Zer da soziolinguistika domestikoa?
Berba lehendabiziko aldiz aditu nion Asier Sarasuari. Berak bere alabarekin izan zituen tira-bira batzuk ilustratzeko erabili zuen. Ordutik “lapurtu diot” eta behin baino gehiagotan erabili izan dut. Osatu gabeko gida bi ere argitara eman ditut: lehenengoa eta bigarrena (osatuagoa). Baina inoiz ez dut hartu terminoa definitzeko astirik. Eta bada garaia. Zer da soziolinguistika domestikoa? Egunerokoan hizkuntza dela eta ez dela sortzen zaizkigun mila arazoren aurrean konponbideak...
Read MoreEspraiaren lagunak
Hizkuntza minorizatu askotan “egokitu” zaigu espraiaren lagunak izatea. Gurean ezabaketa egunak antolatzen dira, Menorkan Mahón ezabatzen dute, Korsikan eta Bretainian ere aritzen dira, Galizian (bi motatan gainera, espainolezkoak eta galiziera normatibokoak ezabatuz), Kantabrian eta Asturiasen ere ikusi ditut eta beste hainbat lekutan ere dabiltza espraiari saka eta saka. Espraiaren lagun bihurtu gaituzte, bihurtu gara eta toponimia ere borroka-eremu bilakatu (biolentzia...
Read MoreBerben errepublika
Sechu Sendek berriro jo du dianaren erdigunean. Berriro ere. Soziolinguistikaren dibulgazio freskoan beste pauso bat eman du: oraingoan Berben errepublika du izena (A república das palavras). Errebelde aritu da eta Made in Galiza liburuan baino gordinago, baino mingotsago, baina esperantza eta etorkizunari baikor, beti baikor. Ipuinen artean denetarik, batzuk bere blogean edo han eta hemen lehenik argitara emanak; beste batzuk, berriz, berriak. Oraingoan, gainera, liburua portuges...
Read MoreManagement
Originala jakin.eus-en argitaratua. Soziolinguistika iturri askotatik edaten duen diziplina da. Baita kudeaketatik ere, hau da, enpresen eta erakundeen kudeaketa zientziatik, ingelesez management deitzen den horretatik, hain zuzen ere. Xabier Erizek berriki idatzi du artikulu gogoangarria horren inguruan: ‘Management-eko kontzeptuak eta hizkuntza-plangintza’ (Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian argitara emana 2014ko uztailean). Artikuluaren oinarrian honako galdera hau dago:...
Read MoreLutxok apurtu ditu makuluak
Bertolt Brecht handiak idatzi eta Berri Txarrak taldeak zaratara eraman zuen, zoragarri eraman ere. Nork bere burua ahalduntzeko prozesuaz ari da kantu/poema: Makuluak du izenburu. Zazpi urte geldirik iragan nituen nik, ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana, hark berehala galdetu zidan: “zertarako makuluak?” nik erantzun: “elbarria naiz” “Ez nau batere harritzen” izan ziren haren hitzak: “saiatu zaitez ibiltzen tramankulu hauek dira ibiltzen uzten...
Read MoreOuting
Lehen aldiz jakin.eus-en argitaratua. Euskahaldun leloa erabili du Korrikak, ingelesezko empowerment kontzeptua nolabait gurera ekarrita. Euskaraz, aldiz, lau aditz erabili izan dira empowerment kontzeptua azaltzeko: konturatu, jabetu, ahaldundu eta boteretu. Nire ustez, gradualak dira lau horiek. Lehendabizi konturatu egin behar gara zerbait ondo ez dabilela. Ondoren, jabetu behar gara egoera hori menpeko egoera dela. Hori egin ostean, ahaldundu egin behar dugu geure burua. Eta, azkenik,...
Read MoreEkina
Originala jakin.eus-en argitaratua. Batzuek euskara (euskaldunok!) gaur egun arte historian iraun izana berba horrekin azaltzen dute. Ez dakit hala den, datuak falta zaizkit horretarako (baina litekeena da horrek ere zerikusia izatea). Baina argi daukat azken urteotako garapena, hein handi batean, berba horrekin definitu daitekeela. Eta berba hori ekina da, behintzat Txorierri aldean duen esangurari lotzen bagatzaizkio. Ekina izateak hauxe esan gura du: tematia izatea, jarraitzea, ez etsitzea,...
Read More
Iruzkin berriak