Azatzak 41: Garaion
Txiri-txiri aurrera gabiltza azatzen bide zoragarrian barrena, Euskal Herriko hainbat lurralde eta proiektu bisitatuz. Oraingo honetan Arabara goaz, beste behin ere. Lautadara, Otazara. Garaion proiektua martxan da bertan, euskara, sormena, bizi-eredu alternatiboa, kooperatibagintza eta aisialdia uztartuz. Garaion zer den hobeto ulertzeko Argia aldizkarikoek egin zieten elkarrizketa argigarria da oso, baita Goienak egindako beste hau ere. Proiektu txiki, xume baina erakargarria. 41....
Read MoreOrekak eragiten du erabileran?
Eusko Jaurlaritzak ESEP aurkeztu du EBPNren ordez eta ekarpenak egiteko epea ireki. Ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Baina zati bat bai: euskararen erabileran eragiten duten faktoreak. Eta harritu naiz. Baina nik baino hobeto aderazi du egile anonimo batek eurek irekitako blogean: Testuaren arabera lau dira euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak: “lehena, hiztun kopurua; bigarrena, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna; hirugarrena, inguruan...
Read MoreIgeldoko igela
Igeldoko igela babestuta dago, eta herri txiki euskaldunak? Arnasguneak babestu, arnasguneak defendatu, arnasguneak zaindu, arnasguneak garatu, … Azken urteotan euskalgintzak (eta erakunde zenbaitek) behin eta berriro aipatu dituzte honako esamoldeak. Baina, baina … gero aurrera eramateko orduan, zailtasunak badira. Arnasguneak babestea nahiko abstraktua ei da eta kosta egiten zaigu errealitatean zelan izan daitekeen aurreikusi eta aurrera eramatea. Dena den, Imanol Haroren artikulu...
Read MoreMade in Galiza, made in Euskal Herria
Sechu Sendek idatzitako Made in Galiza izeneko liburua euskaratu dut eta irailean argitara emango du Txalapartak. Liburu horretarako idatzi dudan hitzaurrea da hauxe (Gure liburuak aldizkarian argitaratutakoa). Ametsak etorkizuneko errealitatearen zirriborroak omen dira. Ametsek etorkizuneko errealitatea marrazten dute, aldatzen dute. Ametsak gauzatzeko baina elkarrekin egin behar dugu amets, elkarrekin. Hitzorduak jarri beharko ditugu denok egun berean eta leku berean elkarrekin amets egiteko,...
Read MoreKarrisolasa
Iruñeko Karrikiri euskara elkarteak orain dela urtebete baino gehiago antolatzen du hilero. Azken hilabeteetan, gainera, solasaldien ondorioak ere hasi dira plazaratzen. Eta hausnarketa interesgarriak egin dituzte batean zein bestean. – Mikel Zalbideren Diglosiaren purgatorioaz artikuluaren gaineko hausnarketak: Transmisioa da gunea. Honen inguruan hiru artikulu plazaratu nituen nik nire blogean: diglosiaren labirintoan barrena (bat, bi eta hiru). – Katalanaren aldeko estrategia...
Read MoreAzatzak 40: Mihiluze
Azatzik azatz gabiltza: eta txiri-txiri 40. azatzera heldu naiz. 40 dagoeneko! Eta oraingo honetan telebistara goaz, Mihiluzera. 1.000 programa egin berri ditu Mihiluzek eta ez da gutxi. Gure hizkuntzarekin jolas eta solas egiteko programa gisa jaio zen eta horrela dihardu egun ere. Kultur erreferentziatan programa autozentraturik bada ETBn, Mihiluze da hori. 1.000 saio eta beste horrenbeste izan daitezela! Aupa zuek!
Read MoreEkologiaz blai
Gaur goizean artikulu honekin gosaldu dut: Nori inporta zaio hizkuntza bat hiltzen bada? Hizkuntza ekologia etorri zait burura, noiz eta allartean-ek ere aipatu duen (Ekologiatik ekologismora). Gasteizko udalak ere hizkuntza ekologiari buruzko jardunaldia antolatu du eta Ekogunea telebista programan ere Belen Urangak hizkuntza ekologia zer den azaldu du. Eta sorosoro webgunean hizkuntza aniztasunaren gainean sentiberatzeko Felice Duboisen lau testu aurkitu ditut: – Los sin lengua –...
Read MoreDinamizatu hizkuntza
Edo akaso zehatzago, dinamizatu hiztunak. Ni hizkuntza teknikaria naiz, hizkuntza normalizaziorako teknikaria. Galizian, aldiz, hizkuntza dinamizazioan egingo nuke lan. Han guk egiten dugun lanari hizkuntza dinamizazioa deitzen baitiote. Izena ezberdina izan arren, izana berdintsua da. Bestela, hartu Isabel Vaquerok idatzi duen Traballarmos en dinamización lingüística eskuliburua eta zuk zeuk egiaztatu. (Portzierto: oso interesgarriak dira Carballon egingo dituzten jardunaldiak, Nel...
Read MoreEmpowerment: troinuak desegiten
Aurreko batean empowerment kontzeptuari buruz aritu nintzen eta terminoen nahas-mahasa demasekoa zen: ahalmendu (ahaldundu), jabetu eta boteretu agertzen ziren. Allartean-ek ere ahalmendu eta boteretu aipatu zituen. Baina … gauzak zer diren: Maider Zilbetik eta Eva Gonzalezek guk baino arinago hiru kontzeptuak landu zituzten ezinbestekoa den artikulu batean: Emakumeen boteretzea: saiakerak eta zailtasunak. Hona egile bi hauek egiten dituzten definizioak: Ahalduntzea banakoaren mailan...
Read MoreMaite zaitut
Séchu Senderen poema euskaratua, behean originala. Ehun aldiz idazten dut gaur Maite zaitut ehun aldiz idazten dut Maite zaitut maite zaitudalako eta Maite zaitut idazten dut barruan sentitzen zaitudalako eta hitzetatik kanpora eta isiltasunean ere. Nire hizkuntzan idazten dut Maite zaitut zure hizkuntzan, gurean. Esku ahurrean idazten dut Maite zaitut eta zure lepoan idazten dut Maite zaitut lo zauden bitartean eta gaur eramaten duzun arropetako etiketetan idazten ditut Maite zaitut...
Read More
Iruzkin berriak