Pantaila aldatzeko sasoia da
Berria egunkariak Euskararen bilakaera soziolinguistikoaren gaineko serie aparta egin berri du (biba zu, Gari!). Bizkaiko datuen gaineko irakurketa nik egin nuen eta hona dakart: Errealitate latza jarri digute begien aurrean azken neurketako datuek. Batzuk hasiko dira alarma gorria jotzen, kanpaiak burrunba hasiko dira, adi, kasu, achtung! Beste batzuk hasiko dira errua ezker-eskuma leporatzen: agintariei, euskaldun desleialei edo parean jartzen den lehenari. Ileak tente jarriko zaizkigu,...
Read MoreParte hartzea eta inplikazioa Euskal Herriko lan dinamizatzailean. Esperientziak, metodoak eta teknikak
Artikulu hau luze samarra da. Beraz, nahi izanez gero, pdf-a jaitsi ahal duzue: Partehartzea_Bat Sarrera 2013ko uztailaren 18an artikuluak duen izenburuko bereko berbaldia eman nuen, Carballon, Galizian. Hango galiziera-teknikarien elkarteak deituta, ponentzia prestatu nuen. Artikulu hau ponentzia haren moldatze-lana da. Ponentzia egin behar izateak proposatutako gaietan sakontzeko aukera eman zidan, nire soziolinguistikako ezagutzak eta eguneroko praktikak berriro aztertzeko aukera eman zidan....
Read MoreEspazio akademikoak
Mari Luz Estebanek Feminismoa eta politikaren eraldaketak liburua plazaratu berri du Susa argitaletxean, Lisipe bilduman. Liburu mamitsua da eta, nire ustez, betaurreko soziolinguistikoekin irakurtzeko parada ematen du; are gehiago, kontuan izanik azken urteotan euskalgintza eta soziolinguistika arloetatik behin baino gehiagotan bihurritu dugula burua feminismoetara. Mari Luz Estebanen aipu bati tiraka hasiko naiz balizkoen agenda hau osatzen. Berak dioenez, «ikerketa eta espazio akademikoak...
Read More
Iruzkin berriak