Ziaboga hartuta
Orain dela gutxi, Topaguneak aurkeztu du liburu bat, Entitateak euskalduntzeko liburu bat. Gainetik irakurri dut, baina berritasun nabarmen bat topatu dut liburuan. Orain arte, elkarteak edo merkatariak edo enpresak euskalduntzera jo dugu, euren jarduna euskaraz egitera bultzatu ditugu. Oraingo honetan hori ere proposatzen da. Baina norantza aldatzea ere proposatzen da, ziaboga hartzea. Elkarte batzuk euskalduntzea bai, baina elkarte batzuk euskararen aldeko eragile bihurtzea inportanteagoa...
Read MoreGalegoak laboratorioan
Galiziatik dator notizia ostera ere. Oraingoan galego lab izeneko webgunea, galego lab izeneko ideia zaparrada. Eta zer da ba? Euren berbetan, galegoaren aldeko ekintza zehatzak garatzeko sare soziala, behetik gora, batez ere kultura berrietan eta egunerokotasuneko kontuetan. Eta zelan funtzionatzen du? Ba, zeuk ideia botatzen duzu eta gero beste hainbat kideren artean ideia hori garatzen da, ideia hori borobiltzen, ideia hori txukuntzen eta martxan jarri. Ideia laborategia, ideiak...
Read MoreIrabazi ala galdu?
Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago. Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da? EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino...
Read MoreMagia da ala maitasuna?
Mutil batek neska-lagun euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez edo. Maitasunaren misterioakā¦Martin Rezola Tirakan Edo hori dio behin behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko. Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan ugertuta daukagun euskara. Ez dakit orduan zertarako egiten diren hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza ohiturak aldatzeko....
Read MoreEuskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen
Orain hilabete batzuk esan nuen jarraituko nuela Juan Inazio Hartsuagaren liburuarekin. Eta esandakoa bete dut, Lantalanen bada ere. Baina bueno, oraingoan ere hona ekarriko dut. Juan Inazio Hartsuagak honako liburua idatzi du orain dela gutxi: Euskararen egoerari irizten. Hango kapitulu baten izenburua da artikulu honen testua, eta kapitulu horren laburpena da artikulua. Zer nolako ezaugarriak izan beharko lituzkete sorta horretan sartu beharreko balio eta ereduok? Irekitasuna, zabaltasuna:...
Read MoreUztaila: hiru kandela
Orain dela hiru urte: Uztaila behar den moduan, tabernetan hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin. (Gero soka ekarri zuena). Uztaila ere ikastaroen hilabetea da. Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako bi (Euskararen balio-merkatua eta...
Read More
Iruzkin berriak