Aldahitz ikerketaren ingurukoak
Aldahitz ikerketa aurkeztu berri dute Klusterrekoek. Euren webgunean agertzen dira ikerketaren nondik norakoak, emaitzak eta abar. Lan munduan hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko ikerketa da Aldahitz. Eta horren aitzakian, Lantalanekook elkarrizketa egin genien Pablo Suberbiolari eta Pello Jauregiri, Aldahitzen inguruan. Aldahitz: Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolarekin elkarrizketa from lantalan on...
Read MoreLarrugorritan baino, jantzita hobe
Batez ere, negu gordinean, ezta? Ba janzteko aukera paregabea jarri dute Topaguneak eta AEDk guztion eskura. 90ko hamarkadan Arrasate aldean kaleratu zen Jazten aldizkari osoa digitalizatu eta interneten jarri dute. Soziolinguistikari buruz Euskal Herrian argitalpen gutxi egon dira (Bat aldizkaria kenduta) eta merezi du horiek guztiak irakurtzea eta birpasatzea. Euren leloa neure eginez, Jazten, biziko bagara jantzi beharra daukagulako. Jazten aldizkaria...
Read MoreSoziolinguistika berripapera: 35. alea
35. zenbakia / 2012ko urtarrila Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ALDAHITZ IKERKETAREN ONDORIOAK AURKEZTU DIRA Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak. Ikerketa...
Read MoreAterako gara armairutik?
Katalanak armairutik ateratzeko deia egiten duen liburuak bigarren edizioa badu orain dela gutxitik. Zinez merezi duen liburua da, nahiz eta blogean sekula aipatu ez. Baina lasai, Euskal Herrian askotan aipatu izan da delako liburu hori: – Iñaki Arrutiren iruzkina: Coming out – Rober Gutierrezen iruzkina – Allartean blogean – Aisia blogean Eta, gainera, hobe da batzuetan egileek eurek zer esaten duten entzutea eta irakurtzea, ezer gomendatzen hasi aurretik: Ferran...
Read MoreAzatzak 30: Ahotsak
30 azatz dagoeneko. Eta zenbaki borobiletan beti saiatu naiz azatz berezi samarrak egiten. Eta oraingoan ere hori egin nahi izan dut. Ahotsak proiektu berezia da. Helburua Euskal Herriko herri hizkerak jasotzea da. Baina hori baino gehiago da. Herri-kulturan Euskal Herrian gauza asko egin dira, horietatik asko oso jasoak. Ahotsak-ek, ordea, dibulgazio nahia du hasiera-hasieratik. Eta hori igarri egiten da: bideo laburrak eskegitzen dituzte, interneten eta doan, eta lizentzia librearekin. Une...
Read MoreEmpowerment edo boteretzea
Imanol Minerri aspaldi aditu nion aintzat hartu behar genituela sexu askapeneko mugimenduen irakaspenak. Eta horien artean bereziki empowerment delakoa (euskaraz ahalduntze edo jabetze moduan itzulita, baina ez naute asetzen). Asierrek erantzunean aipatutako boteretzeak, ordea bai, asetzen nau. Zer da empowerment ba? Bakoitzaren gaitasunetan konfiantza lortzeko prozesua da jabetze edo ahalduntzea. Gurera etorrita, eta Imanolen berbak erabilita, (euskal) hiztunak duen hizkuntza esperientzia...
Read MoreTxillardegi: agur eta ohore
Zapatuan hil zitzaigun Txillardegi. Soziolinguistikan murgiltzeko bitamina ezinbestekoak eman zizkidaten tx-ko gaitzizena duten bik: Txillardegik eta Txepetxek. Baina nik baino hobeto beste hainbatek adierazi dute adierazi beharrekoa. Hona hemen nire aukeraketatxoa: – Haiengatik gaude hemen: Xabier Mendiguren. – Argiarena. – Euskaltzainik osoena: Iñaki Petxarroman. – Txillardegi 1961an: Euskaraz ostia blogean. – Txillardegiren azken elkarrizketa Berrian. –...
Read MoreAzatzak 29: dantzan
29 azatz dagoeneko. Hasieran zerrenda luzea egin nuen eta hortik tiraka ibili naiz orain arte. Eta hasieratik zerrenda horretan zegoen dantzan.com. Baina … azatza heldu denerako webgunea itxita (hobe esanda, eguneratu barik) dago. Baina erabaki dut aurrera jarraitzea, oraindik orain webguneak egindako bidea eredugarria izan delako (eta espero dezagun hemendik aurrera ere eredugarria izaten jarrai dezan). Eguneratuta: urriaren 1etik aurrera, berriro martxan. Zorionak! 10 urtez dantzan jarri...
Read MoreHegemonia
Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da. Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean...
Read MoreAzatzak 28: entzun musikazuzenean
Lankide batek (aupa Mikeldi!) proposatu dit 28. azatza. Badakizue, nahi izanez gero, ez dago arazorik azatzak proposatzeko. Musikaren inguruko hiru ekimen dira Mikeldik proposatutakoak: – Entzun.com: euskara hutsezko lehen musika-aldizkaria izan zen. Urteak aurrera joan ahala, euren burua birziklatu behar izan dute. Baina gaur-gaurkoz musikari buruzko euskara hutsezko webgunea dute eta abenduan disko-liburua plazaratzen dute urtero-urtero. Webgunea gainera orain dela gutxi berritu dute...
Read More
Iruzkin berriak