Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Apirila: hiru kandela
Api12 0

Apirila: hiru kandela

Atalak: Sailkatu gabea

Orain dela hiru urte

Orain dela hiru urte,
udan UEUk
antolatu behar zuen ikastaroarekin hasi nuen apirila. Gerora hizpidea
ere ekarri zuenez, gerorako utziko dut. Horren ostean, liburutegi digital batera jo nuen, euskaraz
soziolinguistikaz dagoen liburutegirik osatuena (eta doan deskargatzeko
moduan). Portfolioaren artikuluei eman nien hasiera gero eta hilabete
berean lau artikulu igo hezkuntza elebidunari buruz (oraindik ez du
galdu aktualitatea gaiak, orain hirueledunaz ari badira ere).
 
UEUren
produktuekin jarraitu nuen: oraingo honetan Inguma izeneko
datu-basea. Autoestimaren hauspoa apur bat puztu ostean, hilabetea
amaitu nuen hizkuntzaren ekologia
izeneko artikuluarekin. Handik bi urtera beste artikulu batekin osatu
nuen aurreko hori.
 
  1. UEUren
    ikastaroa Iruñean
  2. Buruxkak
  3. Portfolioa (I)
  4. Portfolioa (II)
  5. Inguma
  6. Gaur8. infon
    bloga
  7. Portfolioa
    (III) Hizkuntza ereduak dantzan 3.1
  8. Portfolioa
    (III) Hizkuntza ereduak dantzan 3.2
  9. Hizkuntzaren
    ekologia

 

Orain dela bi urte

Orain
dela bi urte, indartsu hasi nintzen hilabetea, kanpora begira,
nazioarteari begira: Ipar Amerikako indigenak, maoriak, Katalunia,
Galizia eta Gales. Munduari bira bost artikulutan. Nazioartekotze
prozesu betean.

Txeieneen lurraldean hasi, istorio ezagun
batekin. Arrakasta eduki zuen eta euskarara ere ekarri zuten eurek
esandakoa. Jarraitu nuen Zeelanda Berriko maoriekin eta euren hizkuntza
habiekin. Handik buelta, hurrago geratu nintzen: Katalunian. Eta han
etorkinei begira argitaratu zuten harrera gida ekarri nuen blogera. Eta
handik Galiziara, guretik pasa barik. Sechu Senderen beste testu bat blogeratu nuen
orduko hartan. Eta handik itsasoa zeharkatuta, Galesera, azken buelta.
Hangoek euren hizkuntzaren historia soziala batzeko egin duten ahalegina
(gurera ere badator, ezta?) aipatzen nuen orduko hartan.

Eta
berriz buelta geurera, geure txikira. Euskara elkarteak aipatu nituen
lehenik eta behin. Oraingo honetan ere gaia purian dagoela ematen du. Izan
ere, zer da euskara elkarte bat? Galdera potoloa inondik inora. Udako
ikastaroena klasikoa da blogean, informazioa beti eguneratuta izateko
nire ahalegintxoa da-eta. Euskara zikina gura dudala esan nuen jarraian,
eta bi urtetan ez du ematen asko lohitu dugunik gure hizkuntzatxoa, ze
pena.

Artikulu polemikoa dator jarraian. Oker ez banago, nire
blogean polemika gehien piztu duen artikulutxoa-edo. Etorkizuna eta
iragana, iragana eta etorkizuna. Ez daukat besterik gehitzeko, bere
garaian esan nituen esan beharrekoak. Kontseiluak
antolatutako jardunaldi baten berri eman nuen jarraian. Eta hilabetea
amaitu nuen Euskara 21 aipatuz. Lehendabizi ekarri
nuen blogera, baina gero behin baino gehiagotan etorri zen, batzuetan
nahita eta beste batzuetan nahi barik.

  1. Txeieneak
    eta txireneak
  2. Hizkuntzaren
    habiak
  3. Kataluniatik
    dator notiziya
  4. Oraingoan
    Galizia
  5. Galiziatik
    Galesera
  6. Euskara
    elkarteak
  7. Udan ikasi
    gura?
  8. Euskara zikina
  9. Iragarle lar
  10. Urrats bat
    aurrera
  11. Euskara 21

Orain
urtebete

Gerora zeresan ugari eman zuen kontuarekin ireki
nuen hilabetea orain dela urtebete. Mayor Orejak egin ei zituen
adierazpenak aipatuz. Jarraitu nuen Euskal Kulturgintzaren
Transmisioaren graduondokoarekin. Hainbat eduki nabarmendu nituen, eta
gaur egun ere nabarmendu beharrekoak dira. Baina horietako batzuk ez
daude eskuratzeko moduan, ze pena. Gero Klusterrak
udarako prestatu zituen bi ikastaroen berri eman nuen.

Euskal
hiztunon eta erdal hiztunon artean dagoen amildegiaz ohartzeko
artikulutxoa egin nuen jarraian: bizkarrari bizkar. Horrela irudikatzen
ditut nik sarritan bi komunitateak. Gero Klusterrak azken bi urteotan
argitara eman dituen Normalizazio Kasu Aurreratuen berri eman nuen
blogean.

 
Kritikak ere lantzean behin egin behar
dira. Eta soziolinguistika inkesta plazaratu zuten horretan galdera bat
bota nuen. Banekien erantzunik ez nuela izango baina tira: zergatik hiru
urte pasa behar dira inkestako emaitzak publiko egiteko? Eta hilabetea
amaitu nuen Espainiako hizkuntzen institutuaren sorrera aipatuz. Orduan,
asko ez nekien eta ordutik ez dut haren berririk izan. Ez dakit zertan
den, zertarako den eta abar. Zientziaren misterioak.

  1. Autogorrotoaren
    apologia
  2. Zer
    transmititu badago 
  3. Zein
    hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
  4. Euskara
    lan munduan ……….. lanean
  5. Bizkarrari
    bizkar
  6. Euskararen
    Normalizazio Kasu Aurreratu berriak kaleratu ditu Soziolinguistika
    Klusterrak
  7. 2006ko
    datuak hiru urte beranduago
  8. Hizkuntzen
    institutua
  9. Euskara 21

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA