Mudak, mudantzak eta aldaketak
Bagabiltza orain dela urte batzuetatik hizkuntza ohituren gaineko ikerketak egiten han eta hemen. Gero eta gehiago dakigu fenomeno horri buruz (nahiz eta oraindik asko den falta zaiguna jakiteko). Bat aldizkariaren 104. zenbakian muda eta mudantza linguistikoen gaineko oso artikulu interesgarriak datoz. Pujolar eta enparauek honela definitzen dute muda: “Muda” kontzeptua izaki bizidunek euren itxuran edo ezaugarrietan, normalean bizi-ziklo zehatzetan, izan ohi dituzten aldaketekin lotzen...
Read MoreAma-hizkuntzaren ideologia
Azken aldi honetan berriro ama-hizkuntza (edo lehen hizkuntza) izan dut berbagai. Eta, gainera, bi testutan irakurri ditut horren gainekoak. Lehenengoa Estibaliz Amorrortu, Ane Ortega eta Jonen Goirigolzarrik Bat aldizkariaren 104. Zenbakian dator: Ideologia horren arabera, familian ikasitako hizkuntzak erabat eta bizitza guztirako baldintzatzen du pertsona eta hizkuntza hori da onen menperatuko duena; era berean, pertsonaren lehen (“ama”) hizkuntza ez dena ezin da hain ondo ikasi, hain...
Read MoreHerri Gaztedi
Zer izan ote zen Herri Gaztedi? Hainbat artikulu eta liburutan irakurri ditut horien gaineko aipamenak. Ez hori bakarrik: Txorierrin ere behin baino gehiagotan entzun dut Herri Gaztediri buruz berbarik. Baina oraindik ez daukat erabat garbi Herri Gaztedi zer izan zen. Gainera, adibidez, wikipedian horren gaineko aipamenik ez dago, eta ez dago era labur eta sinple batean interneten Herri Gaztedi zer izan zen adieraziko duen aipamenik (edo, behintzat, nik ez dut topatu). Twitterren ere galdetu...
Read MoreGalizieraz hitz egiten ez ikastea
Oraingo honetan poema bat baino, ipuina. Amaia Astobizari esker (@AmaiAsto). Sechu Sendek bere “A república das palavras” liburutik hartua eta nik itzulia. ———————————————————————————————– Badago galizieraz hitz egiten ikasten duen jendea eta badago galizieraz ez hitz egiten ikasten...
Read MoreAiputegian barrena
“Geroz eta konbentzituago nago ekintzek irekitzen dizkiotela bide berriak irudimenari eta ez alderantziz; geroz eta zailagoa iruditzen zait norbaitek teoria brillante bat formulaltzea eta, ideiaren distiak argituta, herritarrak ekintzara pasatzea” Gorka Bereziartua “Gure herriaren biziraupena uste dut gure testuinguruaren, gure ingurunearen ezagutzagatik gertatu dela. Bizirauteko jakin behar izan genuen, jakiteko bide berriak deskubritu, aurreikusi, ikasi eta hausnartu, babestu eta...
Read MoreGramatika eta subjektua
Hilabete bi pasa dira Derion egin genuen euskaldunak aktibatzeko programatik. Gustu ikaragarri ona utzi zigun antolatzaileoi (nahiz eta hobetzekoak izan). Baina tira … hau ez da horren gaineko balorazio egiteko unea, ez lekua. Hala ere, iruditzen zait euskalgintzetan ari garela asmatzen. Izan ere, nire ustez, gure gramatiketan subjektua berreskuratzen ari garela. Subjektua ari garela erdigunean jartzen, zelanbait. Eta hori guztiori arte-performance batetik abiatuta! Lutxo Egiarena euskararen...
Read MorePraktika kontua
11 urte pasatxo du blogak eta 1.000 artikulutik gora. Eta urte hauetan ez dut inoiz ETA erakundea ekarri sarera. Onintza Odriozolak tesi gogoangarria egin du haren gainean: “Erakunde bat baino gehiago: ETA herri mugimendu gisa (1958-1968)”. Irakurtzen ari nintzela, honako aipu honekin egin nuen topo: Euskaldun izateak euskaraz bizitzea esan nahi du, euskal herria eta euskal kultura defendatzea. Praktika kontua da gehien bat. Hori esaten zuen ETAko kide batek, elkarrizketa batean, noiz eta...
Read More
Iruzkin berriak