Araba: mundu mailako biziberritze eredua? (eta bi)
Orain dela bi urte inguru hasi zen bidaia hau eta orain gutxi amaitu dut bidaia Gasteizen, Oihanederren (leku hoberik amaitzeko ez dago). Eskerrak eman nahi dizkiet, batetik, Xosé Henrique Costasi eta, bestetik, Haziko lankideei, Iñaki Lazkanori eta Oihanederrekoei, Irati Iciarri eta Ueukoei, Oihanederreko saiora etorri zirenei, Vigo eta Santiagoko unibertsitatean etorri zirenei (aupa Ana!) eta Manex Agirreri. Berritu dut (eguneratu dut) orain dela ia bi urte egin nuen bidaia eta hemen duzue...
Read MoreHiztegi txikia
Ez dakit non irakurri nuen gaur egun ikerketen eztanda gertatzen ari dela hainbat alorretan. Hein batean, eztanda horren eragina unibertsitateen egungo eredu neoliberalean bilatu behar da. Izan ere, unibertsitatean ikertu eta ikertu eta ikertu eta ikertu behar da. Hori bai, ikerketa horiek jendarteratzeko, ikerketa horien emaitzak kaleratzeko denbora gutxi dago. Gurean ere (salbuespenak salbuespen) ikerketa soziolinguistikoen “eztandatxoa” gertatu da azken urteotan, batez ere Hizneti esker....
Read MoreJakin eta egin
Korrikaren erritua abiatu da (berotze ariketak egiten ari naiz dagoeneko). Eta aurten omendua Txillardegi da. Ikusgarria benetan hari buruz egindako dokumentala: (Ez ahaztu bere obraz Jakinek-eta argitaratu dituzten liburuak, ezta Irutxuloko hitzan agertu den artikulua). Eta horrek gogorarazi dizkit kontu bi: Batetik, aurreko batean lagun batekin “benetako” intelektualen gainean izan nuen eztabaida gogoratu nuen (bai, arraroak gara eta zer?). Buelta batzuk eman dizkiot ordutik eta...
Read MoreGure jargoia
Teknikaria ei naiz ni, aholkularia ei naiz, nahiz eta batzuetan ez dakidan zer naizen. Baina argi daukat guk gure jargoia (jerga) dugula: adibidez, nork erabiltzen du euskaradun berba gure esparrutik kanpo? Edo hizkuntza-hautua? Edo hizkuntza ohiturak? Hala ere, egia da gure jergako berba gehienak beste esparru batzuetatik datoz: plan estrategikoak, aldagaiak, arau sozialak, kudeaketa planak, aktibazioa, entzute aktiboa, … Berdin zait jatorria, berdin zait erabilera. Kezkatzen nau...
Read More
Iruzkin berriak