Tribuaren berbak 2013-2014
Bere garaian blogean aipatu nuen. Baina ordutik hona programak aurrera egin du, zoragarri aurrera egin ere. Benetako haize freskoa ekarri du, gidoi landuak, ikus-entzunezko osagai freskoak eta abar. Baina, horrez gain, eskertzekoa da astetik astera interneten denen eskura programaren gidoiak publiko jartzea. Hausnarketa saioetarako erabilgarri, euskaltegietan, ikastola zein eskoletan, berbalagun taldeetan, … Soziolinguistikaren dibulgazio purua. Eta udazkenean dator bueltan. Haize...
Read MoreAzatzak 92: Karena
Euskarazko kulturgintza beti egon da krisian, beti (nahiz eta batzuek esan dirutza jasotzen zutela diru-laguntzetan). Eta gurean horregatik betidanik erabili dira auzolan estrategiak euskarazko kulturgintzako produktuak diruz eta mimoz babesteko. Gaur egun, horietako batzuk internet bidez egiten dira eta crowfounding izen arrotza jaso. Orain arte, gurean hemendik kanpo (eta nola edo hola euskaratutako) plataformetan kudeatu dira hauek. Baina, orain dela gutxitik, badaukagu guretik proiektuak...
Read MoreIraunkortasun linguistikoa
Albert Bastardas kataluniarra dugu hizkuntza ekologian maisu. Orain gutxi artikulua idatzi du ekologia eta iraunkortasun linguistikoaren gainean. Entresaka labur bat egin dut blogerako, iraunkortasun linguistikoa zer den azaldu nahian. Dena den, merezi du artikulu osoa irakurtzea. Iraunkortasun linguistikoa gaur egungo giza-espeziearen antolaketa linguistikoa aldatzeko pausoz pausoko prozesua da. Pertsonak elebidun edo eleaniztun bihurtzeak ez luke ekarri behar berez hizkuntza propioa...
Read MoreSemente: mila udaberriren zain dagoen belaunaldia
Eider Palmouk eta biok iaz idatzi genuen Sementeri buruzko artikulua Hik Hasi aldizkarian. Orain gutxi igo dute artikulua sarera. Garai ona izan daiteke ordukoak berriro irakurtzeko: Mila udaberriren zain dagoen belaunaldia. Ordutik, Sementek aurrerapausoak egin ditu. Compostelako ikastetxeak aurrera darrai eta Vigokoa hurrengo ikasturtean jarriko da martxan. Gainera, beste hainbat herritan ere jarri nahi dute...
Read MoreIrakurgaiak: Reclaiming basque
Jacquelin Urlak idatzi du Reclaiming basque izeneko liburu hau. Euskararen aldeko aktibismoa aztertu du ikuspuntu antropologiko batetik. Eta, zentzu batean, kanpo zein barne begiradarekin hornitua (eta ez da gutxi). Freskoa da liburua, atsegina. Gauza berri gehiegi ez izan arren, gauzei begiratzeko modu berritzailea dakar. Antropologiatik eta esanguratsu. Merezi duen liburua da. Niri, batez ere, erakargarri egin zait batua eta etxeko hizkeraren artean izan diren harremanen berri ematen...
Read MoreDesempowerment
Esan nuen ba aurrekoan: empowerment murtxikatu barik eta zer eta desempowerment sortu! Eta, jakina, digeritzeko zailtasunak izan ditut. Kontzeptua ez nuen behar bezala azaldu. Ea ba oraingoan. Botere-gabetze moduan ekarri nuen euskarara eta terminoa okerra da. Ez da gabetzea, uztea baizik. Botere-uztea izango litzateke itzulpen egokiagoa. Botere-uztea erabiliko dut ba! Termino okerra erabiltzeaz gain, kontzeptua bera ez nuen ondo azaldu (edo ez nuen behar bezala...
Read MoreAzatzak 91: Kaierak
Azatzik azatz, 90.aren muga ere gainditu egin dut. 10 azatz baino ez dira falta lau urteko bilketa lan honi amaiera emateko. Azken 10 azatzak berezitxoak izatea nahiko nuke. Proiektu berri zein zaharrak batu nahi ditut, etorkizun handikoak izan daitezkeenak batzuk, garrantzi berezia izan dezaketenak bestetzuak. Ea ba! 91. azatzak literatur kaiera batzuk non kokatu gogorarazten digu. Poesia liburu laburrak dira (poesiak mundua aldatuko ez duen esperantza gordetzen dut), nazioarteko egile...
Read More
Iruzkin berriak