Autokontzientzia
Hiztun berrien inguruko liburua argitara eman du Deustuko unibertsitateak. Hiztun berrien inguruan, asko eragiten duen faktoreetako bat da hiztunaren autobalorazioa. Edo beste berba batzuekin esateko, hiztunak bere burua hiztun legitimotzat edo ez ikusten duen. Eta, beraz, autobalorazio hori hobetzeko lana egitea garrantzitsua izan daiteke eta fruituak eman ditzake. Eta zelan hobeto autokontzeptu hori? Horretan ari nintzela, 70eko feminismo erradikalak (AEBetan) sustatutako emakumeen...
Read MoreEuskalduntasun urbanoa, Biba!
https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2016/11/EGIN-KONTU-TXERRA-RODRIGUEZ-161125.mp3 Orain dela bi urte, Bilbon eman nuen hitzaldi bat euskalduntasun urbanoari buruz. Saiatu nintzen hurrengo urteetako euskaldunon bilakaera Bilbon irudikatzen, saiatu nintzen etorkizuna asmatzen. Era berean, mito batzuk deuseztu behar zirela aipatu nuen berbaldian. Batetik, hizkuntza zaharrenaren mitoa apurtu behar zela aipatu nuen. Gurea ez da hizkuntzarik zaharrena, zientifikoki...
Read MoreJaia bai, …… ere bai
Iñaki Martinez de Lunak egin zuen behin ikerketa bat euskara komunikabideetan zelan agertzen zen irudikatzeko. Eta ondorioztatu zuen egunkarietako portadetan agertzen ziren euskarari buruzko berriek bi norabide izaten zutela: edo gatazka edo jai giroa. Agurainen ibili dira 75 ordu euskaraz eta Berriako kazetariak nabarmendu du jai girorik gabekoa izango dela. Honela hasi du artikulua Jon Rejadok: “Jai girorik gabe. Ospakizunik gabe. Normaltasunez ekingo diote gaur Agurainen (Araba) 75 orduko...
Read MoreMito batzuk bertan behera
Orain dela urte batzuk, euskalduntasun urbanoari buruzko berbaldia egin nuen Bilbon. Han mito batzuk baztertu behar genituela esaten nuen. Eta orain Donostian egindako Euskarriak interbentzioan ikusi ditut mito horiek deuseztatuta, komiki tira...
Read MoreArrakalagintza
Originala Jakin 215-216 zenbakian argitaratua. «Zer da artea?» galdetu zenidan serio-demonio taberna ilun hartan barrea eragiten duen zilindro ketsua nire eskuetan pausatuta. Nik burlati «Zuhaitz mota bat?» erantzun nizun. Eta, orduan, eskuarekin antiojoa begietara bultzatuta, hauxe esan zenidan: «Artea da espazio publikoan esku-hartzeko arma, ekintza zuzenerako erreminta». Zeharo harritua utzi ninduzun eta ordutik behin baino gehiagotan gogoratu izan dut erantzun hura. Izan ere, arteak...
Read MoreSoziolinguistika gazteentzat
UEUk aspaldi argitaratu zuen Katalunia aldean ondutako Soziolinguistika gazteentzat izeneko liburu gogoangarria (interneten doan daukazue esteka horretan). Denbora pasatu da eta soziolinguistikari hezkuntza arautuan ez zaio behar besteko garrantzia eman. Azken urteotan, ordea, gauzak apur bat mugitu dira. Batetik, Uemako herrietan Xabi Aizpuruak egindako ikerketa eta ondorengo interbentzioa dugu. Eta, bestetik, orain dela gutxi, Kike Amonarrizek eta enparauek ondu duten materiala (Tribuaren...
Read MorePortaerak matxinatzeko gidak
Egia estiloa hedatzen ari zela esan zigun orain ez asko Onintza Irureta kazetariak. Eta hala da, Donostiako auzoetatik inguruko herrietara (Lasarte, Astigarraga, Hernani) eta periferietara (Agurain) salto egin du delako Egia estiloak. Portaerak matxinatu nahi izan dituzte herri hauetan guztietan. Beste gisa bateko bizimodua posible dela erakutsi eta, ahal den heinean, portaera horiek kolektibizatu nahi dituzte. Eta, gainera, formazioari garrantzia emanez, esperimentazioari ateak irekitzen eta...
Read MoreLeialtasuna
Edo, zehatzago esanda, hizkuntza-leialtasuna. Hemendik kanpoko soziolinguistikan asko erabiltzen den terminoa da. Are gehiago, Fishman eta enparauek hizkuntzaren aldeko mugimendu sozialei language loyalty movement deitzen diete. Sekula ez diot terminoari kasu egin. Gaur arte. Eta konturatu naiz egokitasuna ez dudala sekula epaitu. Egokia al da leialtasuna? Edo, zehatzago esanda, egokia al da gurean leialtasunari aldarri egitea? Ba ez dakit. Zalantzak ditut. Batetik, oso termino kristaua...
Read MoreHautu-determinatzen
Uste dut PPko politikari batek esan zuela euskal herritarrok lau urterik behin autodeterminatu egiten garela. Ba, orain batzuk esaten dugu euskaldunok uneoro hautu-determinatu egiten garela (kontzeptua Metrokoadrokari lapurtua). Feminismoak erakutsi zigun pertsonala politikoa zela. Anarkismo zaharberrituak (John Holloway, adibidez) ere gauza bera dio. Autodeterminazio sozialerako bulkada deitzen dio berak mugimendu honi (arrakalen mugimenduari hain zuzen ere). Uneoro hautu-determinatu egiten...
Read More
Iruzkin berriak