Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna
Aste honetako Argian Iñaki Martinez de Lunak oso zutabe interesgarria idatzi du. Zutabetik entresaka txiki bat, oso deigarria egin zaidana. (…)soziolinguistikaz gizartean dagoen ezjakituria. Izan ere, gizarteak ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi errespetatzen diren…; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun...
Read MoreXXI. mendeko euskara elkarteak
Euskara elkarteek jardunaldi batzuk egin zituzten urtarrilean. Eta lau ponentzia izan ziren. Horien laburpenak Argian igo ditu Onintza Iruretak:– Juan Luis Arexolaleiba – Xamar – Imanol Miner – Rosa...
Read MoreKanpokoari adi
Blog honetan betidanik saiatu izan naiz kanpokoari adi egoten (adi bizkaieraz, hau da, begira). Eta aspalditxotik gurera begiratzen ibili naiz. Baina oraingoan ere kanpokoari begiratuko diogu. Lehenik eta behin, Kataluniara, betiko erreferentera. Webgunean jarri dituzte euren publikazio guztiak. Hizkuntza politikako idazkaritzakoek. Baina, oraingoan, begirada bat ere botako diogu Mexikori. Bai, Mexikori. Han Guadalajarako unibertsitatean Sociolingúística del español izeneko...
Read MoreArgiak eta itzalak euskararen lurraldean
Hausnartu saria irabazi du Dabid Anautek, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean izeneko lanarekin. Lana Leitzari buruzkoa da, baina herri mailatik abiatuta, euskal Gaeltacht edo euskararen lurraldetzat har genitzakeen herrietara estrapolatu daiteke. Euskararen bizitasuna Leitzan du oinarri azterketak, eta hortxe ageri diren argiak eta ilunak, eguzkiak eta lainoak. Baina onena da bere lana osorik irakurtzea eta zeuek epaitzea. (baten batek konpartitu nahiko balu, bloga...
Read MoreJoshua Fishman ohorezko euskaltzainburu
Joshua Fishman Estatu Batuetako soziolinguista handia ohorezko euskaltzainburu izendatu dute. Bejondeiola.
Read MoreIII Euskal soziolinguistika jardunaldia
Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko ziren, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko. Zergatik hitz egiten dute gazte horiek euskaraz? Eta beste horiek gaztelaniaz? Ez al dute...
Read MoreOtsaila: hiru kandela
Orain dela hiru urte Orain hiru urte, hilabetea hasi nuen santogrialarekin: Nola euskalduntzen da lan mundua? Horretan ari gara batzuk orain, eta ekinez ari gara, baina erantzun globalik ez dugu (seguraski ez dagoelako). Ondoren, Bat 61 aldizkaria ekarri genuen hona, unibertsitate mailako irakaskuntzari buruzkoa. Ondoren, Fredi Paiak Berrian argitara eman zuen artikulua ekarri nuen hona, eta eztabaida dezentekoa eragin zuen blogean. Wikipedia ere aipatu nuen, eta gauzak askotxo aldatu dira...
Read More
Iruzkin berriak