Kasualitatea ote?
Abdullah Öcalanek idatzitako Zibilizazio Demokratiko baten aldeko Manifestua irakurtzen ari naiz (momentuz lehen bi aleak irentsi ditut). Soziolinguistikarekin edo hizkuntza soziologiarekin momentuz zerikusi gutxi du orain arte irakurri dudanak, baina tira … Bigarren ale honen hitzaurrea Raul Zibechik idatzi du. Eta honako hau dio: “Herri kurduaren erresistentziak, Txiapaseko zapatistekin batera, sasoi honetako jarduera askatzailearen eta pentsamendu kritikoaren onena gorpuzten...
Read MoreHiztun oso
Azken aldi honetan, dokumentu historiko asko irakurri behar izan ditut (tesia bai, zer egingo diogu ba!) eta horietan 90ko hamarkadaren hasieran sortu ziren euskara elkarte askoren sorrera (edo sortu aurreko) txostenak tokatu zaizkit. Horrek, hein batean, oinarrietara eraman nau berriro (bai, ez dut aitortu gura, Txepetxera). Honako lerrokada hau azpimarratu dut: Lasarte-Orian euskara normalizatu nahi badugu, lehenik eta behin pertsona normalizatuak behar ditu euskarak Lasarte-Orian. Hau da:...
Read MoreG+
Klusterrak datu-zaparrada jarri du denon eskuetan bere azken azter-lanean: Euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak izenekoan. Datu mordoa dakar lanak, zeharo interesgarriak, zeharo iradokitzaileak demolinguistikaren ikuspegitik (eskerrik asko Natxo Sorolla, Olatz Altuna eta Imanol Larreari!). Hala ere, nik kontzeptu bati oratu nahiko nioke. Orain arte, gune soziolinguistikoak hizkuntza ezagutzaren arabera banatu dira gurean: %0-20, %20-50, %50-80 eta %80tik gora. Lau multzo, hain zuzen...
Read MoreNormalizaziotik eraldaketara?
Ez naiz sekula egon Udaltop-eko jardunaldietan. Baina beti jarraitu ditut han esandakoak, dela sare sozialen bidez, dela euren webguneetan igotzen dituzten bideo edo ponentzien bidez. Aurten ere jarraitu ditut, neure modura, Udaltop-en esandakoak (nahiz eta berbaldiren bat edo beste dudan pendiente oraindik). Irakurtzen ari nintzen lan-taldeetan esandakoak eta honako esaldi borobil batekin egin nuen topo: Normalizaziotik ERALDAKETAra pasa behar gara! Euskara biziberritzetik mundua hobetzeko...
Read More
Iruzkin berriak