Erabilera plangintza
Orain dela gutxi, The Routledge handbook of language revitalization liburua izan dut esku artean (hobeto esanda, pantaila aurrean, baina tira). Bertan hainbat artikulu daude azpimarratzeko modukoak, tartean Joseph Lo Biancok idatzitakoa hizkuntza plangintzei buruz. Egileak sei hizkuntza plangintza ezberdintzen ditu: estatus, corpus (bi hauek dira zelanbait kanonikoak), eskuratze, erabilera, prestigio eta diskurtso plangintzak. Niri bereziki deigarria egin zait erabilera plangintza. Hortaz, apur...
Read MoreBide batez
Berariaz ala bide batez? Zein da eragiteko biderik eraginkorrena? (berba-jokoa dirudien arren, ez da). Batzuen ustez, berariaz, zuzen, artez, eginez. Beste batzuen ustez, bide batez, zeharka, eraginez. Inoren alde jartzeko koldarregia naizenez, nik biak ala biak derrigorrezkoak direla uste dut, zein baino zein, eta egoeraren arabera, eta testuinguruaren arabera. Azken aldion, eta batez ere Mikel Zalbideren eraginez (nire ustez), bide batezko euskalgintzak indarra hartu du (diskurtsiboki...
Read MoreHizkuntza plangintza zentralizatua
Bernard Spolsky soziolinguistikaren arloan gaur eta hemen dagoen aditu nagusienetako bat da. Ekarpen mamitsuak egin dizkie hizkuntza plangintzaren kontzeptuaren zoko-mokoei (eta, bide batez, Txepetxek ezarritako hiru ontzi ospetsuen ia ondorio berara heldu da). Baina, tira, gaur ez da hiru ontziei buruz berba egiteko une eta abagunea. Orain dela gutxi, irakurri dut bere artikulu bat eta hori gura nuen zelanbait iruzkindu (edo hona ekarri). Artikuluan mundu mailako hainbat hizkuntza plangintzari...
Read MoreJendartea aldatu
Zelan gauzatzen da aldaketa soziala? Mila teoria daude han eta hemen. Hala ere, asko gustatu zait Jokin Azpiazuk esaten duen hau eta zer pentsatu latza ekarri dit: Garrantzitsua da aldaketa sozialaren jatorria eta gakoari buruzko eztabaida dikotomikoa saihestea. Bi ideien artean dantzan ibili gara eta polarizatzeko joera izan dugu. Batetik, lelo liberala. Honen arabera, gizakiak bere borondatearen arabera edozein gauza aldatzeko gaitasuna du (zuk aldatu dezakezu nahi baduzu). Bestetik, dogma...
Read MoreGazteak.Militantzia
Aurrekoan lagun batekin ari nintzen berbetan. Bere ustez, gero eta gazte gutxiago dira militantzia hizkuntzan dutenak (zehatzago esateko, euskaran). Bere ustez, gazteak ez dira emozionatzen euskararen aldeko mugimendu sozialekin. Zentralitatea beste kausa batzuetan bilatzen dute: feminismoan, okupazioan, sorkuntzan edo dena delakoetan. Handik gutxira, Pedro Zuberogoitiarekin “liskartu” nintzen txioerrian. Bere ustez, “belaunaldi berrietan ez dago ia inor prest euskaraz bizitzeko une oro...
Read MoreKartografiak
Boterea kartografiatu omen daiteke, edo, hobeto esanda, botere harremanak kartografiatu daitezke, antza. Horrek galdera sorta bat ekarri du neure burura: Non kokatzen gara euskaldunok boterearen kartografian? Zer posiziotan? Eta euskaraz bizi gura dugunok? Zelan mugitu gure posizioak boterearen kartografian? Non sakatu? Non mugitu? Zelan eraiki dugu euskaltasun hegemonikoa? Zelan sendotzen da hau gaur eta hemen? Zer leku utzi diegu euskaltasun alternatiboei? Zelan desmuntatu dezakegu hegemonia...
Read More
Iruzkin berriak