Azatzak 22: Bertsolari
Euskarazko kulturgintza ekitaldien artean, bertsoak leku zentrala du, izan du eta, zorionez, izango du. Eta 22 azatz egin ostean, bertsoa aipatu ere ez. Bertsolari filma estreinatu berri dute (bide batez azken aldian euskarazko zinemagintzak perlatxo onak utzi dizkigu, Urte berri on Amona, kasurako). Eta film honek ondo baino hobeto islatzen du zer den bertsolaritza eta bertsogintza. Goitik behera eta behetik gora. Euskal Herrian euskaldunen eta erdaldunen artean aurkezteko ezin hobea eta...
Read MoreTxepetxekin berbetan (2)
Carballon Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketaren bigarren zatia dakargu gaurkoan. Txepetxekin berbetan (1) Galdera: Gaur egun zure liburuak eskuratzeko arazoak daude; berriro liburutegietan jartzeko aukerarik ba al dago? Txepetx: Dinamika orokorra da: liburu asko azkar deskatalogatzen dira. Bizitza eta Hitza Fundaziotik pentsatu genuen argitara ematea, baina karga profesionala handia zen eta ez da argitara eman. Bideratu beharko litzateke beste moduren bat liburuak eskuragarri...
Read MoreTxepetxekin berbetan (1)
Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketa uztailean. Bera zuzentzen ibili da orain arte. Gaur elkarrizketaren lehen zatia Lantalanen izan da. Etzi bigarrena. Carballon, 2011ko uztailaren 20an. Bederatzi urtez isilik egon ondoren, Jose Maria Sanchez Carrión soziolinguistak hitzaldia eskaini zuen Galizan, VII Curso de verán sobre dinamización lingüística Traballando en lingua.(Re)Pensando o discurso ikastaroan. Abagune ezin hobea iruditu zitzaigun berarekin solasaldi bat izateko....
Read MoreAzatzak 21: Irrien Lagunak
XXI. mendeko euskarazko kulturgintzan ikerketa merezi duen fenomenorik badago, hori da Irrien lagunak (edo euren aurretik, Pirritx, Porrotx eta abarren pailazo taldeak). Kolorezko Euskal Irria lortu gura dute, munduko kolore guztiak izango dituena. Euskara, balioak, koreografiak, jendarte arazoekiko gertutasuna, umeen eta ez hain umeen lagunak, udako kantak, elikadura egokiaren alde, … Dena batzen dute pailazoek. Eta hori guztia euskaraz eta euskaratik, euskararen jendarte mugimendutik...
Read MoreIrakurgaiak: En galego por que non?
Manuel N. Singalak aurreiritzien kontrako liburua (lehen kapitulua hemen) egin du. Aurreiritziak apurtu eta sinplifikazioak gutxitu. Hizkuntzen inguruan aurreiritziek oraindik orain indar sozial handia dute, baina Singalak banaka-banaka botatzen ditu guztiak. Eta, gainera, bere hizkuntzaren alde egiten du: galiziera aukeratzearen alde. Urte hasieran dibulgazioaren inguruko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Soziolinguistikaren dibulgazioa eta diskurtsoaren dibulgazioa batzen du ...
Read MoreTesi do(k)toreak
Euskarazko tesien datu-basea osatu du UEUk. Bertan 202 doktore-tesi agertu dira, denak euskaraz. Jakin-minak akuilatuta, sartu nintzen soziolinguistikari buruzkoen bila. Eta bi baino ez ditut topatu (soziolinguistika jarrita bilatzailean): Xabier Erize: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936) Nekane Larrañaga: Euskalerriko gaztetxoek euskararekiko dituzten jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta...
Read MoreZuhaitzak ez digu basoa ikusten uzten
Ika-mika dago azken aldi honetan Zelaak onartu duen dekretua dela eta. Dekretu horren arabera, euskaraz ikasi dutenei euskara egiaztatzeko tituluak oparitu egingo zaizkie. Nire ustez, hala ere, polemikaren terminoak ez daude ondo planteatuta. Izan ere, arazoa ez datza tituluak ematean edo ez ematean. Arazoa da eskolak ez duela euskalduntzen. Eta tituluak emanda ere, jarraituko du euskaldundu barik.Benetako arazo horri heldu ezean, jai dugu. Tituluez eta abarrez aritu gaitezke luzaz, baina...
Read MoreAzatzak 20: Hitzen uberan
20 azatz bota ditugu honezkero. Euskarazko kulturgintza loratzeko 20 azatz utzi ditugu bidean. Eta lehenengo azatzean bezala, literaturara itzuliko gara. Oraingo honetan Hitzen uberan izeneko webgunea dakart. Euskarazko literaturaren ataria da uberan, Euskal Idazleen Elkarteak sortutakoa. Albisteak agertzen dira, elkarrizketak, erreportajeak eta abar. Horrez gain, handik eta hemendik arrantzatzen dituztenak ere batzen dituzte. Baina gauza gehiago ere baditu. Adibidez, poema musikatuak badira,...
Read MoreKosmobisioa
Aurrekoan Lorea Agirrek Sorguneak ikertegiaren inguruko hitzaldia eman zuen Emuneko lankideontzat. Hainbat gauza esan zituen (horietako batzuk hemen). Baina deigarria egin zitzaidan horietako bat. Gutxi gorabehera hauxe esan zuen: euskaldunok hizkuntza salbatzearen alde, gure kosmobisioa sakrifikatu egin dugula. Gero ñabardura bat gehitu zuen: kosmobisio hori sakrifikatu dugu, inoiz izan badugu noski. Horrek zuzenean Txepetxek uztailean esan ziguna ekarri zidan burura. Berak beste hainbat...
Read More
Iruzkin berriak