Palatan
Zutzako, bihotzez, aita. Txikitan hondartzara askotan joaten nintzen gurasoekin. Aitari ez zaio gehiegi gustatzen, baina niri bai eta askotan joaten ginen. Aita eta biok uretara sartzen ginen (ama ez dut sekula ikusi itsasoan) eta, horren ostean, palatan aritzen ginen biok ala biok. Baina … nik ez nuen ulertzen jolasaren funtsa. Nik palatan aita irabazi gura nuen (xakean edo beste edozein gauzatan bezala) eta ez nuen ulertzen hondartzan palatan aritzeko elkarlana behar-beharrezkoa dela....
Read MoreEtorkizunaren mezu gara
Originala jakin.eus-en argitaratu da. Grezia denon ahotan ibili da azken urteotan. Astintze sozial handiak izan dira han eta ematen du geroan ere izango direla. Ni ere hara begira ibili naiz sarritan; hori bai, betaurreko soziolinguistikoak kenduta hasiera batean. Izan ere, bestelako kezkek ere biziarazten naute. Eta hango anarkisten diskurtsoak eta praktikak arretaz behatu ditut behin baino gehiagotan. Eta, gura barik, betaurreko soziolinguistikoak lanean hasten dira. Anarkista horien...
Read MoreMesede egin?
Emakumeen alde egin izan denak azken urteotan denoi mesede egin digula argi dugu jendarteko kide gehienok, gizon zein emakume. Aldez edo moldez zalantza gutxi dago diskurtsoetan (praktiketan sartuz gero, akaso beste zerbait esan beharko genuke, baina tira). Euskararen alde (euskaldunon! alde) egindakoak azken 50 urteotan denoi mesede egin digula (euskaldun zein erdaldun) horren argi al dago? Jendarte mailako diskurtsoez ari naiz … eta zalantzak ditut … Hala ere, uste...
Read MoreHizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa
Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekuaz aritu zen aspaldi batean Joseba Sarrionandiak. Psikologia eta soziologia gurutzatzen diren lekuari buruz arituko naiz gaurkoan. Datorren larunbatean, Bilbon, Alternatiben Herrian bi horiek uztartzen arituko naiz goizean goizetik, Emunek antolatutako hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioan. Eta zer galdetu ahal izango da? Ba, hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko edozer. Adibidez, nire seme-alabek erdaraz egiten didate, zer egingo dut?...
Read MoreHabitus
Habitus-aren inguruko kontuak orain arte behin baino gehiagotan entzun ditut hizkuntzari lotuak, baina ez neukan oso argi zer esan nahi zuten horrekin. Kontzeptua, antza, Bourdieau-rena da, eta gurean, adibidez, Eduardo Apodakak askotan erabili izan du. Gauzak horrela, Ibai Iztuetak idatzitako “Cultura vasca vs. euskal kultura” liburu mardulean, aurkitu dut definizio eta hausnarketa mamitsuak habitusaren inguruan: (Habitusa) hiztunak sakoneko aztura gisa barneratuta dituen...
Read MoreLan mundua
Patxi Saezek artikulu gogoangarria idatzi du: Euskararen elefantea. Hari 50 bat pertsonok eman genion erantzuna, hala edo hola. Nik neuk ere tartean. Hauxe ere idatzi nuen: Lana euskalduntzeko beharrean urte batzuk daramatzagu aholkularitza enpresa batzuek. Inertziak hartaratuta, zatitxo batean ari gara, bezeroak lortzeko ahaleginak norabidetuta. Baina, nire ustez, hausnarketa estrategikoa falta da: nork izan behar du lan mundua euskalduntzearen gidaritza? Aholkularitza enpresek?...
Read MoreEuskara erdigunean jarrita: sinple bezain gaitz
Patxi Saezek artikulu gogoangarria idatzi du: Euskararen elefantea. Hari 50 bat pertsonok eman genion erantzuna, hala edo hola. Nik neuk ere tartean. Hauxe da idatzi nuena: Zorriak Ez dakit Patxi Saezek artikuluan dioena hala den, ez dakit, baina gustatuko litzaidake jakitea. Elefantea zein dugu? Zeintzuk zorriak? Eta zeintzuk elefanteari buelta emateko egin beharrekoak? Izan ere, Patxik aipatutakoa ez dakit elefante nagusiena den, baina argi dago elefantea dela. Lanean ematen ditugun orduak...
Read MoreFamiliako hizkuntza politika
Bat aldizkariaren 94. zenbakiak transmisioaren molde berriak aztertu ditu. Blog honetara ekarri nituen Paula Kasaresen aipu batzuk horren inguruan. Oraingoan Jone Miren Hernandezek gurean plazaratu berri duen kontzeptua dakart: familiako hizkuntza politika. Aitortu behar dut hasiera batean terminoak kirrizka eragin zidala. Baina, gero, sakon aztertu eta bai, egokia dela begitantzen zait. Izan ere, familia barruko hori ere politika da, bistan denez. Eta zer da familiako hizkuntza...
Read MoreZerumuga
Berriro ere, Txepetx. Ez da erraza bere lan intelektualaren berri izatea. Izan ere, azken aldion kaletik desagerrarazia dago berak idatzitakoa. Baina beti interesgarriak dira bere esanak. Adibidez, Koldo Mitxelenaren omenezko Oarso aldizkarian argitaratu eta handik lapurtu dudan testu hau: “A lo mejor no se llega ni esperando interminablemente a Godot, ni haciendo tabla rasa a lo talibán. Lo mejor es un horizonte inalcanzable hacia el que se camina dejando cada día las cosas...
Read MoreBerrikuntza + komunitategintza
“Euskararen bidea Agurainen” liburua irakurtzen ari nintzen. Eta Agurainen ikastola sortu eta eratzeari buruzko artikulua azpimarratu nuen gorriz ia alderik alde. Eta aspalditxotik pentsatzen ari nintzen zerbaitekin egin zuen topo. Oztopoz beteriko ibilbidea izan zuen Aguraingo ikastolak eta horiek gainditzeko, bi bide erabili zituzten: berrikuntza pedagogikoa (barnetegiak eta egonaldiak Zerain eta beste herri euskaldun batzuetan, irteerak, jolasak, kale ekimenak, …) eta...
Read More
Iruzkin berriak