Ez-lekuak
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Ez-leku dira gure mapen koordenatuetan kartografiatzen ditugun gune asko, ez-leku euskaraz aritzen garenontzako. Beste gune batzuk, ordea, arnasgune. Joshua Fishmanek asmatu zuen azken termino eta kontzeptu hori (physical breathing space originalean), eta Mikel Zalbidek gurera ekarri arnasgune bezala. Ordutik urte batzuk pasa dira eta berbak bere bidea egin du. Gaur egun, euskalgintzan edo euskal soziolinguistikaren esparruan oso berba erabilia da...
Read MoreElkar argitzen duten hitzak
Donostia 2016ren barruan sortu da Hitzargiak proiektua eta Soziolinguistika Klusterrak koordinatu du. Europako hizkuntza minorizatuetan biziberritzerako dauden praktika onak batzea du helburu proiektuak. Eta, ahal den neurrian, hizkuntza komunitate horien arteko loturak eta sinergiak batzea. Horretarako, webgune batean batu dituzte praktika on horiek (80tik gora batu ere), eta mapa batera eraman (hona kopiatzeko asmoa nuen, baina ez dago aukerarik!). Gainera, ekaina amaieran topaketa batzuk...
Read MoreErakartze teoriak
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Natur zientzien alorreko metaforak jendarte gaietan erabiltzea ariketa arriskutsua da oro har. Izan ere, natur zientzietako metaforek naturan dute sorburu, eta gizakion arteko harremanetara ekartzean beti arriskua dago. Arriskua gizakiok aukeratu ahal dugulako, agentzia dugulako (mugak muga), eta arriskua gizakion arteko harremanak aldakorrak eta askotan iragartzeko zailak direlako. Baina, tira, erabili erabiltzen dira. Horien arteko bat ekarri nahi dut...
Read MoreOhiturak berriro ere
Hiznet-eko ikerketa lanen gordailua behin baino gehiagotan goraipatu dut. Altxorrak gordetzen ditu. Gaur horietako bati egingo diot leku blogean. Amets Menikak hizkuntza-ohituren aldaketaren inguruan ondu du bere ikerketa-lana. Handik bi zatitxo ekarri ditut hona. Ohitura bat aldatzeko Amets Menikak hiru elementu behar direla dio: Determinazioa: Ohitura berri bat gureganatzeko edo dagoeneko gureganatuta dugun bat alde batera uzteko, ahalik eta determinazio handiena izan behar dugu. Gogotsu...
Read MoreArau sozialak
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Arau sozialak gora, arau sozialak behera aritzen gara askotan soziolinguistika mikroaren aldekook. Baina zer demontre dira arau sozialak? Arau sozialak jendartean dauden arau inplizituak dira, idatzi bakoak. Eta arau horiek portaera bat ohiko bihurtzen dute, portaera bat behin eta berriro errepikatzea dakarte. Baina hori zelan egiten da? Arau horiek (beste edozein arauren antzera) zigorrak eta sariak ekarri behar dituzte. Hau da, talde bateko kideek...
Read MoreAiputik aipura
aipatutako aipuak “Hizkuntzak nire ustez, berez ez du nortasunik. Ni hiru hizkuntzatan moldatzen naiz, baina horietatik bakar batek ematen dit nortasuna. Areago. Niri nortasuna ematen dit, edo nik nortasuna horren inguruan eraikitzen dut. Nortasuna ematen didan hizkuntza ez da nire ama hizkuntza izan; nire hautaketa baten ondorio da. Momentu batean —gaztaroan— erabakitzen dut euskara ikastea, eta hortik aurrera hori da nire hizkuntza-nortasun emailea. (…), iruditzen zait Euskal Herrian...
Read MoreZelan gainditu berri eta zaharren arteko dikotomia?
Originala IVAPeko Administrazioa euskaraz aldizkarian argitaratua. Euskaltasunaren itsasoan gutasun guztiak baliotzea beharrezkoa dugu, euskaldun izatearen modu anitzak jarri behar ditugu komunitatearen alde. Zentzu horretan, ez dirudi euskaldun berri eta euskaldun zahar kategoriak mantendu behar ditugunik. Alboratu beharko genituzkeela iruditzen zait (barka biezat Jone Goirigolzarrik lehen lerroetan egin diodan lapurreta). Batetik, ematen du euskaldun berri kategoriak ez duela laguntzen hiztun...
Read MoreEuskalgintzak
Euskalgintza mugimendu soziala al da? Ala hortik harago doa? (galdera sinpleak badira ere, erantzun zaila dute). Izan ere, euskalgintzatzat bere burua duten asko komunikabideak dira, aholkularitza enpresak, elkargo profesionalak, … Azken aldian ere, erakunde publikoetan euskagintza egiten dela esaten ari dira han eta hemen (HPSkoek edo Gipuzkoako Foru Aldundikoek). Ez naiz sartuko euskalgintzaren definizioan (bere garaian egin nuen). Baina hori guztia aintzat harturik (itzelezko...
Read MoreHizkuntza da gure ingurunea
Sechu Sende idazlearen “Animais” liburuan agertzen den poematxo hau hartu eta itzuli egin dut. Hizkuntza ekologiaren bidean … Oraindik bada jendea arrabio hori eta beltza ikusten duenean oinarekin zapaltzen duena. Amuarrainak lixibarekin harrapatzen duena eta gauez basurdeak hiltzen duena lakioz aizkora batekin. Eta gobernuak harrobiak baimentzen ditu Courel-en eta gas planta bat itsaso ondoan eta gure etxeen ondoan. Babestu behar ditugu hitzen ibaiak eta esanguraz betetako...
Read More
Iruzkin berriak