Bizipenak
Uztailean hiru ekimen interesgarri izan dira gurean, eta hirurek “galdutako” gaztaroa gogorarazi didate! Zer egingo diogu ba! Batetik, bigarren urtez Uemako herrietako gazteen udalekuak egin dituzte Zestoan, 15 eta 18 urte bitarteko gazteek. Udalekuetako ohiko jarduerez gain, soziolinguistikari lotutako hainbat kontu ere landu dituzte. Bigarrenik, aurten Euskarabentura espedizioa egin dute 100dik gora gaztek. Euskal Herri osoa zeharkatu dute gazteek, oinez, autobusez edo trenez. Berrian...
Read MoreBizkaia 26 geltokitan
Bere garaian Arabako biziberritzean 16 geltokiko bidaia proposatu nuen Vigoko unibertsitatean eman behar nuen berbaldi bat zela eta. Uztailean Euskarabenturako gazteei Bizkaiari buruzkoa eman behar genuen Jone Goirigolzarrik eta biok. Horretarako, Bizkaiko 26 geltokiko bidaia prestatu nuen. Azkenean, ez genuen erabili, baina tira …..eginda dagoenez, blogera ere balio du,...
Read MoreEuskararen borroka, Bitoriano Gandiaga
Irailean ere, poema soziolinguistikoa zuontzako. Bitoriano Gandiagaren hau, zeharo ezaguna. Euskararen borroka Hemen euskaldun izatea bezalako gudaririk ez dago. Hemen euskaraz irakurri eta euskaraz idaztea bezalako iraultzailerik ez dago. Hemen euskara indartzea bezalako indar politikorik ez dago. Hemen ez dago euskara adinako desafiorik inperio zurrupariaren aurka. Hemen ez dago euskara adinako askatasunaren aldeko itxarobiderik.
Read MoreEuskara doan
Irailean gaude, euskaltegien matrikulazio sasoi nagusienean. Badira urte batzuk euskara doan ikastearen inguruko aldarrikapena nolabait agendan dagoela. Ea inoiz agendatik desagertzen den eta benetako doakotasuna lortzen den. Aldarrikapenak aldarrikapen, euskara doan irakastea-ikastea praktikan jarri duenik bada gurean. Bilboko gau-eskolek esate baterako (Uribarrin eta Bilbo Zaharrean, behinik behin) 15 urte daramate doako euskara eskolak ematen. Errekaleor auzo askean ere bigarrenez antolatu...
Read MoreZorakeria!
Uztailaren akabuan, Markinan, Euskarabentura bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuen. Esperientzia pertsonalak eta kolektiboak lehen planoan jartzeko ahalegin betea iruditu zitzaidan, bizi-ikaskuntza hain zuzen ere (Paulo Freireren herri-hezkuntzatik ez oso urrun, bide batez). Han galdera batzuk egin zizkiguten Jone Goirigolzarriri eta bioi. Ahalduntze pertsonalaren bidean Euskarabentura urrats bat zela erantzun nuen haietako batean. Hau da, hizkuntza ohitura euskaran erabat finkatzeko...
Read More
Iruzkin berriak