Bihar irakatsi
Gaur ikasi, bihar irakatsi. Lelo hori zuen Kimuak erakundeak. Euskal kultura eta balio eraldatzaileak transmititzea zuen helburu. Ordutik, urak mugitu ditu errotak eta sasoiak aldatu egin dira. Baina bulkada berrien harira argitaratutako liburuak berriro ekarri du nire akordura erakunde hori. Euskal kultura eta balio eraldatzaileak. Gaur eta hemen aisialdi elkarte eta mugimendu askok besarkatzen dituzte bi horiek. Urtxintxa, Txatxilipurdi, herri hezitzailearen inguruko eragileak, euskal...
Read MoreHirigintzak
Hirigintzak baldintzatzen ditu bertan bizi direnen hizkuntza-hautuak? Galdera horri erantzuna ematen saiatu da Galder Unzalu azken urteotan. Bere ustez, hirigintzak baldintzatzen ditu hautu horiek. Lurraldea eta Hizkuntza graduondokoaren bueltan dabiltzanek ere gauza bera esaten dute. Mikel Zalbidek ere, hein batean (eta ñabardura askorekin), horren alde egiten du azken Bat aldizkarian arnasguneen gainean egindako artikulu luze bezain mamitsuan (eta, zenbait arlotan, eztabaidagarrian). Eta...
Read MoreZozoak beleari
Doktore-tesiak poztasun batzuk eman dizkit dagoeneko. Baina, normalean, irakurri beharreko liburu eta artikulu gehienak ez ditut behar bezala gozatu (hau suabe esanda, kasu batzuetan zeharo gogorra izan da eta). Azken finean, sarritan gauza jakin baten bila zoaz eta besteari jaramon gutxi egiten diozu. Baina beti ez da horrela. Ez dakit zergatik apuntatuta neukan “Zozoak beleari” liburua bibliografian, 1997an argitaratua. Jon Sarasuak eta Andoni Egañak gutunizketa egiten dute (posta...
Read MoreOhiturei bueltaka
Hizkuntza ohiturak gora, hizkuntza ohiturak behera gabiltza. Gainera, bigarren Euskaraldia ere badator eta ahobizi eta belarriprestez gain, ariguneak izango ditugu bigarren honetan. Lautadan egingo dute simulakroa udazkenean eta hark zer ematen duen zain gaude askotxo. Baina zer da, ba, ohiturak aldatzea? Azken finean, honek eskatzen du dislokazio linguistiko pertsonala, hau da, orain arte beste hizkuntza batean egiten zenuena euskaraz egiten hastea. Eta, horretarako, zure buruari aldatzeko...
Read More
Iruzkin berriak