Ziklo bat amaitu al da?
Originala, Jakin aldizkarian. Etorkizuna ei da oraina eta iragana txirikordatzen den une hori. Zapatistek, Txepetxi kopiatzen (nahiz eta eurek, agian, jakin ez), etorkizuna iraganean zegoela esaten zuten burua estalita oihanaren barren-barrenetatik. Eta hala gabiltza azken aldion ere euskalgintzetan, etorkizuna asmatu guran edo, agian zehatzago, iraganetik eta orainetik ikasten etorkizun hobea marrazteko denon artean, kolektiboki. Laginak handik eta hemendik hartu ditut, txikitik eta handitik....
Read MoreIrakurgaiak: “Etxea”, Xamar
Beste behin ere Xamarrek egin du. Beste behin ere sekulako harribitxia ekarri du gurera. Oraingoan etxeen inguruan, baserrien inguruan (eta etxe horiei lotutako izenen inguruan). Liburua irakurtzen konturatzen da bat euskaldunok beti izan garela garaikideak, beti egon garela Europako joera nagusietara irekiak, beti haiei adi. Gainera, horiek hartu ditugu eta, ahal den neurrian, gurera egokitu ditugu, gurera ekarri ditugu. Eta etxe horiek guztiak geruzaz geruza eraikiak izan dira. Gure...
Read MoreAtzera barik, aurrera
Originala Info7 irratiko Gureaz blai saioan. Entzuteko: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2017/03/EGIN-KONTU-TXERRA-RODRIGUEZ-170306.mp3 Orain dela urte gutxira arte, euskararen historia atzeraka kontatu da. Atzerakadaren historia izan da euskararena. Ez-dakit-zer urtera arte hauek ziren euskararen mugak eta gero atzera egiten joan zen. Eta gero atzerago joan zen. Eta gero jarraitu zuen atzerago joaten. Eta horrela beti, atzera eta atzera. Hala ere,...
Read MoreHautua zerk elikatuko?
“Euskara irabazteko bidean” liburuan honako hau esaten dut gutxi gorabehera: Dentsitate oso altuko lekuak kenduta, beste guztietan euskaraz aritzeak plus bat eskatzen du. Aukera bat da euskaraz egitea; bizi zaitezke bizitza arruntean euskara erabili barik, eta, seguruenik, arazo gutxiago izanda. Hortaz gakoa, nire ustez, hautu hori elikatuko duenaren bila jarraitzea da. Hor jokatzen dugu etorkizunaren zati handi bat. Izan ere, etorkizunean euskaldun gehienok hautatuko dugu, aukeratuko dugu....
Read More
Iruzkin berriak