Hizkuntza antropologia
Soziolinguistikatik (edo hizkuntza soziologiatik) hurbil dago hizkuntza antropologia. Gurean ez da oso alor emankorra izan orain arte, nahiz eta egile batzuk hara bideratu dituzten zenbait ikerketa (burura datozkit Jone Miren Hernandez, Paula Kasares edo Galder Unzalu). Alesandro Durantik eskuliburua egin zuen orain dela urte batzuk gai honen gainean. Irakurtzeko neukan aspalditik eta orain dela gutxi heldu diot liburuari. Mardula da liburua, sakona planteamenduetan, baina … Nik...
Read MoreAzatzak 53: Euskararen ginkana
Euskararen ginkana bigarren urtez antolatu du Ekoguneak. Lehiaketa bizia da, euskaratik eta euskaraz. Hizkuntza-ekologia bultzatu, sozializatu eta dibulgatu nahi du Ginkana honek. Sarien artean bada bereziki deigarria egin zaidan bat: 3.000 euroko saria irabazlearen eskualdeko euskalgintzako proiektu bat sustatzeko. Eta sari hori Topagunearekin adostuko da. Saria berritzailea da gero! Beraz, badakizue hartu parte...
Read MoreBadubada: aipu batzuk
Badubada erakusketan izan ginen ia orain dela hilabete. Baina oraindik buruan dirau han ikusitakoak. Eta hango aipu batzuk ekarri ditut gaur hona: “Euskararen benetako misterioa iraupena da, ez jatorria”, Koldo Mitxelena “Hiztun guztiek, hitza baliatzerakoan, erantzukizun jakin batzuk ere hartzen ditugu gizarte-eraikitzaile gisa. Hiztun guztiok gara, hizkuntza baten edo gehiagoren jabe garelako, gizarte-eraikitzaileak. Gure hitzekin, gure isiluneekin, elkarbizitzari eusten diogu edo...
Read MoreGure arteko azkena
Soro-soro webgunetik hartuta eta itzulita. Gure arteko azkena naiz, dagoeneko ez daukat norekin berba egin. Atzo bertan, andrea nuen ondoan. Elkarrekin gure txikitako urteak gogoratu genituen. Nire andre maiteak utzi egin nau. Ez dugu seme-alabarik izan, ez gara ausartu. Mundua -gure mundua- gehiegi aldatu baita. Gogoratzen dut aita etxera itzultzen, aztoratuta: Zuri bat ikusi zuen. Orain dela mila ilargi izan zen. Ordutik, gure buru gaineko zerua ez da lehengo bera. Bizi izan gara, gure...
Read MoreErdalgintzara bideratutako diruak
2012a amaitzear da eta 2013an euskalgintzara bideratutako diruak gutxituko dituzte administrazioek oro har, salbuespenak salbuespen. Eta erdalgintzara bideratutako diruak? Horiek ere jaitsiko dituzte? Desoreka orekatzeko biak ala biak berdin jaitsiko beharko lirateke? Baina … ba al dakigu erdalgintzara zenbat diru bideratzen den ala? Euskalgintzara edo euskara sustatzera edo euskara sustatzeko egiturak mantentzera zenbat bideratzen den gutxi asko dakigu: euskara aurrekontuen txostena...
Read MoreEuskararen suspertzea hezkuntzan
Ez da oso ohikoa gurean normalizazioari buruz doktore-tesiak egitea. Jasone Aldekoak, ordea, bere tesia ondu du normalizazio gai baten bueltan, hezkuntzari buruz hain zuzen ere. Bere tesiaren izenburua honako hau da: Euskararen normalizazioa hezkuntzan (2000-2010): Ulibarri programa. Euskarri teorikoa, metodologia eta faktore azalgarriak. Patxadaz irakurri beharko da. Tesia dela eta, egin zioten elkarrizketa: Euskararen suspertzea hezkuntzan, bertatik bertara. ...
Read MoreAzatzak 52: Xabiroi
Komikigintzan batzuk Napartheid aldizkariarekin etorri ginen euskararen ingurura. Gaur egun Napartheid ez dago, Zapla izeneko fanxin bat dago Eibar aldean eta Zuberoan Astapito izeneko beste bat. Baina euskaraz komikigintzan azken urteotan ekimen interesgarririk izan bada, Xabiroi da hori. Aldizkari txukuna, idazleak eta komikigileak harremanetan, urtero album zoragarriak (iazko Euskadi sarien irabazle Azken garaipena lekuko) eta abar. Aurten ere albuma argitaratu dute: Annubis 3.0. Blog...
Read MoreBadu eta bada
Euskara eta museo berbek esaldi berean entzuteak belarrietan kirrinka egin dit betidanik. Baina badubadak aurreiritzi hori guztiz birrindu dit, goitik behera birrindu ere. Erakusketa itzela da, itzel polita. Aspalditxo dauzkat buruan soziolinguistikaren dibulgazio bideak. Eta, horretarako, tresna ikaragarria iruditu zait badubada: freskoa, berria, ezberdina, xamurra, … Gainera, interneten ere egin dezakezue bisita (San Telmoko hiru euroak aurreztu nahi izanez gero). Badubadaren izpiritua...
Read More
Iruzkin berriak