Euskararen herriak ezagutu
Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta. Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan...
Read MoreEtxeak du giltza
Buruntzaldeko fundizioak jarraitzen du martxan eta produktu berri bat dakarte trasnmisiorako.
Read MoreKaixo maitia
Askotan aipatu dut blog honetan transmisioa. Azken aldian egin diren ikerketetan bikotearen hizkuntzari garrantzi berezia eman izan zaio. Eta jakin badakigu ere oso zaila dela bikotearen hizkuntza ohiturak aldatzea. Hori dela eta, bikotea zer hizkuntzatan ezagutu den itzelezko garrantzia du. Kalean dauden aukerak hortxe daude. Baina interneten ere badaude ligatzeko aukerak. Gehienak erdaretan, baina baten bat ere euskaraz dago. Eta horien artean Kaixomaitia. Transmisiorako tresna ona izan...
Read MoreHizkuntzak biziberritzeko gako batzuk
Garabidekoek euskararen berreskuratze prozesuari buruz lehen liburuxka eta DVDa argitara eman dute. Irrikitan nago ikusi eta irakurtzeko. Momentuz, trailerrarekin konformatu beharko. Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk from Garabide on...
Read MoreMaiatza: hiru kandela
Orain dela hiru urte Errepaso ederra eman nion orain dela hiru urte portfolioari. Hilabete berean 7 artikulu horren gainean. Bonbardaketa galanta. Baina beste gauza batzuei ere egin nien tartea orain dela hiru urteko maiatzean. Jardunaldi batzuen berri eman nuen blogean: euskara.dat izenekoak, euskara nola landu astialdian izenekoak, Hik hasikoen udako ikastaroak eta UEUko udako ikastaroetako bat. Horrez gain, nire alderik punkiena atera nuen Se habla espaƱol izeneko kantua hona ekarrita...
Read MoreErdaldunak eta euskara
Martinezena blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. Erdaldunak eta euskara izeneko liburutik hartutako aipuak. 1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta seme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko baikortasun hori ez jakitearen ondorioa da Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. Esaterako, Bizkaiko Ezkerraldeko erdaldun batek...
Read More
Iruzkin berriak