Sistematizazioa
Blog honetan normalean soziolinguistikaz aritzen naiz. Gaur, baina, parentesi bat irekiko dut eta sistematizazioari buruz berba egingo dut. Sistematizazioa Hego Ameriketan sortu zen, 60ko hamarkadaren abaroan. Ordutik, garapen teoriko eta praktiko itzela izan du eta gaur bada erreferentea beste mundu batzuk amestu eta gauzatu nahi ditugunontzako. Baina, askotan gertatzen den bezala, oso gutxitan begiratzen diogu hegoari eta ez dugu izaten euren eztabaida, praktika eta begiraden...
Read MoreOstadar bat estrategia
Euskaraldia amaitu egin da eta gure garaia aurreratzeko aukerak irudikatu ditugu. Hiztunak subjektu politiko bihurtzeko saiakera izan da, ahalduntzea edo burujabetza helburu. Baina, tira, ez dugu ahaztu behar ahalduntze/burujabetza prozesuak berez konplexuak, dinamikoak eta etengabeak direla. Hortaz, tokatzen zaigu indarra egiten segitzea. Hala ere, ez dugu ahaztu behar ekintza honek autodeterminazio sozialaren bidean aurrera egiten lagundu digula (John Holloway-k erabiltzen duen zentzuan,...
Read MoreEmagin bat euskalgintzarako?
“Ezagutzaren matazak” liburua irakurri berri dut eta zeharo interesgarria egin zait. Baina beste gauza batek egin du bide neure burura: Emagin bat beharko genuke euskalgintzetan? Ez dakit, Soziolinguistika Klusterra hor dago eta akaso berak bete dezake funtzio hori (edo ez, akaso beste erakunde bat beharko genuke lan horiek egiteko). Baina, tira, ikus dezagun zer egiten duen Emaginek (liburu horretatik ateratako aipuak dira hauek): Pentsamendu feminista sustatzeko lana egiten dute:...
Read MoreAipurik aipamen
“Berak (Elbira Zipitriari buruz ari da) esaten zuen bere meritua ez zela gauza berriak asmatzea, baizik eta lehendik asmatuta zeuden gauza onak hartu, euskaratu eta euskal sena eta nortasuna ematea horiei. Horretan zuen aparteko dohaina” Mari Karmen Mitxelena “Autodefentsak egiten gaitu azkar, baina alternatiba sortzeak libre!” Eneko Gorri “Sormena da arnasgune funtzionalek eta territorialek bat egiten duten lekua, mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua, Sarri...
Read MoreTeknikari
Orain dela ez asko (eskerrak Allartean-i), honako hau zioen Eduardo Apodakak: “euskara teknikarien gaineko azterketa soziologikorik ez dago. Ez dakigu nor diren, nondik datozen, zer ikasi duten, zer balio duten, zer ideologietakoak diren, zer trebetasun duten, zer adin, non ikasi zuten egiten dutena egiten …” Eta hala da. Eta, gainera, ez dago sarerik (ezpada Udaltop jardunaldia, baina hori oso zentratuta dago udaletako teknikariengan), ez dago koordinaziorik (toki mailako batzuk dira,...
Read More
Iruzkin berriak