Azatzak 19: Arratsaldekoa eta Arratsean
Azatzen bidetxoan 19.a heldu da dagoeneko. Eta gaurkoan euskarazko kulturaren hedapenean nabarmendu den irratsaio biri buruz: Arratsaldekoa eta Arratsean irratsaioak (honen bloga ekainetik ez da berritzen). Arantxa Iturbek aurkeztuta, euskarazko sorkuntzak dira nagusi irratsaioetan. Kulturgileei irekitako leihoak. Irrati publiko batean ezinbestekoak direnak. Euskarazko irrati publiko batean...
Read MoreErtzetik erdigunera
Jon Sarasuaren “Ertzeko zatiak” liburua amaitu berri dut. Liburu zorrotza, deserosoa, garratza. Eta handik testu pare bat gura ditut hona ekarri. Lehena, Cochabamaban dagoela idatzi zuen Jonek. Bertako indigenekin dago, Garabideren proiektuen barruan. Hegemonia espaziorik gabe hizkuntzak ezin direla garatu jaurti diet. Espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua dela, ez dutela funtzionatzen egunkari eta aldizkari ustez elebidunek, eskola plateamendu ustez...
Read MoreGaliziak bizi duen egoera soziolinguistikoaren ikuspegi kualitatiboa
Aspalditik kudeatzen dut Lantalan bloga Marije Manterola lankidearekin. Han idatzitako asko ez ditut hona ekarri, baina hemendik aurrera horiek ere hemen jasoko ditut. Gaur lehena, Marije eta bion artean egindakoa. NL da Universidade da Coruña, en colaboración coa CTNL e o Concello de Carballo, a convocado o Curso de verán sobre dinamización lingüística, que nesta sétima edición a levado por título (Re)pensando o discurso. Jardunaldi horietako lehen hitzaldia Txepetxena izan zen;...
Read MoreAutoeraketa, auzolana eta abar
Euskal Herrian aspalditik ari gara auzolana eta autogestioa gora eta behera. Azken egunetan ere gaia pil-pilean ibili da gurean: Kukutza, auzolan jardunaldiak eta abar. Galizian ere ibili badabilz. Semente escolinha sortzen eta egiten ibili dira (aupa zuek!), Sermos galiza kanpainak ere aurrera darrai galizierazko komunikabideen alde, … Euskalgintza iaioa da autoeraketan, beti izan da: komunikabideak sortzen, eskolak sortzen, kulturguneak sortzen, … Galizian ere antza bide...
Read MoreA lingua preferida
Galizia aldean azken egunotan lotsagabekeria ari du. Eurentzako. Xurxo Borrazas-ek egindako testua, Carballon, 2011ko maiatzaren 7an. Manifesto da IV Festa da Lingua. Non queremos unha lingua excelsa, preferímola vulgar. Tampouco a queremos celebrada, preferímola falada. Non a queremos amábel, preferímola impertinente. Non queremos unha lingua fermosa, preferímola útil… …Non queremos unha lingua de escritores, preferímola de mecánicos, de taberneiros, tendeiros, médicos,...
Read MoreAzatzak 18: Herri musikaren txokoa
Oiartzunen badago txoko bat, museo bat: herri musikaren txokoa izenekoa. Juan Mari Beltranek jarri zuen martxan orain dela urte batzuk. Gure herri musikaren biltzaile, ikertzaile eta dibulgatzaile dugu Beltran. Eta, herri musikaren txokoa, bide horretan beste aurrerapauso bat da. Museoa bisitatu dezakezue fisikoki. Hala ere, nahiago baduzue, webgunean bertan badago bisita birtuala egiteko...
Read MoreAzatzak 17: Auspoa
Euskaltzaindiak webgunea berritu du. Eta berritze horretan Auspoa bilduma osoa ekarri du webgunera. Auspoa, horrela h barik. Zer da Auspoa ba? Auspoa bilduma Antonio Zabalak egindako bilduma da, batez ere, bertsolaritzari buruzkoa. 300 liburutik gora digitalizatu eta webgunera ekarri dituzte, geure herriaren zatitxo bat denon eskura...
Read MoreHiznet: 2010eko sakontze egitasmoak
Ohi baino beranduago, baina 2010eko Hizneteko lan batzuk ematen dituzte argitara. azken urteetan ez bezala, ez dut beteko ez dudan promesarik egingo. Itxura ona dute haietako batzuek, hala ere: Alustiza Lizarazu, Uxune (2010). “Herri txiki euskaldun bateko euskara planaren arrakastaroko faktoreak”. Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Amuriza Amondarain, Saioa (2010). “Euskararen kale erabileraren neurketa Ondarroan”. Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa...
Read More
Iruzkin berriak