First we take Manhattan?
Petra Elserrek artikulu interesgarria plazaratu du aste honetan sustatun. Euskaldunon bizi-mailaz eta abar mintzatzen zen artikulua. Interesgarria da gai honi oratzea. Berak esaten zuenaren arabera euskal hiztunen elkartea ekonomikoki aberatsa da eta ikasketa mailan ondo prestatua. Gainera, euskal elite berri-berria dugu, aurrekoarekin zerikusirik ez duena: laikoa, sexuen parekotasunean orekatua, ipar-mendebaldeko balioetan hezia (Manhattanera edo Berlinera begiratzen duena, Madrilera baino...
Read MoreFamilia, belaunaldien arteko zubia
Orain hilabete batzuk plazaratu zuen Garabidek euskararen berreskuratzea izeneko liburua. Soziolinguistikaren oinarrizko gai batzuk lantzen ditu liburuak. Eta gure sen dibulgatiboari jarraituz, ba horietako batzuk hona ekartzea otu zait. Gainera, lizentzia librea dutenez, ez naiz “deliturik” egiten ari, beste batzuetan ez bezala. Lehenengoa, gaur, familiaren garrantziari buruz. Familia: belaunaldien arteko zubia Sarritan hezkuntza sistemari egotzi izan zaio hizkuntza baten...
Read MoreTop ten (2010ean)
Orain dela hiru urte soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen bada behinik behin) galdu ezin dituen webguneen zerrenda egin nuen. Orduan guztiz subjektiboa zen eta oraingo honetan ere berdintsu. Hiru urte gauza batzuetarako ez da ezer, baina internet-eko mugimenduetan ikaragarria da. Hori dela eta, 2010eko top tena berritua:1. www.soziolinguistika.org: Bat aldizkaria osorik agertzen da, baita soziolinguistikaz agerkari elektronikoa, baita soziolinguistikari lotutako azken berriak ere....
Read MoreEskuliburua
Leku guztietan agertu da, eta hemen ez. Eta agertu behar zen, edo hori behintzat esan didate. Eta ni beti irakurleek esaten dutena egiten (edo). Soziolinguistika Klusterrak eskuliburua atera du argitara. Soziolinguistika eskuliburua. Eta eurek esaten dute ametsa bete dutela. Eta neu pozik, bazen garaia. Eta oraindik pozago: eskuliburuko hainbat eduki interneten daudelako (hori bai copyright-arekin) eta berrituko dituztela esan dutelako. Ea ba. Eta orain liburua eskuratu eta irakurtzeko...
Read MoreEuskara eta erdaren arteko bizikidetza iraunkorra antolatu
Aspaldi aipatu nuen blogean hegemoniaren gaia, eta diglosi orekatuaren gaia. Eta gaurkoan beste behin ere, gai bera agertu da, polemika eta guzti. Mattin Bachoren blogeko artikulua, kopiatu eta itsatsi egingo dut hemen. Polemikatxoa loturan. Euskara gai, eremu edo egoera jakin batzuetarat mugatzea joera aski arrunta da Iparraldeko euskaldunen artean. Behin baino gehiagotan zer pentsatua eman daut. Elgar agurtzeko edo aroaz bi ele trukatzeko euskara baliatzen duten eta gaineratekoaz...
Read MoreAmama transmisioa
Orain urte gutxira arte, transmisioa nagusiki gurasoek egiten zuten. Gaur egun, ordea, aldatu egin da. Eskolak transmisioa egiten du, ume-zaintzaileek egiten dute, komunikabideek … eta amamak eta aititak ere. Gehienetan naturala izaten da transmisio hau, hau da, norberaren amamak egindakoa. Baina gero eta gehiago ari dira horiek ere nolabait formaltzen edo. Hor dugu aspalditik Eke erakundeak egindakoa, orain dela guxi Labayruk Bizkaian abiatutakoa eta oraintsu Debagoienan Ahotsak-eko...
Read MoreUrria: hiru kandela
Amaitu da hiru kandelen bidaia. Gaurkoa azken alea da. Merezi izan du bidaiak, erantzun eta feedback eskasa izan arren, neure buruari balio izan dio eta ez da gutxi. Baina noan harira. Azken hiru kandelak, urrikoak. Orain dela hiru urte: Bidaia Galizian hasi genuen, Sechu Senderen eskutik. Bere garaian blog aktiboa bazen ere, gaur egun motelduta dabil. Baina hala ere eduki oso interesgarriak izaten jarraitzen du. Soziolinguistikaren top tena egin nuen jarraian. Bere garaian arrakasta izan...
Read More
Iruzkin berriak