Norbanakoa, kolektiboa, aktibazioa
Originala Info7 irratian, entzun nahi baduzu, hemen: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2017/06/0628_gureazblai_TxerraRodriguez.mp3 Asko entzun dut azken aldian kontsumitzaileok dugun indarrari buruz. Zure erosketa-gurdiak zure bozka baino gehiago adierazten ei duela entzun dut, zure zaborra ondo sailkatzeak dakarren onura, zure kontsumoarekin mundua aldatu dezakezula ere entzun dut eta beste hainbat. Entzun esan dut, baina, hein batean ere, praktikatu dut...
Read MoreAbangoardia …
eta euskara. Horixe etorri zait burura Sorzain argitaletxe berriak Pott bandari buruz kaleratu duen liburua irakurri ostean. Abangoardia eta euskara. Kontrakultura, underground eta euskara. Abangoardia eta euskara gurutzatzen diren mende eta segundoan. Pott bandaren helburu nagusiena euskarazko literaturaren autonomia praktikan jartzea izan zen. Hau da, mundu mailan egiten zena euskaraz ere ematea, hain zuzen ere. Eta horretan ari nintzela, pentsakor, Nizuri Tazuneri taldearen kanta hau jarri...
Read MoreAipatzen hasiak
“Bakoitzak bere bizitzan, bere eremuan, bere lantokian euskaratik eta euskaraz bizitzeko egindako ahalegina independentzia gauzatzeko modua da bere txikian” Maialen Lujanbio “Askeak eta aktiboak dira hiztunak, bai, baina gizarte arauek -linguistikoek tartean- moldaturiko askatasuna izan ohi da beti haiena” Ane Larrinaga “Hizkuntza politiken boterea aldaketak eragiteko egitura sozial, politiko eta ekonomikoek mugatzen dute eta haien eraginak sakonagoak eta intentsoagoak izan ohi dira...
Read More30 urte: Adorez eta Atseginez
Orain dela 30 urte argitaratu zuen Txepetxek bere tesi doktorala, Un futuro para nuestro pasado liburukotea. Ordutik, euri asko egin du eta euri horren zipriztinak ari naiz gogoratzen urte honetan artikulu sorta batean. Eta gaurkoan Adorez eta Atseginez mintegia nahiko nuke gogora ekarri. Aurreko artikuluak: 30 urte: ontzigintza 30 urte: nukleo sinbolikoa Ni gazteegia nintzen, baina euskalgintzan hasi nintzenetik mila biderrez entzun ditut Adorez eta Atseginez mintegiari buruzkoak (baina,...
Read MoreYezhou
Urtarrrila amaieran ezagutu nuen Morgane Lincy Fercot bretainiarra. Galiziatik zetorren eta hango lagun batek nire erreferentzia eman zion. Biban ezagutu genuen elkar. Zazpi hilabeteko bidaia hasi berri zuen Europan barrena, hizkuntza komunitate gutxitutik gutxitura, Yezhou izenekoa. Nik dakidan batek esan bezala, zergatik ez zitzaigun guri bururatu? Azkar hasi ginen planak egiten. Honi eta beste horri esan, grabazioetarako hitzorduak adostu, Morgane lagundu hara eta hona. Berarekin ikasten,...
Read MoreZergatik egin genuen?
Gaur kontakizun batekin nator. Behinola, 1966. urtean (hasiera data jarri behar zaie kontakizunei) hasten da kontakizuna, Europako mendebaldeko txoko batean, mendia eta itsasoa gurutzatzen diren herri txiki batean. Baldintzak latzak ziren orduan, kaleetan, etxeetan, eskoletan, lantegietan; baldintza latzak emakumeek, euskaldunek, langileek, ikasleek, mugitu nahi zutenek. Baina … batzuek mugitzea erabaki zuten han eta hemen, eta arrakala txikiak egin zituzten hormetan, arrakalak...
Read MoreLan mundua laborategia
Info7 irratiko Gureaz blai saiorako egindako kolaborazioa. Entzun nahi baduzu, hemen: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2017/06/0601_gureazblai_TxerraRodriguez.mp3 Putzu berriak, proba pilotuak, laborategi izaera, esperimentazioa, … behin baino gehiagotan aditu ditut berba horiek azken aldi honetan euskalgintzei erreferentzia eginez. Bidegurutze honetan garrantzi handia ematen ari zaio berritzeari, gauzak beste modu batera egiteari. Eta hala behar du:...
Read More
Iruzkin berriak