Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistikaz 30 berripapera
Aza16 0

Soziolinguistikaz 30 berripapera

Atalak: Sailkatu gabea

SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA

ABIAN DA III. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO
DEIALDIA

Soziolinguistika
Klusterrak III. HAUSNARTU – 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA
SARIETARAKO DEIALDIA
abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren
eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Soziolinguistika
Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza indartzea
da.

Xede horrekin,
deialdi honetan garapen teorikoa, metodologikoa
eta saiakera-arloko lan hoberenak sarituko dira. Kontuan
hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak
nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera
aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. Lanak aurkezteko epea azaroaren
30
ean amaitzen da.

Informazio
gehiago
: http://www.soziolinguistika.org/node/4381

 

JOSE INAZIO MARKO SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERREKO KIDEAK
DOKTOREGO-TESIA AURKEZTU ZUEN UDABERRIAN

Iñaki
Marko Klusterraren Eralan proiektuan
ari da lanean 2006. urteaz geroztik eta proiektu horretako formazio-saioan
parte hartu zuen lantzen ari zen tesiaren inguruako hainbat hausnarketa
eginez. Organizazioetan hizkuntza-eraldaketarako esku-hartze eredua
proposatzen duen tesia udaberrian aurkeztu zuen eta orain, Klusterrak
aurkezpen hura jarri du web gunean edonork izan dezan eskuragarri.

 

MARI JOSE AZURMENDI IRAKASLEARI OMENALDIA EGIN DIOTE EUSKAL
HERRIKO UNIBERTSITATEAN

Pasa den
ostiralean, irailaren 24an, UPV-EHUk omenaldi-ekitaldi bat eskaini zion
Maria Jose Azurmendi irakasle katedradunari, Psikologia Fakultateko
Gradu aretoan, Donostian.

Maria-Jose
Azurmendi
irakasleak erretiroa hartu zuen unibertsitatean
2009-2010 ikasturtearen amaierarekin batera, eta bere lankideek eskertza-ekitaldi
hau eskaini nahi izan diote. Lerro hauen bitartez, ekitaldi horren berri ematera
gatoz gu ere, Soziolinguistika Klusterrean Maria Jose aspalditik hurbileko
lankide dugun aldetik.

Informazio
gehiago
: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4798

 

ESKOLA HIZTUN BILA JARDULANDIAN AURKEZTU DA GAZTEEN ERABILERAN
ERAGITEN DUTEN FAKTOREEN AZTERKETA

Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
k,
ikasturte bakoitzaren hasieran, hizkuntza normalkuntza gaiak lantzen
dituen jardunaldia antolatzen du Ulibarri programaren
testuinguruan. Bertan, EAEko 400 ikastetxe baino gehiagotatik heldutako
hizkuntza normalkuntza teknikariek parte hartzen dute.

Aurtengoa
Tolosako Leidor antzokian burutu da iralaren 27 eta 28an. Egitarauak ikasleen eskola-giroko erabilera izan du ardatz. Tartean, Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa
eskolak eta Topagunea
Euskara Elkarteen
Federazioak lankidetzan garatutako proiektua
aurkeztu dute.

Saioan erabilitako
aurkezpena eta proiektuaren inguruko material osagarria www.soziolinguistika.org/gazteak helbidean ikus liteke.

Informazio
gehiago
: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4802

EUSKAINI NEURKETEN EMAITZAK AURKEZTU DIRA ARRASATEN

Azaroaren
9an burutu zuen Soziolinguistika Klusterrak Arrasateko
Euskaini neurketaren emaitzen aurkezpena. Pablo Suberbiola teknikariak
eman zituen azalpenak herriko datu-bilketaz arduratu den Nerea Zubiaren
laguntzaz. Aurkezpenaren ostean, entzundako emaitzen inguruan iritziak
trukatu zituzten bertaratutakoek; tartean hizkuntza normalkuntzaren
inguruan diharduten hainbat arrasatear zeuden.

Herritarrek
jasotzen duten hizkuntz eskaintza neurtzen den bigarren aldia izan da,
orain aurkeztutako hau. 2003an egin zen lehen ikerketa; eta 2008an
egindako hau bost urteko tartean eskaintzan emandako bilakaerari jarraipena
egiteko helburuarekin planteatu zen. Emaitzetan gehiago sakondu nahi
izanez gero, txosten osoa irakurtzea da biderik egokiena.

Informazio gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4882

EKIMENAK
ETA KANPAINAK

GURASOEK ELE IGORLE: EUSKARAREN TRANSMISIOA SUSTATZEKO
EGITASMOA ABIAN DA ARRASATEN

[Gaur8]

“Euskaraz
dakiten gurasoek euren seme-alabekin erdaraz egiteko joera handia izaten
dute”. Eskolan, hortik kanpoko jardueretan, jolas-parkean… gurasoez
inguratuta bizi den ama baten baieztapena da. Hizkuntzaren transmisioan
aita-amek betetzen duten ezinbesteko funtzioa aintzat hartuta, Gurasolandia
egitasmoa jarri dute martxan Arrasaten.

Informazio
gehiago
:

http://www.gaur8.info/edukiak/20101029/229160/Gurasoak-ele-igorle-Euskararen-hizkuntza-transmisioa-sustatzeko-egitasmoa-abian-da-Arrasaten

 

OARSOARRAK KOMUNITATEA IZANGO DA OARSOALDEKO EUSKARA BATZORDEAREN
ARDATZA

[udalblog.com]

Eskualdera
komunitate berria etorri da bizitzera: Oarsoarrak. Horien laguntzarekin,
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak ikasturte honetako ekintzak jarriko ditu
martxan.
Oarsoaldeko hainbat txokotan oihal handiak agertu dira Eta zuk nola
egiten duzu? zioten pertsonaje batzuekin. Pertsonaje horiek Juanba Berasategik
sortu ditu, Juan Carlos Nazabalekin eta Joxe Angel Lopetegirekin batera.
Oarsoarrak komunitatea osatzen dute.

Informazio
gehiago:
http://www.udalblog.com/2010/09/oarsoaldea-oarsoarrak-komunitatea-izango-da-euskara-batzordearen-ardatza/

 

SORMEN TAILERRAK:IRUÑEAN EUSKARAZ
EGITEKO GUNEAK

[sustatu.com]

Familian
edo lagun artean euskaraz norekin mintzatu ez duen jendeari zuzentzen
zaio Sormen Tailerrak programa. Ikastaro eta tailer hauek osatzen dute
Mintzakiderekin eta ugari den kultur-eskaintzarekin batera euskaraz
egiteko Iruñeko sare kulturala. Iruñeko Udalak hogeita
batgarren urtez antolatu ditu bereak.

Informazio
gehiago:
http://sustatu.com/1284980967?utm_source=rss&utm_medium=feeds

 

LEHEN HITZETIK ZERBITZUA EUSKARAZ KANPAINA ABIATU DU KONTSEILUAK

[kontseilua.org]

Azken hogei
urteotan, euskalgintzak behin eta berriz azpimarratu du nahitaezkoa
dela alor-sozioekonomikoaren euskalduntzea, euskararen berreskurapen-prozesuan
aldaketa kualitatiboa lortzeko. Zerbitzuen alorra eragin nahi duen “Lehen
hitzetik zerbitzua euskaraz” eragite-ekintza jarri du abian Kontseiluak,
euskalgintzak abiatutako bideari eutsi eta are indar handiagoa eman
nahirik. Eman lezake ingurumari ekonomikoa ez dela euskararen eskakizunaren
alde egiteko egokiena, mundu mailako krisiaren erdian egonik.Baina,
krisi garai hau euskararentzat aukera bilakatu beharra dago. Zerbitzuen
arloaren ezaugarria da, hizkuntza ezagutu eta erabili behar izateaz
gain, bezeroen nahiak asetzea dela helburu.kanpainan parte hartu nahi
duten herrietan, euskaldunei dei egingo zaie euskaraz bizi daitezen,
erosketak euskaraz egin ditzaten, euskarazko zerbitzuak eska ditzaten.
Euskaraz artatuak izan nahi dugula jakinarazi, eta euskaraz nahikotasunez
moldatzen ez denari hizkuntza ikastea proposatu.

Informazio gehiago:
http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=279&lang=eu

 

ALBISTEAK

EUSKARA
ERABILTZEKO MOTIBAZIOAREN INGURUKO DOKTOREGO TESIA AURKEZTU DU JOXPI
IRASTORZAK

Uztailaren 5ean aurkeztu
zuen bere tesia Joxpi
Irastortzak (Emun
Koop. E.)
Eskoriatzako HUHEZI fakultatean eta bikain cum laude
kalifikazioa jaso
du. Lanaren izenburua
da Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarrera,
portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak lortzera
.

Informazio
gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4745

 

SAREA EUSKARAZ ERAIKI AHAL IZATEKO ETORKIZUN OPAROA DUTE
ENPRESEK

[erabili.com]

Ziurtagiriaren
Elkarteak Enpresa eta euskara, sareak sortzen izeneko jardunaldia egin
zuen Gasteizen, Euskalit-ek eta Innobasque-k elkarrekin antolatu duten
Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean.

Informazio
gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1289549644

 

JEAN-BAPTISTE COYOS PROPOSATU DUTE EUSKALTZAIN OSO IZATEKO

[euskaltzaindia.net]

Urriaren
30ean, Euskaltzaindiak Baionan egin zuen osoko batzarrean, Jean-Louis
Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko
hautagaiak aurkezteko azken aukera izan zen. Jean-Baptiste Coyos izan
zen proposatua..

Informazio
gehiago:
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=843〈=eu&view=article

 

EUSKARA
LONDRESEKO THE LANGUAGE SHOW 2010 AZOKAN

[erabili.com]

Eusko Jaurlaritzako
Kultura Saila Londresen izan zen, The Language Show 2010 azokan.
Urriaren 15ean hasi
eta, hiru egunez, euskarak beste herrialdeetako hizkuntzekin bat
egin zuen hizkuntzen erakusleiho den azoka horretan.

Informazio
gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1287386201

 

EUSKALTZAINDIAK “EUSKERA” AGERKARIA BERRIZTATU
DU

[euskaltzaindia.net]

Euskaltzaindiak
Euskera agerkari ofiziala eraberritu du, eta forman ez ezik, edukietan
ere zenbait aldaketa egin du Akademiak. Aldaketa horien xede nagusiak
hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik,
komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.

Informazio
gehiago:
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=833〈=eu&view=article

 

JOSHUA FISHMANEK OHOREZKO EUSKALTZAINAREN DIPLOMA JASO
DU

[euskaltzaindia.net]

Urriaren
3an, New Yorken, Joshua A. Fishman profesoreak Mikel Zalbide euskaltzainaren
eskutik ohorezko euskaltzainaren diploma jaso zuen. Euskaltzaindiak
ohorezko euskaltzain izendatu zuen Fishman, aho batez, aurtengo urtarrilaren
29an. Bere adina eta osasun-egoeragatik ezin izan du Bilbora hurbildu
eta, ondorioz, Mikel Zalbide, Euskaltzaindiaren izenean, New Yorkera
bertaratu da, diploma eskuan eman ahal izateko.

Informazio
gehiago:
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=823〈=eu&view=article

 

IKASTOLA MUGIMENDUA, DABILEN HERRIA

[euskaleskola.org]

“Ikastola
mugimendua. Dabilen herria” liburuan ikastolen izaera kolektiboa
kontatu nahi da ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin
batera. Duela 50 urte martxan jarritako mugimendua da ikastolena eta
lan honetan hasierako garai haiek, urte guzti hauetan jasandako garapena,
kontraesanak, lan soziala, lekukotzak eta beste hamaika kontu biltzen
dira

Informazio
gehiago:
http://www.euskaleskola.org/plazara-mainmenu-26/bestelako-berriak-mainmenu-59/642-qikastola-mugimendua-dabilen-herriaq-

 

KILOMETROAK ARRAKASTATSUA LEZON

[argia.com]

Pasaia-Lezo
lizeoaren deialdiari erantzunez eta Hona bostekoa! lelopean, milaka
lagunek bat egin zuten Urriaren 3an. Gipuzkoako ikastolen jaialdiarekin.
Antolatzaileak erabateko arrakastaz mintzatu ziren: portuko aparkalekua
bete egin zen eta tren zerbitzua, kolapsatu. Horri esker, Lezoko ikastolak
eraikin berria izango du urtebete barru. Datorren urtean Azpeitiko Ikasberri
ikastolak antolatuko du Kilometroak festa.

Informazio
gehiago:
http://www.argia.com/albistea/kilometroak-arrakastatsua-lezon

 

HIZNET: 10 URTE SOZIOLINGUISTIKAZ

[sustatu.com]

Hiznet Hizkuntza
Plangintza ikastaroaren ibilbide luzean 400dik gora kidek parte hartu
dute; euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak, gehienak.
2010/2011 ikasturtea izango da ikastaroaren hamargarren edizioa; azaroan
hasi, eta datorren urteko uztailean amaituko da. Euskal Herriko Unibertsitateko
Berezko Titulua da berau eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren babesa
du. Soziolinguistika Klusterra eta Udako Euskal Unibertsitatea ere ikastaroaren
laguntzaile dira

Informazio
gehiago:
http://sustatu.com/1283845919?utm_source=rss&utm_medium=feeds

 

225 INTZIDENTZIA JASO ZIREN ELEBIDEN 2009AN

[erabili.com]

Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Elebiden, hizkuntza eskubideak
bermatzeko zerbitzuan, 2009. urtean jasotako intzidentzien berri eman
eta kanpaina berria aurkeztu zuen Lurdes Auzmendi sailburuordeak, Eusko
Jaurlaritzako Lakuako egoitzan egindako prentsaurrekoan.

Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1283844466

 

AGENDA

EUSKARAREN
UNIBERTSOAK PAUSO BAT HARAGO EGIN DEZAN JARDUNALDIAK ANTOLATU DITU KONTSEILUAK

Euskararen Gizarte
Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak egingo ditu. Euskararen unibertsoak pauso bat harago goiburupean antolatutako jardunaldiak azaroaren 24an eta 25ean egingo
dira Iruñeko Planetariumean. Euskararen normalizazioa eta euskalgintzaren norabidea izango dira aztergai
bi egunetako jardunaldietan. .

Informazio
gehiago
: http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=294

 

“GAZTEAK, AISIALDIA ETA EUSKARA” EUSKALTZAINDIAREN
XV.JAGON JARDUNALDIETAN

[Euskaltzaindia]

Azaroaren
19an, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon
Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, “Gazteak,
aisialdia eta euskara” gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile
izan du Akademiak jardunaldi hauek prestatzeko

Informazio
gehiago:
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=849〈=eu&view=article

IRITZIAK
– ELKARRIZKETAK – ARTIKULUAK

  • Josu Iraeta:: “Euskararen nekeak”
  • Nagore Amondarain:: “Euskararen ekologistak”
  • Onintza Irureta: “Hilzorian dauden hizkuntzak salbatzeak merezi al du?”
  • Joxpi Irastortza : “Motibakiribila”
  • Maria Luisa Garcia Gurrutxaga:
    “Hezkuntza sistema elebiduna
    daukagu, ezin gaitezke Errioxarekin alderatu “
  • Pablo Sotés: “Erraztasun gehiagorekin, euskarazko
    matrikulazioa asko handitu da”
  • Xabier Monasterio: “”Euskararen herria”
    Bilbo erdi-erdian dago”
  • Erramun Osa: “Hirugarren espazioa”
  • Vicent Partal: “Euskal komunitatea interneten indartzeko zenbait irizpide”
  • Dabid Anaut: “Lasai, motel, gu ere zahartuko gaituk!”
  • Iñaki Arruti
    :

    “”Coming
    out”, hizkuntza-armairutik”
  • Carlos Ruiz Gonzalez: “Hizkuntzen kudeaketa eraginkorra
    da gure eginbeharra”

ARGITALPEN
GOMENDATUAK

HABE
Liburutegiak eskuratu berriak

  • A. Solé, M. Strubell (2010):
    Multilinües desde la cuna : educar
    a los hijos en varios idiomas
  • E. Querol, M. Strubell
    (2009): Llengua i reivindicacions nacionals
    a Catalunya : evolució de les habilitats dels usos i de la
    transmissió lingüística (1997-2008)
  • Hildo Honório do Couto (2007):
    Ecolingüística : estudo
    das relações entre língua e meio ambiente

  • Josu Mezo (2008): El palo y la zanahoria : política
    lingüística y educación en Irlanda (1922-1939)
    y el País Vasco (1980-1998)
  • Jean-Marc Dewaele (2010): Emotions
    in multiple languages

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA