakiari jarraipena eginez Kontseiluko ildo politiko-instituzionalaren
arduraduna den Iñaki Lasak Txillardegiri eskainitako
artikulu bat ere argitaratzen du. Gainera, GUREAN atalean, Roberto
Manjónen
eta Iraia Saenz de Biteriren
lan bana ere bildu ditu.

Beraz, aldizkariak eskaintzen dituen lanak honakoak dira:

  • Hitzaurre gisa. Asier Basurto.
  • Eskerrik asko, lagun! Iñaki Lasa.

DOSSIERRA – Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?

  • Asaba zaharren baratzetik mundu arranora. Euskararen komunikazio-esparrua
    aro globalean. Aitor Zuberogoitia.
  • Talde nortasunak eta komunikabideak. Josu Amezaga Albizu.
  • Hizkuntza-identitateak identitate berrien baitan – Mahai-ingurua.
    Jon Sarasua, Josu Amezaga, Igor Calzada, Pablo Suberbiola.

GUREAN

  • Euskararen jarraipena eta azpiegitura handiak Euskal Herrian. Roberto
    Manjón Lozoya.
  • Euskararen irakaskuntza eta blogosfera. Iraia Saenz de Biteri

EUSKO IKASKUNTZAREN XVII. KONGRESUAN SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRAK PARTE HARTU ZUEN

2009ko azaroaren 18, 19 eta 20an Gasteizen ospatutako
Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresurako Soziolinguistika Klusterrak bi
saio prestatu zituen Hizkuntzen
ekologia eta garapen iraunkorra
gaiaren inguruan, Globalizazioa
ardatzean kokatuta.

Lau urtez behin egiten da kongresuak, aurten, Gizarte
aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izan du gai orokor modura.

Saioak azaroaren 19an izan ziren, eta bertan honako hizlariek hartu
zuten parte:

  • Hizkuntza aniztasuna ukitu ezin den ondare preziatua zaindu eta garatzeko
    UNESCOren ekimenak. Itziar Idiazabal (EHU).
  • Hizkuntzen ekologiaren diskurtsoa eta euskara:
    egungo egoera eta etorkizuneko aukerak Soziologiaren ikusmiratik.
    Iñaki Martinez de Luna (EHU)
  • Eredu baten premia edo Inprobisazioaren erabilera vs Erabileraren
    inprobisazioa. Txema Abarrategi (Fagor Etxetresna Elektrikoak).
  • Kutxaren esperientzia hizkuntza kudeaketan, testuinguru globalizatu
    batean. Mikel Irizar (Kutxa).
  • Proposamen ekolinguistikoak nazioartekotzerako. Abel Irizar
    (Emun Koop. E.).
  • Makina erreminta sektoreko eragileen segmentazioa, balio eta gizarte-portaeren
    arabera, euskarazko produktuak / zerbitzuak sustatzeko. Daniel
    Hermosilla (EHU).

II. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA
SARIEN IRABAZLEAK ERABAKITA

Hausnartu – Euskal Soziolinguistika Sarien helburu
nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena
eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena
duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal
soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren
inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Aurten bigarren edizioa burutu da, eta erabakia epai-mahaiaren
bileran hartu zen, 2009ko abenduaren 18an. Bertan parte hartu zuten
Pello Jauregi
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko pedagogiako
irakasleak; Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasle
eta BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordekideak; Estibalitz
Alkorta
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak eta Igor
Calzada
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako
Zuzendariak.

Hartutako erabakiaren arabera honako lanak saritu ziren:

Lehen saria, 1.000 €. Argiak eta itzalak euskararen lurraldean.
Euskararen etxean, gazi-gozo.
Egilea: Dabid Anaut

Bigarren saria, 700 €. Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika
alorrean.
Egilea: Jose M. Zendoia Sainz

Hirugarren saria, 500 €. Hizkuntza-plangintzekiko errsistentziak
organizazioetan.
Egilea: Urtzi Barrenetxea Iparragirre

HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN SARI-BANAKETA
2010eko otsailaren 26an burutuko da, Soziolinguistika Klusterrak antolatuko
duen Euskal Soziolinguistika III. Jardunaldian.

Informazio gehiago:

  • http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4381

 

EKIMENAK
ETA KANPAINAK

NAFARROAKO
GOBERNUAK BURUTURIKO EUSKARAZKO LAGUNTZEN MURRIZKETEN AURREAN EKIMENA

[Berria.info]

Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei diru iturria guztiz itxi
diela eta, Sakanako ‘Guaixe’ aldizkaria eta Beleixe irratia egoera larrian
daude. Zorra kitatzeko itsulapikoak jarri dituzte.

Informazio gehiago:

Berria.info: http://paperekoa.berria.info/harian/2009-12-30/012/007/Itsulapikoetako_diruaren_zain.htm

Argia: http://www.argia.com/albistea/sakandar-1-euro-1-20000-baietz

ARABAKO ALDUNDIAK EUSKARAREN LEHEN PLAN ESTRATEGIKOA
ONARTU DU

[Euskaraba.com]

Diputatu Nagusiorde Claudio Rodríguezek eta Euskara, Kultura
eta Kirol Saileko foru diputatu Lorena López de Lacallek Euskararen
Plan Estrategikoa (2010-2013) aurkeztu dute, zeina Arabako Foru Aldundiko
Diputatuen Kontseiluak onartu duen gaur egindako bilkuran. Plana abiaraztearen
arrazoi nagusia izan da Arabako euskararen normalizazioan eragiteko baliabide
batez hornitzea.

Araban garatutako planak hiru jomuga nagusi ditu: hizkuntz eskubideak
bermatzea, euskararen gizarte erabilera bultzatzea, eta koordinazio eta
lankidetza ekimenak lantzea. 1.039.978 euroko aurrekontua du horretarako.
Arabako zazpi kuadrillez gain, Trebiñu ere planaren barruan sartu
dute.

Informazio gehiago:

  • http://www.euskaraba.com/euskara/albisteak/aldundiak-euskararen-lehen-plan-estrategikoa-onartu-du
  • http://www.argia.com/argia-astekaria/2212/normalizazioa/osoa

INSTITUT D’ESTUDIS CATALANS-EK EUSKALTZAINDIAREN
ETA REAL ACADEMIA GALEGAREN KIDE BANA AKADEMIKO IZENDATU DITU

[Euaskaltzaindia.net]

Abenduaren 23an eginiko batzarrean, Institut d’Estudis Catalansek Euskaltzaindiaren
eta Real Academia Galegaren kide bana onartu zituen akademiko urgazle
gisa, erakunde horren Secció Filològica barruan. Euskaltzaindiari
dagokionez, Andres Urrutia euskaltzainburua izendatu dute urgazle, eta
Academia Galegaren kasuan, Manuel González idazkaria.

Informazio gehiago:

  • http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=623&lang=eu&view=article

ITZULTERM, ITZULPEN-MEMORIEI ETEKINA ATERATZEKO
DOAKO WEB-ZERBITZUA JARRI DU SAREAN ELHUYAR FUNDAZIOAK

[Elhuyar Fundazioa]

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak garatu du tresna eta erabiltzaileak
aukera izango du itzulpen-memorietatik lexiko elebiduna erauzteko.

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak ItzulTerm web-zerbitzua sareratu
berri du, itzulpen-memoria batetik euskarazko eta gaztelerazko termino
baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua. Itzulpen-memoriekin
lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak,
itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak.

Informazio gehiago:


  • http://www.elhuyar.org/EU/Prentsa-oharrak/ItzulTerm-itzulpen-memoriei-etekina-ateratzeko-doako-web-zerbitzua-jarri-du-sarean-Elhuyar-Fundazioak

GAZTELANIA-EUSKARA ITZULTZAILE AUTOMATIKO
HOBETUA AURKEZTU DUTE

[Eleka ingeniaritza linguistikoa]

Eleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren
bertsio hobetua garatu du. Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin
elkarlanean garatu da itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua.

Bost urte pasa dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta
Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode
irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen hasi zenetik (www.opentrad.com).
Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua Opentrad plataformaren parte
da, eta bertan itzulpen automatikoko teknika ezberdinak erabili dira.

Informazio gehiago:

  • http://www.eleka.net/berriak/berria.php?id=eu&a=1&b=1260881706
  • http://www.eitb.com/albisteak/osoa/314360/gaztelania-euskara-itzultzaile-automatiko-hobetua-aurkeztu-dute/
 

ALBISTEAK

NETLE
NAFARROAKO EUSKARA TEKNIKARIEN LANBIDE ELKARTEAK NAFARROAKO EUSKARA ZERBITZUEN
EGOERA ITOGARRIA SALATU DUTE

[Berria.info]

Krisi ekonomikoa aitzakia modura hartuta UPNren Nafarroako Gobernuak
euskararen mundua itotzeko lasterketan sartu dela salatu dute NETLE Nafarroako
Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteko hogeita bederatzi bazkideek. Diru-laguntzen
beherakada ez da orain-oraingoa, 1998tik 2005 eta bitartean diru-laguntza
horiek erdira jaitsi baitira, eta harrez gero bide hori etenik gabe jarraitu
baitu.

Informazio gehiago:

  • http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-12-22/005/008/Nafarroako_euskara_zerbitzuak_itolarrian.htm

EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAK IAZ BAINO 360.000
EURO GEHIAGO ESKURATUKO DITU 2010. URTEAN

[Kazeta.info]

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) agerraldia egin zuen 2010-2016 epean
garatu beharreko hizkuntz proiektua azaltzeko. EEPren aurrekontua ziurtatzeko
-estatua, eskualdea eta departamendua- iaz baino 120.000 euro gehiago
ezarriko dute 2010ean. Ondorioz, EEPren aurrekontua 360.000 eurotan handituko
da. Bestalde, jakitera eman da Frantxua Maitia eskualdeko kontseilari
sozialista izanen dela Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari berria.

Informazio gehiago:

  • http://www.kazeta.info/euskalherria/euskararen-erakunde-publikoak-iaz-baino-https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2016/10/986659_1.jpg00-euro-gehiago-izanen-ditu-2010ean

NAFARROAKO GOBERNUAREN AURREKONTUAK EUSKARAREN
NORMALIZAZIOAN OZTOPO IZANGO DIRELA SALATU DU KONTSEILUAK

[Erabili.com]

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua biziki kezkatuta dago euskararen
normalizazioak Nafarroan daraman bidearekin. Hori azaltzeko, agerraldia
egin zuten atzo (2009-12-14) Kontseilua osatzen duten hainbat eragileetako
ordezkariek. “Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza-politika
eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki
zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak”,
azaldu zuen Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko
arduradunak.

Informazio gehiago:

  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1260863941
 

IRITZIAK
– ELKARRIZKETAK – ARTIKULUAK

  • Estebe Eiherabide EEPko zuzendaria, Ione Josie Kontseiluko
    Iparraldeko arduraduna, Jakes Bortairu AEK-ko Ipar Euskal Herriko arduraduna
    eta Hur Gorostiaga
    Seaskako zuzendaria mahai-inguruan Legeari
    beha, hizkuntzaren geroa hizpide. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-12-29/002/001/Legeari_beha_hizkuntzaren_geroa_hizpide.htm
  • Battitu Coyos Frantses Akademia eta Euskaltzaindia:
    bi ikuspegi desberdin. http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1260431578
  • Joxe Manuel Odriozola. Hizkuntza partekatzea.
    http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1258708298
  • Yolanda Ruiz de Zarobe. Es un mito que haya gente
    con un talento natural para aprender lenguas. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/07/16/sociedad/gipuzkoa/d16gip10.1541461.php
  • Jean Paul Bronckart. Hizkuntza bat baino gehiago
    erakusteko muga bakarra baliabide falta da. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-09-18/013/004/%C2%ABHizkuntza_bat_baino_gehiago_erakusteko_muga_bakarra_baliabide_falta_da%C2%BB.htm

ARGITALPEN
GOMENDATUAK

HABE
Liburutegiak eskuratu berriak

  • Emili Boix-Fuster Josep Manel Ballarín: Els
    futurs del català : un estat de la qüestió i una qüestió d’estat
  • Christian Lagarde: Identité,
    langue et nation : qu’est-ce qui se joue avec les langues?
  • Mike Baynham James Collins Stef Slembrouck :
    Globalization
    and language in contact : scale, migration, and communicative practices

EUSKALTZAINDIA

  • Joan Mari Torrealdai – Imanol Murua Uria:
    EUSKALTZAINDIA ekin eta jarrai
  • Miquel Gros i Lladós: El
    euskera en la Comunidad Autonoma Vasca (2009). Una apuesta por la diversidad
    lingüística

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA