Azatzak 56: Espaloia kafe antzokia
Argian orain dela gutxi ateratako artikulu batek kafe antzokiak euskal kulturaren oasi moduan definitzen zituen. Oasietan normalean ura egoten da eta basamortuan aritu ahal izateko ezinbestekoak dira. Nik ere oasi moduan ikusten ditut hauek, nahiz eta baten batek nahiago dituen berogailuak. Lehenago Azpeitia eta Bilbon izan gara eta oraingo honetan Debagoienera goaz, Elgetara. Espaloiak kultura programazio iraunkorra du: musikako hainbat estiloez gain, antzerkia da beste jardunbide garrantzitsu...
Read MoreCelosamente gordea
BAP! talde mitikoaren kanta izan zen ezagutu nuen lehena. Gero jakin nuen Susa aldizkarian argitaratu testu batetik zetorrela letra. Eta, azkenik, Hala bedi irratian izen bereko irratsaioa egiten zutela. Azken saioetako bat honako esaldiarekin hasten zen: Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra. Amu ederra: inuiten artean entzun dut azken udan eta ordutik bihotzean iltzatu zait. Speak white. Saioa merezi du, merezi duenez. Zorroztu beharraz (speak white) Hizkuntza da...
Read MoreMade in Galiza: ia sei hilabete
Irailean argitaratu zen Made in Galizako euskarazko bertsioa. Bere bidea egiten ari da. Liburua irakurri dute hainbatek (eta beste batzuek irakurgai daukate oraindik ere). Komunikabideetan oihartzun apala izan zuen aurkezpenak. Baina, hala ere, bi kronika egin zituzten: – Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek – Soziolinguistikari fikziotik heltzeak egiten du berezi “Made in Galiza” liburua Eta horren ostean beste lau...
Read MoreSoziolinguistikari buruzko blogak
Behin baino gehiagotan aipatu dut blogean basamortuan nahiko bakarrik ibili naizela urteotan soziolinguistika lantzen euskaraz eta interneten. Azken aldian, ostera, soziolinguistikari buruzko blog batzuk sortu dira eta oasiak edo berogailuak bilatzea errazagoa da. Hona hemen horietako batzuk (batzuk zahartxoak dira, baina hala ere aipatzea merezi dute): – Telp tailerrak: Emuneko lankideek kudeatzen dute blog hau. Berria da, baina bizia. Euren berbetan, hainbat egoeratan euskaldunok...
Read MoreVI. Soziolinguistika jardunaldia: Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa
Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa izenburupean egingo dira aurten VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak, Donostiako Kursaaleko hitzaldi aretoetan. Jardunaldien webgunean dago egitaraua, eta izen emateko epea zabalik dago urtarrilaren 28ra arte. Soziolinguistika ...
Read MoreAzatzak 55: Kultur errota
Topaguneak sortu zuen Kultur Errota, aspaldi, 1998an. Ordutik hona, Topaguneko euskara elkarteek ehunka kultur ekitaldi antolatu dituzte programa honi esker. Ehunka eta dabilen harriak jiraka jarrai dezala. Honako hauek dira programa honen ezaugarriak, Kultur Errotaren webgunearen arabera: Hitzaren lehentasuna: Eskaintzen diren emanaldietan euskararen erabilerak lehentasuna izaten du. Horrek ez du esan nahi inoiz berbarik erabiltzen ez duten ekitaldiak onar ezin daitezkeenik. Herri mailako...
Read MoreEuskalkiduna harro?
Honakoa zioen Igone Zabalak aurrekoan 31 eskutik blog ezinbestekoan: Beldur naiz euskalkiduna izatearen harrotasuna komunikazioa solaskidearen profil soziolinguistikoari egokitzeko beharraren aurretik jartzeak ez ote dakarren euskalkirik gabeko hiztunen gutxiespena eta bazterketa. Horren seinale ote da zenbait ikaslek erakutsi didaten autoestimu linguistiko ezin baxuagoa. Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu zait klasekideen aurrean ahozko aurkezpena egiteko orduan ikasleren...
Read MoreZerk ematen dio indarra hizkuntza bati?
Woolard Kathryn-en arabera, hizkuntza bati indarra ematen dio nork egiten duen, eta ez non egiten den. Ez da indarra ikusten ez eskoletan ez bestelako erakunde ofizialetan (non agintea zorrotz ezartzen den), indarra ikusten da pertsonen arteko harremanetan, buruz buruko topaketetan, eta lantokiek eta bizitokiek ezartzen dituzten ezberdintasun iraingarrietan. Ibon Sarasolaren arabera, hizkuntza bat indartsu izateko kulturalki indartsua izan behar da. Horrek armadak baino indar gehiago...
Read MoreJarrera ona izan eta portaera aldatu ez
Behin baino gehiagotan ikusten ditugu honen moduko kasuak. Sarritan esaten dugu akaso jarrera ez dela uste bezain ona. Baina horrela al da beti? Adibidez, birziklatzearen aldeko jarrera izan dezakezu, baina gero hondakinak ez banatzea. Hala ere, ez da gezurra izan behar derrigorrez. Egon daitezke ez birziklatzeko arrazoiak ere. Esate baterako, zure etxetik lau kilometrotara badaude birziklatzeko guneak, esfortzu handiegia izan daiteke. Gune horiek etxera hurbilduz gero, baliteke zu...
Read MoreAzatzak 54: Debagoieneko tobera
2012an bigarren tobera egin dute debagoiendarrek: lehenengoa Arrasaten eta bigarrena Oñatin. Bagara elkartearen ekimena da tobera. Baina zer demontre da Tobera? Tobera, berez, antzezlan satiriko, ironiko, umoretsua da, kritikoa, baina eraikitzailea. Iparraldean du jatorria. Baina debagoiendarrek bertakotu egin dute. Urtero herri bat epaitzen dute. Euskaraz epaitu ere, jakina. Debagoieneko Tobera, beraz, ikuskizun herrikoia da, herriak egina eta herriarentzako, parte hartzailea eta umoretsua,...
Read More
Iruzkin berriak