Jabetu gaitezen
Ikuspuntu soziologiko batetik, hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza baino garrantzitsuagoa da. Eta hizkuntza ahul baten kasuan are gehiago. Ikaskuntza beharrezkoa da, baina benetan erabakigarria jabekuntza. Eta horretan ari nintzela pentsatzen, zer jabekuntza bitarteko ditugun euskaldunok etorri zait burura. Eta bi motatakoak ditugula bururatu zait: naturalak eta artifizialak. Naturalak dira familia, lagunartea, kontsumo joerak, auzo-herri-hurbileko zerbitzugintza, … Baina, zoritxarrez,...
Read MoreBiotopoak eta autopoiesia
Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut. Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen, zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia esplikatzen du: sistema batek bere buruz...
Read MoreLasarte: euskara eta identitatea
Azken hilabeteotan Uemak eta Udaltopek egindako jardunaldiak izan dira. Eta jardunaldien ostean, ohitura bihurtu den legez, euren materialak igo dituzte sarera: ponentziak, bideoak, argazkiak eta abar. Horiek aztertzen ibili naiz azken aldion, eta horietatik batzuk nabarmendu nahi ditut hurrengo artikuluetan. Gaur dator lehena, Jone Miren Hernandezen ponentzia udaltopen: ponentzia bera eta bideoa. Lasarteren gaineko kontaketa polita eta esanguratsua egiten du Jone Mirenek ponentzian. Euskara...
Read MoreAzatzak 12: Euskal Herria Zuzenean
12. azatzak Heletara joan behar zuen. Eta gutxi asko zer esan ere banuen buruan. Baina Asier Basurto aurreratu egin zait Aisia blogean. Eta nik hobeto egingo ez nuenez, ba kopiatuko dut berak han esandakoak. Urtero bezala, garai hauetan girotxo berezia sumatzen da jendartean. Ingurura begiratzea nahikoa da zerbaitetaz ohartzeko: udara badator. Uste dut ez direla gutxi izango ekaineko lehen egun hauetan, ikasten edo lanean dauden bitartean, hurrengo hilabeteetako planekin amesten jartzen...
Read MoreTransmititu: bertikalitaterik ez da
Eibarren egin zen transmisioaren inguruko mintegia. Eta bertan hartu zuen parte Paula Kasaresek. Ni ez nintzen joan, baina aisiako lagunek haren hitzaldiaren zenbait pasarte ekarri dute blogera. Eta nik handik lapurtu. Eta sarean topatu Paularen testu luzeagoa, transmisioaren gainekoa. “Ordezkapen eta berreskurapen prozesuak ez dira mekanikoak; etenak eta jarraipenak daude. Eten horietarako bi arrazoi mota izaten dira: Arrazoi sozio-historikoak (makro-soziolinguistikoak) eta hiztunen jarrera...
Read MoreAzatzak 11: literaturia
Asteburu honetan izango da Literaturia Larrabetzun. Hirugarren urtez egingo da euskarazko literaturaren feria. Eta horrekin batera hainbat eta hainbat kultur emanaldi. Literaturiak irakurleak eta idazleak batu nahi ditu, eta euskarazko literaturari plaza duina eman. Euskal letren asteburua izango da. Baina testuliburu barik, egutegi barik, disko barik, erdarazko liburu barik. Euskarazko literaturak du erabateko lehentasuna. Baina alde ludikoa ahaztu barik. Eta txikienak ahaztu barik. Aizu...
Read More
Iruzkin berriak