Hizkuntza ez da gramatika, komunitatea baizik
Info 7 irratirako egindako kolaborazioa. Entzuteko hemen. https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2016/10/EGIN-KONTU-TXERRA-RODRIGUEZ-161026.mp3 Irakurtzeko: Orain dela hiru urte Groenlandian izan ginen, udan. Herrialde aparta iruditu zitzaigun, paisaia ikaragarriak dituena, basatiak, itzelak. Baina hango jendea ere aparta da, lurreko lekurik gogorrenetako batean biziraun dutelako mendez mende, gizaldiz gizaldi. Eta hori igartzen da haien izaeran eta bizitza...
Read MoreAiputik aipura
Orain arte euskaraz egin ez duen bat euskaraz hitz egitera ausartzen denean, normal hitz egiten jarraitzen dut, ezer ez balitz gertatuko bezala. Ez dut aipatu ere egiten. “Irten hizkuntzaren armairutik” liburutik Ezagutza zabaldu da, gazte askok euskara jaso dute, gaitasunak eta mailak desberdinak diren arren. Baina bakoitzak duen euskara aktibatzea falta da: eremu zabal bat dago hor sorkuntzarekin lotuta, gazteentzat oso erakargarria dena, gainera. Jone Miren Hernandez Kendu ume bati...
Read MoreEuskaraz eroso bizi nahi dut
Estitxu Eizagirrek artikulu gogoangarria idatzi zuen pasa den astean: Euskara askatasun bat da. Hortik lerro hauek nabarmendu nahi nituzke: Barkatu, ez dut euskal herritar denak konbentzitu eta denei irtenbidea emango dien diskurtso, erantzun edo planik. Erakunde eta jende inportantea arduratzen da horretaz, eta mila esker, oso beharrezkoa da lan hori. Baina faltan nabari dut euskaraz aske sentitzen direnak plan, diskurtso eta kanpainen zentroan jartzea, ia beti. Eta mesedez, ez daramaguna...
Read MoreBost metafora kontzeptu baten bueltan
Orain dela denboratxo bat arnasgune funtzionalei buruz aritu nintzen blog honetan bertan. Aurretik, gune hegemonikoak ere aipatu nituen (gune autozentratuak esamoldea ere aditu dut). Orain dela gutxi, Ekolingua jolasaren harira, dentsitate guneak izeneko esamoldea ere entzun dut. Eta, hori gutxi balitz, Patxi Baztarrikak, gauza berari deitzeko, D ereduko espazioak (D ereduko gizartea) esamoldea erabiltzen du. Laupabost “metafora” brikolaje berarako. Metaforak metafora, gure gerorako...
Read MoreLeihoak?
Hizkuntza bat hiltzen denean, munduari begiratzeko leiho bat ixten dela esan ohi da (metaforen gerratea ematen du honek). Ez nau sekula ase metafora horrek, baina, tira, guztiek erabiltzen badute … Orain dela gutxi, ordea, buelta bat eman diot metaforari, eta ez, ez nau asetzen. Eta ez asetzearen errua Jakoba Errekondok eta bere Bizi-baratzea liburuak du. Hango irakurgaiak nire buruko irabiagailuan sartu eta hauxe galdetu nion neure buruari: hizkuntzak zer dira, munduari begiratzeko...
Read MoreJakin, jabetu, ahaldundu, boteretu
Bat aldizkariaren 98. zenbakian Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek “Euskalgintza eta feminismoa” izeneko artikulua idatzi dute. Handik lerrokada hau kopiatu dut, nire ustez, jakin, jabetu, ahaldundu eta boteretu aditzak ederto batean azaldu dituztelako. Eta ez langintza erraza, batez ere kontuan hartuta lau berba hauen inguruan dagoen txolopotea. Ea zer deritzozue: “Feminismoak subordinaziotik eragile edo agente eraldatzaile izateko lau urrats markatzen ditu: jakin, jabetu,...
Read MoreHitz hutsak
Dut taldearen kanta mitiko baten izenburua da Hitz hutsak hori (entzun eta gozatu!). Letra horretan bi ahapaldi nabarmendu nahiko nituzke: “Gezur batean bizi gara” eta “ez dut inoiz onartu errealitateari uko egiten dion jendea” Eta zertara dator hau guztia? Azken urteotan, mila plangintza irakurri behar izan ditut, mila proposamen eta mila ekintza. Eta behin baino gehiagotan paper horietan hitz hutsak daudela iruditu zait. Hitz hutsak. Izan ere, euskararen aldeko...
Read More
Iruzkin berriak