Sarea egiten
Info 7 irratian Gureaz blai-rekin hasi naiz irrati-zutabea egiten. Entzuteko, hemen. Irakurtzeko: Bernardo Penabade izeneko lagun handi bat badut Galizia aldean. Eta orain dela gutxi berarekin gogoratu naiz. Lasarte-Orian, Agurainen eta Hernanin udazken honetan egingo duten esperimentuengatik gogoratu naiz, hain zuzen ere. Bernardori esaten diote soziolinguistika nekrofilikoa egiten duela. Morroia hilerririk hilerri dabil galizierazko hilarriak ehizatzen. Galiziako ehunka kanposantu ibili ditu...
Read MoreInertzia geza
Edo izenburua izan zitekeen ere Grabitatearen aurka. Izan ere, izenburua Berri Txarrak taldearen Dortoken mendea kantatik hartu dut, baina berdin hartu nezakeen Zea Mays taldearen Grabitatearen aurka kantatik. Baina goazen hasierara. Uda honetan taldeen mikropolitikari buruzko liburua irakurri dut mendi artean. Liburua apur bat astuna iruditu zait, batez ere darabilen hizkera barroko samarra dela eta. Baina liburutik bertatik bi aipu hartu ditut, eta biek bi kanta horiek ekarri didate...
Read MoreEuskalgintzak eta anarkismoa lotzeko 10 puntu
Carlos Taiboren “Repensar la anarquía” liburua irakurri berri dut (oporrek askotarako ematen dute). Eta liburua amaitutakoan, nire buruan bueltaka ibili da galdera bat: euskalgintzek ba al dute zerikusirik anarkismoarekin? Eta hasi naiz erantzunak bilatzen eta 10 etorri zaizkit burura: Ikastolak eta euskaltegiak ez al ziren izan bere sortze sasoian (eta orain ere, baina tira) bestelako joko-arau batzuk zituzten espazio autonomoak? Euskal soziolinguistikan itzal handia duen...
Read MoreTripetatik
Uda aurretik 3 soziolinguistika hausnarketa-saio-bazkari egin genituen EMUNeko hainbat lankidek. Txoko banatan, mokadu eta mokadu artean, soziolinguistikaz aritu ginen, batzuetan gai-jartzaileak proposatutako gaiari tiraka, beste batzuetan libre, buruan bueltaka genituen ideiak, kezkak eta iritziak lankideekin partekatuz. Horren inguruan hiru artikulu egin ditugu Emuneko hiru kidek, eta hauxe da lehena, nirea. Jatorrizkoa lantalan.eus webgunean. Askotan galdetu diot neure buruari...
Read MorePublikoa – pribatua
Publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia patriarkatuak ezarri duela ikasi diegu feministei. Eta dikotomia hori apurtu egin behar dela. Eta pribatua politikoa dela, hau da, pribatuan egiten dugun horrexek dimentsio politiko nabarmena duela. Eta horretan ari nintzela Fishmanen irakaspenek brastakoa eman zidaten buruko neurona txikituetan. Ostia! Fishmanek aldarrikatzen zuen biziberritzearen muina ez ote zen pribatutzat hartu izan den eremua? Izan ere, berak etxea-auzoa-gertuko komunitatea...
Read MoreHiru prota
Garapen komunitarioan maisu dugu Marco Marchioni, maisu teorian eta maisu praktikan. Bere aipu hau aurkitu eta euskaratu egin dut, gure alorrean ere aplikatzeko modukoa dela iruditzen zaidalako, ez ala? “Aldaketarako edozein prozesuk hiru protagonista izan behar ditu: erakundeak, baliabide teknikoak eta herritarrak eta haren erakunde sozialak. Eta, gainera, protagonista bakoitzak bere papera bete behar du. Hau da, erakundeek gobernatu behar dute, teknikariek jakintza eta gaitasun teknikoa...
Read MoreZona euskaldunak, zona erdaldunak
Oso ohituta gaude gurean zona euskaldunak eta zona erdaldunak bereizten. Oso ohituta, era berean, arnasguneak berba erabiltzen (zonalde erdaldunak orduan itoguneak?). Oso. Uema ere soziolinguistika geografikoa da (nik gurago soziolinguistika funtzionala, baina tira). Oso ohituta gaude mapetara. Mapek erakusten dituzten mugak errealitatera eramaten ere trebeak gara, trebeak garenez. Euskalkien mapatik hasita (esate baterako, Durangon edo Errenterian guztiek egiten dute euskalkiz? Gasteizen ez...
Read More
Iruzkin berriak