Usaimen ona (Hiztunpolisa pilulak 10)
Frankismo betean gure gurasoen belaunaldiak erabaki zuen eraikiko zituzten eskoletan euskarak ardatz hegemoniko eta nagusia izan behar zuela. Euskararen mikro-eremu hegemoniko horren alde egin zuten ikastolen sorrera bultzatuz. Usaindu zuten euskalduntasuna erdian jarrita bakarrik sor ditzakeela eskolak euskaldun oso...
Read MoreNork motibatuko du motibatzailea
Motibazioa sustatzeko baliabideak blogerako Rosa Ramosek artikulua eskatu (mila esker) eta hauxe idatzi dut: Gazteak motibatu behar ditugu (dituzue), antza. Euskara gehiago egin dezaten, jakina. Erraza da esaten, egiten ez dakit nik. Izan ere, lehenik eta behin, ados jarri beharko ginateke motibazio hori zertan datzan. Baina artikulu honen luzera zeharo gainditzen du kontu horrek. Motibatzeaz ari ginen. Nik ez daukat erantzuna, bestela ez nuke hemen botako hain arin. Azkar joango nintzateke...
Read MoreAhotsak: euskararen historia hurbilaren artxibo bikaina
Ahotsak webgunea (eta atzetik dagoen lana) gero eta esanguratsuagoa da. Ia 17.000 bideo batu dituzte webgunean. Baina bestelako gauza batzuetarako ere hasi da erabiltzen. “Euskararen kate hautsiak” liburuan ahotsak-eko bideoak erabili dira iturri modura. Bilaketa xume bat egiten euskararen gaineko sentimenduak adierazten dituzten 122 pasarte batu dituzte eta euskararen egoerari buruz 1.273 dira. Gainera, denon eskura eta lizentzia librearekin, erabili eta partekatzeko. Euskararen ...
Read MoreAzatzak 79: Kukuka
Lasarte-Oriako euskaldunek behin baino gehiagotan jarri dituzte azatzak euskal kulturgintzaren soloan. Baita gaurkoan ere. Kukuka antzerki (eta dantza) eskolak 700 ikasle inguru ditu gaur egun. Euskara hutsezko antzerki eskolarik handiena izan daiteke. Antzerki eta dantzarako grina euskararekin eta bestelako balio eta emozioekin lotzen dituzte. Haur, gazte eta helduentzako. Poza eta alaitasuna transmitituz. Haurrak eta helduak batuz. Eta euskaraz. Aupa...
Read MoreJenio linguistikoa aldarrikatu (Hiztunpolisa pilulak 9)
Jende askorengan, euskara estandar motel xamar batek nekez betetzen du funtzio motibatzailea. Euskalkietan nor-ago sentitzen dira gazteak, kolore apur bat behar dute. Debagoieneko hizkerek, maila batzuetan, beren funtzioa izango dutela dirudi oñatiar, arrasatear edo atxabaltarren autoirudian, hizketaren funtzio estetikoan eta estilistikoan. Norbanakoaren jenio linguistikoa aldarrikatu behar da orain arte baino...
Read MoreEuskara Jendea
Gure jende euskaldunaren historia etorri zaigu berriro ere Xamarren eskutik (eta berarekin batera dokumentalak lantzen ibili den lantaldearen eskutik, jakina). Liburutik sei dokumental, ia sei ordu eta lana, lana erruz. ETBn eman dituzte atalak (baina merezi du zinez dokumentalak erostea, behin baino gehiago ikusteko modukoak baitira, sakonak eta mamitsuak). Dokumentala trinkoa da, sakona, pentsarazten dizun produktua da (eta ez gaude oso ohituta horretara), motel xamarra batzuetan,...
Read MoreIzkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (X)
Urte berria hasi zaigu, eta betiko lepotik burua. Abendutik hona ere hamaika artikulu interesgarri sortu dira soziolinguistikaren soloan. Hona neure bildumatxoa: – Iñaki Martinez de Luna dugu lehen lana bilduma honetan. Erresonantzia kaxak eskatzen ditu: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-12-07/004/001/euskara_txioz_txio.htm – Imanol Minerrek ere plazari buruz berba egin zuen Argian: http://www.argia.com/argia-astekaria/2395/plazara-zertara –...
Read MoreEz da (Hiztunpolisa pilulak 8)
Hizkuntza ez da pare bat mila hitzekin nolabait bueltaka ibiltzeko, identitate baten izenean. Hizkuntza bizitzeko, gozatzeko eta espresatzeko da, bizitzako funtzio guztiak kalitatez betetzeko, bere dibertsifikazio osoan. Horretarako gaitasun handia aski dentsitatez lortu ezean, askorengan denbora kontua da likidoaren...
Read MoreCommunity fostering
Carballon eman behar nuen hitzaldi bat dela eta, berriro deskubritu nuen terminoa: community fostering. Mikel Zalbidek asmatutako kontzeptua da, nahiz eta Joshua Fishmanen irakaspenetatik abiatu. Orain arte, hiru plangintza mota bereizten zituen soziolinguistikak: corpus plangintza eta estatus plangintzak izan ziren hasieran. Gero, eskuratze plangintza ere proposatu zuen Cooper-ek: hizkuntza bat ikasi eta irakasteko plangintza. Eta, azkenik, community fostering. Berez, ...
Read MoreAzatzak 78: Erroa argitaletxea
Azatzen zurrunbiloan jarraitzen dugu. Oraingoan proposamen ezberdina ekarri dut azatzen zerrendara: Erroa. Erroa argitaletxea euskara errazeko liburuak argitara emateko jaio zen. Zenbat Gara elkartearen ekimena da hauxe. Euren helburua nagusia hauxe da, euren berbetan: gazteek eta helduek euskara ikasteko eta literatura euskaraz irakurtzen hasteko material egokien beharra. Ingurumari horretan, Erroa argitaletxea Euskara errazean sailarekin ateratzen da plazara estreinakoz, euskara ikasleei...
Read More
Iruzkin berriak