30 urte: hizkuntzen ekologia
Orain dela 30 urte argitaratu zuen Txepetxek bere tesi doktorala, Un futuro para nuestro pasado liburukotea. Aurten ari naiz horien zipriztinak han eta hemen gogoratzen. Aurreko artikuluak:
Hizkuntzen ekologia terminoa Einar Haugenek asmatu bide zuen. Bere berbetan, “hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da”. Ordutik, dezente garatu da hizkuntza ekologia, eta gurean ere indartsu dago. Adibidez, hor dago Bat aldizkariak gaiari dedikatu dion monografikoa, euskara elkarteen mugimenduak aitortzen dion garrantzia, garabidetarren lana, Ekoguneko kideak haren dibulgazioan egiten ari diren lana, eta abar. Zabala eta joria da hizkuntza ekologiaren paradigma gurean (Lurraldea eta hizkuntza graduondokoan hizkuntza ekologia izeneko modulua ere badago).
Baina, gurean, hizkuntza ekologia lehendabizi aipatu zuena Txepetx izan zen, Jose Maria Sanchez Carrion, hain zuzen ere. Berak ekarri zuen kontzeptua euskal herrietara (bere “Lengua y pueblo” ospetsuan agertzen dira ekologiaren zantzuak han eta hemen), aitzindari beste behin.
Gaur egun, gainera, argitara eman duen azken argitalpenean “(Re)pensar o discurso” behin eta berriro heltzen dio hizkuntza ekologiari, hasiera-hasieratik (nire ustez). Hortaz, harako hark esaten zuen bezala, hizkuntza ekologiak eta hari lotutakoek jarraitzen dute izaten etorkizunez kargatutako armak.
Hori dela eta, hona hemen esteka batzuk hizkuntza ekologian sakontzeko:
- Zer da hizkuntza ekologia?
- Itsaso Olaizolari hizkuntza ekologiaren gainean egin dioten elkarrizketa.
- Hizkuntza ekologiaren gaineko Bat aldizkari monografikoa (nik egindako laburpena hemen).
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks