Azatzak 49: Galtzakomik
Komikigintza gutxi jorratu dut azatzen artean, nahiz eta komikizalea izan. Aurreko batean Napartheid zaharrak apaletatik jaitsi eta azken aldiko arratsalderik gogoangarriena pasa nuen. A ze oroitzapenak! Gaurkoan Galtzakomik lehiaketa dakargu, 49. azatza hain zuzen ere. Tolosako Galtzaundi euskara elkarteak antolatzen du lehiaketa. Lanak aurkezteko epea azaroaren 23an amaitzen da. Oinarri zehatzak http://galtzakomik.blogspot.com webgunean...
Read MoreGiltza eman
Bideo batzuk aurkitu nituen aurrekoan, ombupean blogari esker. Eta zer ikusi nuen? Guraso erdaldunak euren hizkuntza bizipenei buruz berbetan agertzen ziren, emozioetatik eta bizitakotik. Interesgarria da bizipen hauek entzutea, bizipen hauekin aberastea, bizipen hauekin ikastea eta aurreiritziak eraistea....
Read MoreHiznet 2012: ikerketa lanak
Azken hamar urteotan euskarazko soziolinguistika ikerketan berebiziko papera bete du Hiznet-ek, batez ere ikastaro amaieran egin beharreko ikerketa-lanak direla-eta. Gainera, hasieratik argi izan dute argitaratu behar zirela eta denon eskura jarri. Aurten ere berea eman du Hiznetek eta zenbait ikerketa lan plazaratu dituzte, horietako asko sano interesgarriak ziur (aurreko urteetakoak begiratzea ere ez da txarra, harribitxi asko baitago ostenduta): Gandarias Ispizua, Leire (2012)....
Read MoreAborda dezagun erdigunea!
Abuztuan Leire Narbaizak artikuluak idatzi zituen Berria egunkarian. Horietako bat Erdigunea izenekoa. Nukleo sinbolikoaz hitz egiten zuen behinola Txepetxek (inoiz ere entzun dut hizkuntza komunitatearen bihotza esamoldea): Euskara ez dago hizkuntza-komunitatearen zentroan, marjinala da, bitxikeria. Euskaldun osoak (euskaraz ondo dakigunak) ez gara erdigunea. Zentro sinbolikoa, hirigunea, erdaldun elebakarrek okupatzen dute, eta euskaldun osoak errebalean gaude, anekdota xelebre eta pintoresko...
Read MoreAzatzak 48: Euskararen maratoia
Euskararen Maratoia lasarte-oriatar askok euskaldun izateko duten nahia sinbolizatzen duen jai bat da. 1986an hasi eta lau urtez behin egiten, ospatzen, duten jai bat. 40 ordu, etenik gabe, irauten duen jai bat. Eguneroko maratoia, benetakoa, elikatzen laguntzen dien jaia. Euskararen Maratoia larunbatean goizeko 8:00etan hasten da eta igandean gaueko 12:00etan amaitu. Bitartean, Maratoia, 5 minutu baino handiagoko isilunerik ezin izan dezakeen etengabeko mikrofono bat da. 40 orduak herriko...
Read MoreBusco amante galego-falante
Bere garain Sechu Sendek bota zuen leloa, Vigoko unibertsitateak bere egin eta kanpaina burutsua egin zuten. Baina ez zen hor geratu. Sacha na horta taldeko neskek hartu eta kantu bihurtu zuten. Hona emaitza: Busco Amante Galegofalante from as candongas do quirombo on...
Read MoreBat 83: kulturgintza euskararen garabidean
Entresaka txiki bat egin dut azken Bat aldizkaritik (egia esateko, lehen bi artikuluetatik): Ilunaldi estrategiko batean gaude. Lastoa balitz legez baztertu izan da kultur dimentsioa hizkuntz-plangintzetan. (Kulturak) hizkuntza-komunitate gutxituetan funtzio bat du hiztun-komunitatearen ametsa, bizinahia eta auto-irudia elikatzeko. Kultura izan liteke emozionalitatea hizkuntzarekin fusionatzeko bidea. Izenburuak dioen legez, azken Bat aldizkarian kulturgintza papera euskararen garabidean...
Read MoreAzatzak 47: Euskal Karaokeak
46 azatzen ondoren, egitasmo xume bezain arrakastatsu bati heldu nahi diot. Transmisioa eta zabalkundea oinarri duen egitasmo xumea. Euskal karaokeak dugu egitasmoa. Gabi de la Maza izeneko irakasleak kudeatzen du. Euskal Girotze Barnetegietako irakaslea da bera. Eta zer egin du ba? Ba, karaokeak egin ditu euskarazko kantu ezagun askorekin. Momentu honetan 600dik gora karaoke egin ditu. Eta interneten 10 milioi bisitatik gora lortu dituzte. Askotan galdetzen da: zer egin dezaket interneten...
Read MoreMartzianadak
Mari Luz Estebanek Udaltop-eko jardunaldietan ponentzia oso interesgarria egin zuen. Aspaldi irakurri nuen, baina egun hauetan berriro irakurri behar izan dut. Oso gomendagarria da Mari Luzen begirada freskoa euskalgintzari. Eta bi proposamen burura etorri zaizkit deblauki bereak irakurri ondoren: Argazkia: Ozatu – Nork eta noiz jarriko du martxan behingoz euskaldunon lehen jabetze (ahalmentze, boteretze) eskola? Non? – Euskaldunok hainbat motatakoak gara: berriak, zaharrak,...
Read MoreErrealitatearekin zikindu behar da
Orain aste batzuk Luzien Etxezaharretak honako esaten zuen Argia aldizkarian: Erramun Baxokek zioen errealitatea eraiki behar genuela, legeak errealitatea onartu beste erremediorik ez zuelako. Euskaraz indartsu agertzen bagara, onartu beharko gaituzte. Bestela zer da ikusten duguna? Maitia eta Brissonen adierazpen ederrak, euskaltzaleen oihuak, aholku batzordeak… Ados, ofizialtasuna galdegin behar da, baina uste dut ikastolen urratsa ukan behar dugula gogoan. Gauzak gure gain hartu...
Read More
Iruzkin berriak