Komunitatea ostera ere
Dei nazazue inozoa, agian arrazoia izango duzue, baina ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat behintzat aldatuko dut. Dei nazazue idealista, agian arrazoia izango duzue, baina ezin badut bide osoa egin, urrats bat behintzat emango dut. Oier Guillan Zorionez, hizkuntza egitate komunitarioa da guztiz. Baina horrek ez du esan gura norbanakook eragiterik ezin dugun. Azken finean, komunitatea pertsonok osatzen dugu, ezta? Beraz, aldaketa sozialean hainbat faktorek eragiten du, baina, azken...
Read MoreHizkuntza praktikak vs. hiztunak
Bat aldizkariaren 104. zenbakian Eduardo Apodakak eta Jordi Moralesek oso artikulu mamitsua idatzi dute: “Hiztun kategorietatik hizkuntza praktiken erregistroetara: erabilera sustatzeko neurriaren bila”. Egin nezakeen artikuluaren laburpena, egin nezakeen kritika edo alabantza. Baina, ez bata ez bestea: amua jarri baino ez dut gura, eta artikuluko entresakarik deigarrienak izan daitezkeenak baino ez ditut batu. Horra hor: Baina, hizkuntza orotako kideek badute testuinguru linguistikoaren...
Read MoreTosepan 7
Badira hiru aste Cuetzalanetik itzuli naizela. Eta bada garaia Tosepaneko serieari amaiera emateko. Behin-behineko amaiera gutxienez. Dagoeneko martxan dira diseinatu genituen lau planak, dagoeneko martxan da Tosepanen biziberritzea gidatuko duen talde motorra, dagoeneko Lizbeth Sanchez Ortiz hango hizkuntza aholkulari da. Ordutik hona, euskal herrietako zurrunbilora ohitzen ari naiz (ohitzeko beta handirik ez nuen izan, heldu eta berehala lanean, baina tira). Eta bada sasoia askok egin didaten...
Read MoreArtisau
Bakearen artisauak agertu zitzaizkigun iaz indartsu. Horren harira, nik twitterren euskalgintzaren artisauak #kontzeptugisa txio laburra igo nuen. Horri lotuta, bati baino gehiagori aditu diot euskalgintzetako lanak artisaugintzaren tankerakoak direla. Tira, ez dakit horrenbeste den …are gutxiago irakurrita wikipediak ematen duen definizioa: Eskulangintza edo artisautza industriatik kanpo eginiko produktuen ekoizpena da, manufaktura ez dena. Eskulangile edo artisauak ekoizpenaren maila...
Read MorePatenteak
Patenteak dira aurkikuntza egin duen pertsonei Estatuek ematen dizkioten eskubideak. Eskubide horien bidez, pertsonak aurkikuntza hori propio ustia dezake, hau da, beste inork erabilita hari ordaindu behar dio. Hori da patenteen definizio aseptikoa, esan dezagun. Baina benetan gaur egun ia edozer patentatu daiteke gure bizitza honetan. Baita artefaktu kolektiboenak ere. Esate baterako, hizkuntzak. Patentatu gura duten “antropologo” linguistiko askotxo dabil munduan barrena, Linda Tuhiwai...
Read MoreNire euskaltasuna, Koldo Izagirre
Beste poema soziolinguistiko bat: Nire euskaltasuna baso bat da, eta ez du zuhaitz jenealogikorik. Nire euskaltasuna dorre bat da, eta ez du Alostorrerik. Nire euskaltasuna bide bat da, eta ez du zaldizkorik. Nire euskaltasuna lore bat da, eta ez du aldarerik. Nire euskaltasuna itsaso bat da, eta ez du almiranterik. Nire euskaltasuna liburu bat da, eta ez du sotanarik. Nire euskaltasuna mundu bat da, eta ez du Amerikarik. Nire euskaltasuna bertso bat da, eta ez du txapelik. Nire euskaltasuna...
Read More
Iruzkin berriak