Kalnemaxtiloyan eskola: autogestioa, hizkuntza propioa eta magia
Originala Hik Hasi aldizkarian. Mexikoko Puebla estatuan igaro ditut hiru aste emankor, Cuetzalan herrian, hain zuzen ere. Garabidek eta Emunek sustatuta, Tosepan izeneko kooperatiba-taldeko nahualt hiztunekin aritu gara elkarlanean. Euren kooperatibetan hizkuntza-planak martxan jartzeko lankidetzan aritu gara. Baina, horrez gain, Kalnemaxtiloyan eskola ezagutzeko parada ere izan dut. Baina, eskolarekin hasi aurretik, testuingurua apur bat zehaztea gura izango nuke. Tosepan...
Read MoreIzokinaren kantua
Azaroan ere poesia, soziolinguistikoa, Euskaraldiaren erdi-erdian (ia). Joxe Austin Arrietarena, oraingo honetan. Ur gazi-goxozko padura lohitsutan nahi gaituzte itoarazi anaiarrebok… Itsas bazterreko ibiltzetan sakailaturik sakabanaturik hondakin erkinok… Ur axal geldozko arnas larri etsituan -ibai kutsatuek helbiderik ez- itsasoa ala hil beste ostertzerik ez gure sakatz dardartientzat -“Lehen amuarrainak ginenean ez ginen horren errukarri” diote erostaka leinuko...
Read MoreAstinaldiaren zain
Badator, bai badator, ia urtebete beharrean egon ostean, badator. Konturatu gara (asko, antza) gure oraingo egoera ez dela erromantikoa, ez dela egoera idealizatua eta hori aldatzera goaz, jende asko, ugaria eta anitza. Behingoz, gainera, esloganetatik salto egin, eta ariketa egingo dugu. Eslogan gehienei falta zaie praktika eta hori ordeztera gatoz, praktika gehituko diogu esloganari, ea zer dakarren. Nire ustez, imajinazioa askatzen ari gara, imajinazioa toki berrietara eramaten ari gara...
Read More10 “produktu” on
Aurreko batean, erronka, “lagun” batek: gaur eta hemen ari diren euskarazko 10 produktu on ezetz esan! Eta nik baietz, buruari eragin eta zerrenda egin nuen. Berak euskarazko kulturaren ez-modernotasuna aipatzen zidan, aski argudio kosmopaletoa, jakina. Gerora, patxada gehiagorekin aritu eta honako zerrenda hau prestatu dut, baten bati ahoa ixteko balioko duelakoan: Ttap aldizkaria: hori izan zen burura etorri zitzaidan lehena. Produktu hori ez dago erdaraz, eskuko telefonoetara (edo...
Read MoreAurreko batean …
Aurreko batean: 40 bat urteko bi bilbotar. Bataren guraso biak Arredondo aldekoak (Kantabria), bestearen gurasoak Ramales ingurukoak diak (Kantabria). Biak ala biak Bilbon jaioak, biak ala biak Bilbon euskaraz eskolatuak. Aspalditxo ezagutzen dute elkar, baina orain gutxi ohartu dira bataren zein bestearen jatorria gertu-gertukoa zutela (Arredondotik Ramalesera 13 bat kilometro daude), ez zekiten ezer horren gainean. Eta aspalditxotik ari dira eurak ere euren artean euskaraz egiten (beti...
Read More
Iruzkin berriak