Azatzak 88: Pop pilulak
XXI. mendean fanzineak interneten egin behar zirela ematen zuen (blog bat fanzine baino ez da, ezta?). Baina, kia, XXI. mendean oraindik bada lekua artisau gisara egindako paperezko fanzineentzako. Eta poztekoa da. Euskaraz ez dago askorik: Izu giroa bezalako aitzindaria datorkit burura, baina seguru underground munduan besterik egongo dela (fanzineek xarma dute zentzu horretan, zeure ondoko herrian banatu ahal da eta zu konturatu ez). Eta iaztik beste bat: Pop pilulak. Lehenengo...
Read MoreAurreiritziei egurra
Irakaskuntza alorrean euskarari buruzko jarrerak lantzeko ezinbesteko webgunea da Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izenekoa. DBHko ikasleen motibazio baikorra sustatu nahi dute eta oso ekimen interesgarriak batu dituzte (eta jarraituko dute batzen). Galizia aldean ere bada motibazio baikorra sustatzeko ekimenik. Kasu honetan, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte, hauek ere ikasleei zuzenduak. Esan bezala, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu...
Read MoreTurbillón
Hai uns anos, nunhas xornadas de formación escoitei a palabra traganarrua (é euskara, en galego sería mais ou menos “turbillón”). Esa formación fora impartida por xente da cooperativa Emun, que despois serían as miñas compañeiras de traballo. Hai pouco lin un libro e lembrei outra vez a palabra. O libro falaba sobre como foi introducido o éuscaro na universidade, como xurdiu a comunidade científica...
Read MoreEstetika
Egun batzuetan Lorea Agirre itzartu eta esaten dut: euskara feminista izango da edo ez da izango. Hurrengoan, ostera, Fermin Etxegoien itzartu eta: euskara putakumeena izango da edo ez da izango. Ai ama! Eskerrak Kuraia taldeak aspaldi esan zuela: “Ni ere jaio eta hilko naiz nire kontraesanekin”. Eta horra hor, non topo egiten dudan Dabid Anautekin eta bere eklektizismoarekin: Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko...
Read MoreAzatzak 87: Klasikoen irakurtaldia
Badira urte batzuk Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen Irakurtaldia antolatzen duela Bilbon, jakina. Arriaga plazan, zehatzago esateko. Aurten Gabriel Arestiren Harri eta herri klasikoa irakurri du hainbat jendek kalean, ozenki, Bilboko erdigunean, gure “metropoliaren” erdigunean. Euskara (eta euskal literatura) kalera ateratzeko modu erraz eta eraginkorra. Maiatzaren 22a da egun handia, baina karpa jarriko dute Arriagan maiatzaren 20tik 23ra. Eta dozenaka ekitaldi antolatu dituzte...
Read MoreEuskara Jendeari buruz
Martxo eta apirilean, sei astetan Bilbon, Zirika gunean, Euskara Jendea dokumentalak ikusi eta haien gaineko solasaldiak izan dira. Iritzi mordo bat, zalantzak ere zientoka, kontraesanak eta kontrako iritziak ere. Laburtu beharko banitu sei eguazten horietako parrapladak, bi galderatan laburtuko nituzke: – Zer hari mehe, fin eta hauskorrak ekarri gaitu gaur arte? Zergatik iraun dugu? Zerk ekarri gaitu XXI. menderaino? – Eta aurrera begira zer? Zer indartu behar dugu...
Read MoreEuskara irakaslearen dekalogoa
Sechu Sendek idatzi eta nik itzuli (eta gurera ekarri) dut. Imanol Epelderentzat, bihotzez. 1. Zu pertsona zara eta zure ikasle guztiak ere pertsona dira. Beraz, pertsonak zarete. Berdinak zarete … eta ezberdinak. Zuk urte gehiago dituzu eta baliteke eurak baino liburu gehiago irakurtzea .. zu, gainera, irakaslea zara eta egiten duzunagatik kobratzen duzu. Berdinak zarete eta ezberdinak zarete, baina ikasturte honetan behintzat zerbait duzue komunean: euskara, alegia. 2. Zure helburu...
Read MoreAuto-gorrotoa
Jendartea ikertzen duten zientziatan kontzeptu ezaguna da hauxe, soziologian zein antropologian esaterako. Genero eta arrazari buruzko ikerketan ere asko maseatutako kontzeptua izan da. Eta, zelan ez, soziolinguistikan ere erabili izan da. Katalanek kontzeptua gure arlora hurbildu zuten aspalditxo. Eta zer da ba? Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menperatzailearekin identifikatzeari. Hau da, menpekoen artean norbanako batzuek talde hegemonikoen irizpideak, lehentasunak, … bere egin...
Read More
Iruzkin berriak