Martzianadak
Mari Luz Estebanek Udaltop-eko jardunaldietan ponentzia oso interesgarria egin zuen. Aspaldi irakurri nuen, baina egun hauetan berriro irakurri behar izan dut. Oso gomendagarria da Mari Luzen begirada freskoa euskalgintzari. Eta bi proposamen burura etorri zaizkit deblauki bereak irakurri ondoren:
Argazkia: Ozatu
– Nork eta noiz jarriko du martxan behingoz euskaldunon lehen jabetze (ahalmentze, boteretze) eskola? Non?
– Euskaldunok hainbat motatakoak gara: berriak, zaharrak, gazteak, ez hain gazteak, alfabetatuak, alfabetatu gabekoak, … Feminismoan aspalditxo hasi ziren emakumeen arteko berezitasunei kasu egiten. Gu noiz hasiko gara? Noizko euskaldun berrien elkarte bat? Noizko euskaldun alfabetatuen elkartea? …
Katalunian Plataforma per la Llengua-koek lan arlo bat dute Catalanoparlants d’adopció izena duena (berton euskaldunberri izenarekin ezagutzen duguna izango litzateke). Lan taldeak oso ondo landu du arlo diskurtsiboa (lantalde jantzia da) eta material oso interesgarria argitaratu dute. Egin beharko genuke antzeko saiorik hemen ere.
Lan taldeko kide bat (Josep-Anton Fernández) 2011ko Udaltop jardunaldietan egon zen eta lantaldearen lana aurkeztu zuen.
Beste ekimen bat ere badago Katalunia aldean eta nahiko landua hau ere: Veu Pròpia.