Zirrikituetatik eragiten: soziolinguistika domestikoa
Martin Ugalde Kultur Parkean eman nuen hitzaldia osorik grabatu zuten. Hona hemen:
Read MoreMikrora egiteko garaia da
Hizkuntzaren erabileran eragiteko, datuek baino garrantzi handiagoa dute eguneroko beharrek, Txerra Rodriguezen esanetan. Martin Ugalde Foroan hitz egin du «soziolinguistika domestikoaz» 3 0 0 Soziolinguistika alorrean begirada eguneroko beharretara eraman behar dela irizten dio Txerra Rodriguezek (Igorre, Bizkaia, 1978). «Makrotik mikrora». Martin Ugalde Foroan aritu zen atzo, Andoainen (Gipuzkoa),Zirrikituetatik eragiten: soziolinguistika...
Read More10 pauso galiziera biziberritzeko
Galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko, nire uste harroxkoan behinik behin.
Read MoreHizkuntza ohiturak aldatzeko metodorik onena
Parte hartzeari buruzko masterra egiten ari naiz. Gauza interesgarriak izan ditugu (aldeak alde, normala den moduan). Egunetako batean Tomas R. Villasante irakaslea izan genuen klasean. Metodologia parte-hartzaileen ikuspegi berriei buruz egin zuen berba, lau orduko klase magistralean. Eta hark esandako esaldi bat apuntatu nuen koadernoan: “Subjektuen arteko harremanak aldatuz gero, subjektuak eurak aldatu egiten dira”. Orduan, hizkuntza ohituren alorrera egin zuen...
Read MoreAeroponikoak (Sutondoko kontuak 3)
Originala Hitzen Uberan webgunean (“Sutondoko kontuak” izeneko liburuko pasarte bat). Hizkuntza ez da Balentziagaren museoko perlaz eginiko soineko bat, baizik eta egunero erabiltzen dugun kamiseta erosoa. Asisko Urmenetaren berbak dira hauek. Egunero erabilerarekin zikintzen dugun kamiseta erosoa, gehituko nuke nik. Egunero berria den kamiseta erosoa. Sechu Sendek, ordea, berba aeroponikoei buruz ohartarazten gaitu. Berba horiek dira lurrari atxikita ez daudenak, uzta aeroponikoak...
Read MoreKatalizatzaileak
Bizitzan badira momentuak hizkuntza bat erabiltzen hasteko. Gurea moduko kasuetan, gainera, batetik bestera aldatu den jende asko dago. Eta horiek guztiek jendartean nagusi den korronte baten kontra igeri egiten hastea erabaki egin dute. Erabaki horrek arrazoi sendoak behar ditu (edo ez), erabaki horrek determinazio sendoa behar du (edo ez). Baina, zer izan da hori eragin duen katalizatzailea? Zeintzuk dira gehien errepikatzen diren katalizatzaileak? Zelan eragin katalizatzaile horiek...
Read MoreEuskal kultura kontserbadorea ote?
Beñat Sarasolak berriki egindako elkarrizketa batean, esaten zuen “euskal kultura fase kontserbadore nabarmenean dagoela”. Azken Jakin aldizkarian (Jakin 209) Josu Larrinagak euskal musikari buruz honako hau esaten du: “Euskal musikak borrokari oso loturik segituko du, (…) talde handi askok (…) kanta bikainak egingo dituzte presoen inguruan, hildakoen omenez, borroka segitu beharrari buruzkoak. Euren emaitzak onak izan dira, eta zintzoak, baina euren...
Read MoreOperatiboa
Berriki ikasi dut politika publikoek hiru dimentsio dutela: sinbolikoa, substantiboa eta operatiboa. Ikus dezagun adibide batekin hobeto. Udalerri batek onartzen badu euskararen ordenantza bat, dimentsio sinbolikoari dagokion lana egiten ari da. Ordenantza horrek, esate baterako, Aholku Batzorde bat aurreikusten badu eta sortzen bada, dimentsio substantiboan arituko ginateke. Azkenik, operatiboak Aholku Batzorde horren eskumenak, funtzionamendua, dinamika eta abar aztertzen ditu. Beraz, itauna...
Read MoreSutondoko kontuak (2)
Hitzen Uberan webgunekoek elkarrizketa egin didate “Sutondoko kontuak” liburuari buruz. Autoedizioaren bidetik plazaratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak lan berria. Txatalez osatutako lana da, han-hemen bildutako “kontuez” osatua, soziolinguistikak eta haren dibulgazioak lotuak datoz guztiak. Egileak berak azaldu dizkigu lanaren nondik-norakoak. (Irudia osorik barruan). Autoedizioaren bidea aukeratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak argitaratzeko. Aurretik...
Read MoreRocka eta euskara
Moskuko urrea liburua irakurtzen ari naiz. Irun aldean 1983-1993 urteen artean protagonista izan ziren askori elkarrizketa egiten die Juanma Sarasola egileak. Horien artean Karlos Osinaga “Txap”. Eta berak esan zituenak azpimarratu egin nituen irakurtzerakoan. Ea ba: “Batzuk ez ginen euskaldunak, eta euskaldunberri bihurtu ginen, eta horretara iristeko erabat inportantea izan zen musikak emandako bultzada eta musikak irakatsitakoa. Ez dut uste kasu bakarra izango denik, eta...
Read More
Iruzkin berriak