Nor-Nori-Nork
Uda gerturatzen ari da eta horrekin batera udako lehen ikastaroen berri hasi zaigu heltzen. Soziolinguistika Klusterrak EHUko udako ikastaroetan “Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork” ikastaroa paratuko du. Hona hemen egitaraua: Ekainak 22 9:00etan Dokumentazio banaketa 9:15etan Euskararen inguruko kanpainen gabezia historikoak PILAR KALTZADA. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Zamudio. 10:30etan ...
Read MoreEuskara zertarako?
Hori galdetu eta erantzun egin dute honako bi blog hauetan. Euskara zertarako? Euskara, ¿para qué? Erantzunak batez ere mamitsuak, zer pentsa ematen dutenak.
Read MoreIrakurgaiak: Euskararen egoerari irizten, Juan Inazio Hartsuaga
Juan Inazio Hartsuagak idatzitako liburu txiki bezain mamitsua da hau. Liburu haren lau kapitulu, gainera, interneten daude edonork irakurtzeko moduan: sinposioa, ospakizuna Lesakan, hiztegi proposamena eta errumaniarrak. Libre idatzi du Juan Inaziok eta, nire ustez, euskalgintzan askok edo uste duguna berak plazaratu du, zorrotz eta ausart. Merezi du benetan irakurketa labur bat egitea. Badu nire ustez benetan nabarmendu beharreko kapitulu bat: euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen....
Read MoreFishman Auñamendietan
Auñamendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako. Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita. 8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. Geratzen diren hiztunak zaharrak dira eta ez dute harremanik...
Read MoreApirila: hiru kandela
Orain dela hiru urte Orain dela hiru urte, udan UEUk antolatu behar zuen ikastaroarekin hasi nuen apirila. Gerora hizpidea ere ekarri zuenez, gerorako utziko dut. Horren ostean, liburutegi digital batera jo nuen, euskaraz soziolinguistikaz dagoen liburutegirik osatuena (eta doan deskargatzeko moduan). Portfolioaren artikuluei eman nien hasiera gero eta hilabete berean lau artikulu igo hezkuntza elebidunari buruz (oraindik ez du galdu aktualitatea gaiak, orain hirueledunaz ari badira ere)....
Read More
Iruzkin berriak