Aipu batzuk
eta nik ez dakit zer esan … Argi dago udalerri euskaldunetan euskaldunak %72 diren bitartean, udalerri horietan bertan gaztelaniaz hitz egiteko gai direnak dezente gehiago izango direla, %90 baino gehiago inolako zalantzarik gabe. Iñaki Iurrebaso Gero eta konbentzitua nago hizkuntza batez jabetzea ez dela prozesu intelektual bat. Gero eta garbiago daukat inguru bat behar duzula non eta hizkuntza hori behin eta berriro entzungo duzun. Fermin Etxegoien Jendarte bateko pertsonen...
Read MoreGartxot eguna
Etorkizuna gaurtik egin nahi dugula eta egiten ari garela badakigu. Edo, behintzat, gero eta garbiago daukat hori. Eta etorkizun horretan ere mitoak eta imajinarioak bersortu behar ditugu. Ari gara, sarritan intuizioz, beste batzuetan berariaz. Mito eta imajinario horiek garrantzi handia dute eta harako hark esaten zuen bezala, gure egunerokoaren gasolina sinbolikoa beharrezkoa da. Kulturgintza zein mitogintzaren bidez. Aldez edo moldez. Etorkizuna gaur. Horixe bizi izan genuen Pirineoen erdian...
Read MoreKontzeptu berriak
Azken aldion, kontzeptu berri batzuk entzun ditut (bueno, horietako bi ez dira horren berri, baina bada euskaldun zahar eta euskaldun berri kategoriak bazterrean uzteko bide bat zenbait kasutan): bidelaria, bidelaguna, euskaldun 2.0 eta transeuskalduna. Goazen pausoz pauso. Bidelaria eta bidelaguna berbalagunen mugimenduaren abaroan sortutako berbak dira. Bidelaria litzateke euskara ikasten edo euskara hobetzeko beharra duen pertsona (Eusko Jaurlaritzaren araberako terminologian gutxi...
Read MoreAhaldundu
Ahalduntzea (edo boteretzea edo jabetzea) zer den askotan galdetu izan diot neure buruari. Erantzun argirik ez diot aurkitu galderari, baina Sermos aldizkari galiziarrean Beatriz Suárez-ek egindako definizioa aurkitu dut eta gustatu zait. (itzuli barik doa pasartea, galizieraz): facultarse, autorizarse, habilitarse os suxeitos e os colectivos inferiorizados; habilitármonos, é dicir, capacitármonos, sentírmonos e sermos capaces; ter a facultade e o poder de facer cousas e de vivir con...
Read MoreArnasguneak Mikel Zalbideren arabera
Bat aldizkariaren 95. aldizkaria arnasguneei buruzkoa izan da oro har. Mikel Zalbidek 2008an egin zuen txosten argitaragabe bateko aipua dakar Iñaki Iurrebasoren artikuluak. Handik kopiatu eta ekarri nahi izan dut: Zer da arnasgunea? (…) Euskaraz nolabait esateko, demografia aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu gabe eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. Hori da, funtsaren funtsan, Fishman-en physical...
Read MoreDibulgazioaz ohar bat
Behin baino gehiagotan esan dut soziolinguistika jendartea eraldatzeko zientzia gisa ulertzen dudala. Esan izan dut niri berez ez zaidala interesatzen hizkuntzen eboluzioa jendartean, hizkuntza txikiei une eta gune gehiago emateko ez bada. Eta, horregatik, ezin dugu ahaztu ezagutza adituak duen boterea. Ezagutza adituak botere sinboliko handia du zenbait kasutan. Eta, beraz, ezagutza hori erabili behar da aurreiritziak deseraikitzeko. Eta, era berean, ezagutza hori itzuli egin behar zaio...
Read MoreGalizia eta galiziera: brotxa lodiko eta meheko zertzelada batzuk
Galiziako soziolinguistikari buruzko zertzelada batzuk, haietako batzuk brotxa lodikoak eta beste batzuk brotxa finekoak, baina zertzeladak guztiak: Diglosia eredua apurtzen: Orain dela 50 urte arte, diglosia zegoen Galizian. Baina gaur egun (oraindik badirauen arren) apurtzen ari da, bi indar nagusiren eraginez: Landa eremuan gaztelaniak gero eta presentzia handiagoa du. Gaztelaniak jarraitzen du izaten aszensore soziala. Funtzio intimoenetan gaztelaniak gero eta leku handiagoa du. Hiri...
Read More
Iruzkin berriak