Ametsen produkzio soziala
Sechu Senderen poematxo bat. Oinak lurrean ibiltzen da nire itzala. Badakizu, errealitateak fikzioa gainditzen du. Esaten dute Galizian behe-lainotik zehar begiratu ahal dugula, eta ostadarrari dei egiten badakigula. Berba egiten dut zurekin, eta zurekin, eta olerki honetatik pasatzen denari agur egiten diot. Etorkizuneko fonotekan gordetzen ditut ametsen soinuak: hitzak, adierazpenak eta haizea. Gertatzen ari dena irudikatzea ezinezkoa zen, esan genuen. Hau irudikatzea ezinezkoa zen, esango...
Read MoreBarreiatzen 13: Olga Patiño Abeixón
Barreiatzen egitasmoko azken ekarpena duzue gaurkoa. Bidaia luzea egin dugu Galiziaraino eta hango bati ere galdetu diogu dibulgazioaz, interesgarria izango zelakoan. Olga Patiño soziolinguista eta irakaslea dugu, eta teknologia berrietan aritua. Como cres que se deben divulgar nun futuro os temas máis incitantes da sociolingüística galega? Son moitas as persoas que poderían dar resposta a esta pregunta tan xeral que desde Euskal Herria me formula...
Read MoreAzatzak 60: Korrika
Korrika betean gaude. Korrika aroan. Eta 60. azatza Korrikarako. Eta oraingoan nire hitzekin ez, Uribe Kostako blogetik “lapurtutako hitzekin”. Korrika gure herrietara hurbiltzen da. Duela bi urte hemen bertan Korrikari buruzko artikulu bat idatzi nuen. Berriro irakurri dut, eta, egun, berbera sina nezake. Beraz, ez dut idatziko kulturako ekimen nazionala nagusia denik. Ez dut esango Iparralde, Nafarroa eta Erkidegoa batzen dituenik. Ez dut esango sakabanaketako indarrek Korrikan...
Read MoreBarreiatzen 12: Ainize Madariaga Muthular
Barreiatzen egitasmo xumeak aurrera darrai, txiri-txiri. Gaurkoan gurekin Ainize Madariaga dugu, Euskal Ikasketen masterraren ikaslea. Bazterreko elkarte moderno, ideki, aurrerakoi, berritzaile, anarkista eta ez-ohiko batean sartu nintzen kontent ideia eta pozez gainezka. Orotariko adin, genero, kolore eta kulturetako jendea biltzen zen bertan. Poztekoa zinez. Tamalez, okupaturiko lekuak hustarazi zizkiguten poliziaren bidez, aski usaiakoa herri honetan bestalde. Elkartea, toki finkorik...
Read MoreAzatzak 59: Sopelako esaera zaharren txapelketa
Sopelan orain dela 20 urtetik egiten dute esaera zaharren txapelketa. Sopelako AEKk orain dela 20 urtetik egiten du esaera zaharren txapelketa. Zorionak antolatzaileei, jakina! Bertsoak eta errefrauak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria. Esaera zaharren zerrenda bat ikasi behar dute parte hartzaileek (100 esaera zahar) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoekin harremanetan jarri. Berbekin olgetan ibiltzeko aukera aparta, aurten apirilaren 27an. Informazio...
Read MoreBarreiatzen 11: Benito Fiz
Barreiatzen egitasmoak 11. geltokia du gaurkoan. Eta horretarako Benito Fiz dugu laguntzaile, AEKko kidea eta Karrajua blogaren gidaria. Euskal soziolinguistika kontzeptua eta dibulgatu aditza ezkondu guran gabiltza hemen. Ez dakit eurak biak ezkontzeko asmotan dabiltzan, ezta sikiera maiteminduta dauden ere, baina ezkontza horretarako alea ipintzen saiatuko naiz. Saiatuko naiz puntu batean zentratzen. Dibulgazioa komunikazioa da: emaile, mezua eta hartzailea katea da beraz: nork nori eta...
Read MoreIzkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (I)
Hilean behin, sarean han-hemena nireak (ere) izan zitezkeen artikuluak batuko ditut (ez nireak, nik idatzi ahal nituelako, baizik eta guztiz bat natorrelako artikuluetan esaten denarekin-edo). – Ekologia eta hizkuntza: allartean bloga. – Hizkuntzak munduko kultura altxorrak dira eta denok gaude behartuta horiek babestera: Mikel Ozaitari egindako elkarrizketa hizkuntza ekologiari buruz Goienan. – Seme-alabek euskara aberatsa izan dezaten … jolastu euskararekin:...
Read MoreBarreiatzen 10: Petra Elser
Barreiatzen egitasmoak aurrera darrai. Oraingoan gurekin Petra Elser dugu, Banaiz bagara elkarteko kidea. Harrigarria da eta beldurgarria batzuetan, euskalgintzatik eta soziolinguistikaren mundutik kanpo, zer jende gutxik erabiltzen dituen hizkuntza portaerako (edo beste hitzetan esanda, euskara nonahi erabiltzeko) tresna proaktibo xinpleak, ezezagunei lehenengo hitza euskaraz egitea bezalakoak. Lehenengo hitzarena erabiltzen ez bada, beste batzuk are gutxiago: adibidez, euskaldun...
Read MoreBarreiatzen 9: Iker Martinez de Lagos
Soziolinguistikaren dibulgazioari buruzko barreiatzen sail honetako 9. alea da gaurkoa. Gurekin Iker Martinez de Lagos, Topaguneko kidea. . Azken hilabeteetako inpresioa da, baina ez ahal dago aspaldi honetan hitzaldi ziklo ugari? Ez al dago inoiz baino foro gehiago euskararen komunitatearen eta euskalgintzaren etorkizunari buruzko kezkarekin? Baietz esango nuke. Badirudi hizkuntza komunitatean kezka zantzuak daudela. Garai berrien atarian, dagoeneko hirigunetakoak garenok ere barneratu dugu...
Read MoreIrakurgaiak: Aquí se habla
Dibulgazioaz ari gara blog honetan azken aldion. Eta dibulgazio liburu ederra dakart gaurkoan. Hizkuntzen aniztasunaz, hizkuntza ekologiaz, txikitasunaren defentsaz dihardu liburu honek … “Aqui se habla” du izenburu liburuak: eta “munduko hizkuntza mehatxatuen inguruko ibilbidea” du azpi-izenburu. Australiako indigenak, proventzala, Kanadako inuitak, yiddish-a, Amerikako indiarrak, galestarrak eta abar, eta abar. Horien kezkak, barne-borrokak, kanpo...
Read More
Iruzkin berriak