Kanposantuek zelan egiten digute berba?
Aikor aldizkarian honako artikulu hau argitaratu didate: Udan Bernardo Penabade galiziarrarekin egoteko aukera izan nuen. Bernardo Lugoko kostaldean bizi da, Marinha izeneko eskualdean. Bera institutuko irakaslea da eta interbentzio soziolinguistiko oso interesgarria ari da garatzen: Burela eredua (edo Linguaviva). Euren asmoa da galizieraren arrastoak egunerokoan aurkitzea. Horretarako, ikertu dituzte auzokideen komunitateko aktak, notarietako agiriak, komertzioetako paisaia...
Read MoreIrakurgaiak: Hiztunpolisa
Euskararen garabideei buruz orain dela 25 urte plazara irten zen liburu ezinbesteko bat: Un futuro para nuestro pasado. Liburu horrek soka handia ekarri zuen bere garaian eta, gaur egun ere, euskal soziolinguistikan aipatuena izango da. 25 urte beranduago, Hiztunpolisa liburua erditu du Jon Sarasuak. Nire ustez, beste mugarri handi bat ipini beharko lukeen liburua, Txepetxen liburua bezala, aizue. Bigarren edizioa atera dela entzun dut, eta benetan pozten naiz. Liburu mamitsua da, probokatiboa,...
Read MoreSukalde proiektua (Hiztunpolisa 2)
Hiztunpolisa liburuaren bigarren pilula: Sukaldea elikadura-katea ziurtatzen duen artefaktu eta funtzio-multzoa da. Modu prekarioan azken bost hamarralditan egin dugun horixe, neurri batean. Hizkuntzaren corpus aparatua, eta hezkuntza aparatua, eta hedabide aparatua, eta kulturgintza aparatua, eta euskalduntze-alfabetatze aparatua, eta familia-transmisioa, eta enpresen euskalduntzea, eta administrazio jarduera, eta beste hainbat. Sukaldeko aparatuak zaindu, konpondu, berriak egin,...
Read MoreAldatu
Hizkuntzaz aldatzeak autoritatea galtzeko edo autoritatea irabazteko balio du. Norberak duen hizkuntza mailak zehazten du autoritatea galdu edo irabaztea. Galizian tokatu zait bi hitzaldi ematea, gaztelaniaz (zati batzuk galizieraz) eta igarri egiten dut hori. Euskaraz mila aldiz erosoago nabil, eta batzuetan sentsazioa izan dut gaztelaniaz herrenagoa naizela. Izan ere, hizkuntzaz aldatzeak aldaketa soziala dakar. Ni batez ere lan munduan nabil hizkuntza aldaketa sustatzen. Eta askotan...
Read MoreSoziolinguistikako jakintza (Hiztunpolisa 1)
Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburua irakurri dut. Eta handik ateratako 10 pilula ekarriko ditut blogera, tarteka marteka. Lehenengoa gaur. Nori interesatzen zaio horrelako jakintza-adar bat? Galdera ez da hutsala, interesak bultzatzen baititu jakintza-adarrak. Nekez espero dezakegu alor honetako jakintza-garapen handirik metropoli akademiko handietatik. Aitzitik, zirkuitu nagusietan modan jartzen diren kontzeptu erakargarriekiko zuhurtasun puntu bat izatea hobe dugu, bestelako...
Read MoreAzatzak 75: Katalogoa
Berriki irakurri diot Jon Sarasuari euskarazko kulturgintzak erresonantzia-kaxa indartsuagoak behar dituela. Uste dut horretan denok ados gaudela. Kulturgintzakoak eta kulturgintzakoak ez direnak. Kontua da zelan lortu erresonantzia-kaxa indartsuagoak. Eta nik neuk ere ez dut erantzunik. Dena den, badaude kaxa batzuk eta horien berri ematen saiatu naiz azatz hauetan. Gaurkoan ere beste kaxa bat dakart hona: katalogoa. Hasiera batean, Nafarroako euskara zerbitzukoek abiatu zuten. Gero elkarlana...
Read MoreHizneteko ikerketak: gure harribitxi soziolinguistikoa
Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa. Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131...
Read MoreHiznet 8: etorkinak, teknikarien formazioa, komunitategintza eta soziolinguistika bariazionala
Etorkinak Etorkinak izan dira gurean, batez ere, azken urteotan arreta-gune. Horren isla da Hizneten etorkinen gaia espreski lantzen duten lau ikerketa egotea. Ezponda Mujika, M. Ixabel (2005). Immigrazioa eta euskara biziberritzeko saioak EAEn. Lopez Muñoz, Eukene (2005). Etorkinak ere bai Irungo etorki(zu)nean. Zapata Solano, Mario (2005). Etorkinak eta hizkuntza-ereduak. Rodriguez Zaldua, Amaia (2002). Euskara faktore integratzaile gisa: etorkinak. Teknikarion formazioa: Ez dago...
Read MoreHiznet 7: nazioarteko eta komunikazio arloko ikerketak
Nazioartekoak: Nazioarteko gaiek ere Hizneten badute ikusgarritasuna. Munduko hizkuntza gutxituak han eta hemen, zein orokorrean sarri landu dituzte ikerketetan. 15 aldiz hain zuzen ere. Ereño Argiarro, Begoña (2011). “Hizkuntza gutxituak Erresuma Batuan: Euroitunaren aplikazioa”. Rodriguez Zuaza, Joseba (2010). “Suomiera eta gaelera , norabide desberdinetan ibili diren hizkuntza bi”. Aranaga Libano, Amaia (2008). Eremu urriko hizkuntzen egoera Europar...
Read More
Iruzkin berriak