Azatzak 95: Puntueus
Urteetako lanak eman ditu fruituak. Gure komunitateak badu interneten aritzeko berezko kantxa, berezko zelaia. Eta aprobetxatu behar dugu. Ekainean aitzindari batzuek abiatu zuten puntueus. Eta orain abiarazte fasean dabiltza. Urtea amaitu aurretik, 2.000 domeinu kudeatu nahi dituzte. Kopuruak kopuru, euskarak eta bere garapenak izan behar du oinarri, izan behar du ongarri. Eta edukiz bete .eus domeinu horiek guztiak: euskarazko edukiz bete, beti...
Read MoreBide batezko euskalgintza
Aurrekoan Mikel Zalbidek sortutako kontzeptu honi egin nion bisita. Gogoratuko dut hark zer zioen: Euskal etnokultura (hizkuntza barne) gainbehera datorrela jakinik, baina galdera hori eragozteko berariazko asmorik gabe, etnokultura horri bizirik eusteko lagungarri gertatzen diren ekintzak bideratzea. Hau da, asmoei baino emaitzei begira ari da Zalbide. XIX. mende amaierako Iparraldeko euskalgintzari begira ari da Zalbide. Baina gaurkora ekarri liteke bere definizioa. Ezta? Eta galderak egiten...
Read MoreZer da euskalgintza?
Hitz eta pitz erabiltzen dugu euskalgintza berba. Inor gutxi ausartu da, ordea, euskalgintza horri definizioa ematen. Hiztegietan-eta, euskara eta, oro har, euskal kulturaren aldeko jarduera gisa hartzen da euskalgintza. Mikel Zalbide ibili da berba horren peskizan. Bi euskalgintza mota bereizten ditu berak: berariazko euskalgintza eta bide batezko euskalgintza. Lehenengoak euskalgintzaren adiera normalari egiten dio kuku eta berak honela definitzen du: soziokulturalki...
Read MoreAmetsak ereingo ditugu
Urriaren 11n Derion izango da Topaeguna. Buru belarri gabiltza antolaketa lanetan eta egun itxurosoa egingo dugulakoan nago. Topaegunaren barruan ekintza berezi batzuk izango dira. Horien artean, Berbak erein deitu duguna. Eta zer da? Goizean, harrera ekitaldiaren baitan, euskaltzaleon berbak eta ametsak erein nahi ditugu Derioko lurretan. Horretarako Euskal Herriko euskaltzale elkarte guztien berbak/hitzak jaso nahi genituzke, ondorengo galderari erantzunez: “Nolakoa nahi...
Read MoreAzatzak 94: Zurriolako Antzerki eskola
Harrobiak behar ditu euskarak. Harrobiak behar ditu euskal kulturgintzak ere. Eta antzerki alorrean, harrobirik bada, Zurriolako antzerki eskola dugu horietako bat. Ia 200 gaztez osatutako antzerki eskola dago Donostian. Eskolatik bertatik aktore ezagunak atera dira, euskaraz lan egin dutenak. Euskarak ere behar ditu olgeta guneak, ondo pasatzeko guneak eta lana euskaraz egingo duten gazteen prestakuntza antolatzea. Eta hori guztia, bere xumetasunean, egiten du Zurriolako antzerki eskolak. Segi...
Read MoreAnorexia linguistikoa
Valentina Formosa soziolinguista galiziarrari honakoa entzun diot berriki (1:12:00tik aurrera): galiziarrek anorexia linguistikoa dute. Hau da, galiziarrek ispiluaren aurreran paratuta, ez dute ikusten euren hizkuntza ikusi behar duten modura. Izan ere, etxetik galiziera dakitenek uste dute txarto egiten dutela, ez dutelako ondo erabiltzen hizkera estandarra. Eta etxetik ez dakartenek ere ez dute ispiluan gauza onik ikusten. Ez dute besteen modura berbarik egiten, falta zaie ahoskera edo...
Read MoreNazioartekotu
Aspaldian (eta krisia dela eta) mila aldiz entzun dugu “gure” enpresak nazioartekotu behar direla. Nazioartera begira jarri, alegia. Kanpoko antiojuak zorroztea, alegia. Hizkuntza arloan ere, nazioartekotzea gero eta ohikoagoa da. Gurean bi eredu nagusi daude nazioartekotzean: Etxepare institutuak babesten duena eta Garabide elkarteak aurrera daramana. Nazioartekotzea ulertzeko bi modu. Bestelako ekimen batzuk ere badaude (adibidez, hau via @jxamundarain, hark dioen bezala,...
Read MoreIrakurgaiak: El nacionalismo lingüístico
Moreno Cabrera ezaguna da gure artean. Hizkuntzalari espainiarrak hainbat liburu egin ditu espainierari buruz. Eta morroi ezaguna da bere arloan. Dibulgazio lan apartak ere egin ditu. Eta horien artean kokatzen da hizkuntza-nazionalismoaren gaineko hau. Hizkuntzalaritzaren irakaspenekin nazionalismo linguistikoaren aurreiritziak desmontatzen ditu banan-banan. Bat bera ere ez du uzten. Egurra partitzen du alde guztietara. Izan ere, liburuaren tesia honako hau da: ez dago oinarri...
Read MoreAzatzak 93: Kanaldude
Telebistak gure bizitzako ordu asko jaten ditu. Eta euskarazko eskaintza ez da behar bestekoa ez kantitatez ez kalitatez. Baina alor honetan ere badira berri onak. Kanaldude da horietako bat. Baxenafarroan du egoitza eta zentroa, Arrosan. Ipar Euskal Herri osoa du berbagai eta sarearen bidez hedatzen ditu bere eduki guztiak, euskaraz jakina. Herri-telebista dugu Kanaldude. Kulturgintzaren adierazpideei garrantzi berezia ematen diena. Erresonantzia-kaxak behar genituela esan zuen batek,...
Read More
Iruzkin berriak