Loiu: dislokazio baterako datuak
Arnasguneak beste behin blogean. Baina oraingoan soziolinguistika gutxi (zer da soziolinguistika?). Eta datu mordoa. Datu guztiak eustat-ekoak dira. Datu soziolinguistikoak: Etxean erabiltzen den hizkuntza Euskara Biak Gaztelania 1991 483 395 638 2011 367 271 878 Hiztun kopurua Euskaldunak Ia...
Read MoreAzatzak 99: Telesailak eta filmak euskaraz
Orain gutxi, Canal+-ek euskaraz azpititulatutako hainbat film emango dituela jakin dugu. Albiste pozgarria benetan. Baina sarean han eta hemen badaude euskarazko film eta telesailak euskaraz eskuratzeko modurik. Lehena eta akaso garrantzitsuena, azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko Argiako bere blogean. Horrez gain, azpimarratzekoa da boluntarioek beste behin egin duten lana: euskal...
Read MoreKristalezko sabaia
Euskaldunok ba al dugu inon kristalezko sabairik? Feminismoan behin baino gehiagotan erabili den terminoa dugu eta gurean ea aplikatzerik dagoen galdetzen diot neure buruari. Euskarazko lan kulturalek kristalezko sabaia garbia dute oraindik ere. “Loreak” filmarekin gertatu dena adibidez, edo Norzzone rap kantariak elkarrizketa honetan esaten dituenak. Literaturan ere adibide franko aurkitu ditzakegu. Baina hortik kanpora? Kristalezko sabaia beste inon igartzen al dugu...
Read MoreErdalguneetan bertso eskolek zertarako?
Arabako bertso eskoletako gazteak aztertu ditu Manex Agirrek bere Hizneteko sakontze egitasmoan. Erdalguneko bertso-eskolek euskararen biziberritzean duten eragina ikertu nahi izan du. Eta lan zeharo interesgarria ondu du, ezinbestez irakurri beharko luketena gazteen artean euskara sustatu nahi dutenek. Ez dut egingo lanaren laburpena. Lana goitik behera da interesgarri-eta. Lanetik hartu ditudan aipu batzuk baino ez ditut ekarri nahi. Xabi Paya: Bertso eskolan, beste leku batzuetan...
Read MoreEuskalduntasun urbanoa XXI. mendean
Pasa den asteartean, Imanol Galfarsoro eta biok aritu ginen honen gainean (ezta)baidatzen. Berbaldiaren izena Euskalduntasun urbanoaren bila izan zen eta egia esateko gaitik apur bat aldenduta ibili ginen. Hala ere, saiatu nintzen, apur bat bada ere, gaiari lotzen (bertso txapelketa batean epaileek jipoituko gintuzten, Imanol!). Zelakoa izango da euskalduntasuna Bilbon XXI. mendean? Ba, ez dakit, egunez egun joan beharko da egiten, aldatzen, berritzen, zaharberritzen, asmatzen,...
Read MoreGauzak ondo, hiritar gehiagok eta egoera gehiagotan egingo dute euskaraz
Pasa den asteartean berbaldia eman genuen Imanol Galfarsorok eta biok, Bilbon, Euskaltzaindian. Berbaldiaren izenburua hauxe izan zen: Euskalduntasun urbanoaren bila. Info7 irratian elkarrizketa egin ziguten, baita Uriolan eta Garan ere. Berbaldi osoa ere ikus daiteke hemen: nirea eta Imanol Galfarsororena. Euskararen egoerari buruz...
Read MoreAzatzak 98: badok.info
98 azatz jarri ditut gaur arte. Eta ez dut errepikatu ekimenik. Ba, ia amaieran bat errepikatuko dut: badok.info. Berriak orain dela gutxi berritu du goitik behera webgunea. Eta edukiz hornitu. Datu-basea izateaz gain (350 biografia, 2000 taldetik gorako aipamena), musika plataforma ere bihurtu da, musika aldizkaria izateaz gain (kritikak, blogak, argazkiak, elkarrizketak, …). Lan txukuna eta ezinbestekoa (egunez egun elikatzen jarraitzen ari direna). Musikagintzak berreskuratu behar du...
Read MoreIdeien tronba
Gaur esperimentu batekin nator. Datorren asteartean hitzaldia eman behar dut Bilbon. Hitzaldia prestatzeko neure buruarekin egin nuen ideia zaparrada bat, ideien ekaitza, ideien tronba. Hemen agertzen diren gauza asko ez dut erabiliko, baina tira, hor doaz hasiera baten bururatu zitzaizkidanak: Ametsak doitu …. hizkuntza asko biziko dira Bilbon, gaur eta hemen Bilbo euskaldun eleanitza amestea hamarkada batzuk barru ameskeria da, utopia da. Berariazko eta bide batezko...
Read MoreHerri ola
Ez dakit zenbat aldiz aipatu ditut nik hemen arnasguneak. Behin baino gehiagotan. Eta gero eta konbentzituago nago arnasguneen etorkizuna herri horien bizitasunean datzala. Herri biziak badira, arnasgune izango dira. Bestela, ez. Zerain aipatzen da herri bizi baten adibide. Aulesti ere entzun dut nik. Eta horretan ari nintzela hara non egiten dudan topo Herri ola proiektuarekin (eskerrak beste behin gurean den komunikabide onenari, Argiari hain zuzen ere). Otxandioko bizitza kalitatea helburu...
Read More
Iruzkin berriak