Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Basqueness
Mar08 1

Basqueness

Atalak: Sailkatu gabea

Edo euskaltasuna. Fishman zale askok honen inguruan berba gutxi egiten badute ere, Fishmanek berak ere sarritan aipatua (ethnicity moduan aipatu ere). Gurean indar gehiago izan du, hala ere, amaren sua metaforak (Jon Sarasuak asmatu bide zuen).

Eta zer da basqueness? Zer euskaltasuna? Zer amaren sua? Zerk definitzen ditu hiru hauek? Zerk? Hizkuntzak? Euskarak? Edo beste zerbaitek?

Basqueness hori garrantzitsua al da euskararen garabiderako? Euskaldunon biziberritzerako? Erantzuna baiezkoa bada, zelan indartu, bultzatu, sendotu, zurkaiztu XXI. mendeko euskaltasuna?

Mila galdera, erantzun gutxi. Baina nire ustez gure geroa galdera hauen erantzun egokian datza.

Iruzkin bat

  1. joseba | 2012-03-08 at 18:10

    Honako hau dio Jon Sarasuak Amaren suari buruz erabili.com-en:

    Amaren sua / Aitaren etxea

    Hala ere, hizkuntz komunitatea esaten dudanean, hemen dago, nik
    uste, klabe inportante bat, eta hemen orain dela urte batzuk aipatu nuen
    horrelako zera bat, metafora bat, eta metafora hori zen amaren sua, eta
    amaren suaren metafora alboan jartzen nion aitaren etxearen metaforari.
    “Aitaren etxea defendituko dut”, Gabriel Arestiren poema. Zer izango
    litzateke aitaren etxea? Aitaren etxea izango litzateke egitura
    politikoa edo plano territoriala, plano instituzional-administratiboa,
    proiektu politikoa.

    Eta nik amaren sua deituko nioke, berriz, gure jarraikortasun edo
    nortasun kulturalari, hau da, euskararen komunitatearen jarraikortasun
    horri. Hau da, euskaldunok euskaldun moduan, euskararen komunitate
    moduan.

    Nik esaten dudanean euskararen komunitatea ez naiz ari plano
    territorial batez, ez zait inporta euskararen komunitateko pertsona hori
    Errioxan bizi den eta karnet espainola daukan edo frantsesa daukan edo
    baskoa den. Ez naiz ari baskoez eta no-baskoez, ez da mapa kontu bat;
    muga batek, politikak ez dauka zerikusirik; ari naiz plano kulturalei
    buruz, eta hori, komunitate hori da milaka urte dituen komunitate bat.

    Beste eztabaida bat da: baskoak gara, espainolak gara, nafarrak gara,
    frantsesak gara? Eta alemanek inbaditzen gaituztenean, alemanak izango
    gara? Hori beste eztabaida bat da. Hori karneten eztabaida da,
    territorioaren eztabaida da. Hori da etxearen eztabaida. Gutxietsi gabe.
    Esaten badugu su hau zenbat etxetan egon da historian zehar? Askotan.
    Suarentzat, milaka urte daramatzan suarentzat, etxeak, hau da, proiektu
    politikoak koiunturak dira, egoerak dira.

    Euskararen sua egon da erromatar inperioan, egon da ez dakit zenbat
    inperiotan, egon da erreinutan, egon da estatutan, beti egon da
    gutxiasko zatituta, hau da, raskazielotan, etxe adosatuetan, txabolatan.
    Aitaren etxea inoiz eduki dugu? Eztabaidatu liteke Nafarroako erreinua
    zer izan zen eta abar. Kontua da etxe-klase askotan egon garela eta
    suaren planoa beste bat dela. Ez dut esaten ez daudenik lotuta, eta
    iruditzen zait planteamendu zilegia dela ikuspegi abertzale batetik
    esatea, gaur egun gure sua biziko bada, etxe propio bat behar dugula.
    Bueno, hori eztabaida liteke.

    Baina esaten dudana da suaren planoa beste bat dela eta suaren
    planoan ni elkartzen nauela bai gogaide moduan eta bai lanerako, ba, ez
    dakit, Ramon Etxezarreta bezalako PSOEko batekin edo UPN bozkatzen duen
    baztandar batekin edo RPRren proiektu politikoa duen Iparraldeko
    batekin. Guztiz beste plano bat da, ez da proiektu politiko bat, baizik
    eta plano existentzial bat.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA