Irakurgaiak: Euskararen bidegurutzetik
Durangon erosi nuen Kike Amonarrizen “Euskararen bidegurutzetik”. Irakurri behar nuen liburua, gainera, tesirako, badaezpada, baina, batez ere, erosi nuen interesez. Eta liburuak zer dakar? Kikeren beste soziolinguistika ekarpenak bezala, baikor eta dibulgatiboa da honako hau. Euskarak (euskaldunok!) dituen erronkak, aukerak, beldurrak eta ahulguneak aipatzen ditu Kikek estilo bizi eta irakurterraz batean. Gauza asko azpimarratuko nituzke liburutik, baina, tira, iruditzen zait euskalkiak...
Read MoreZergatik kantatu euskaraz?
Lander Muñagorrik Hizneteko sakontze egitasmo zeharo interesgarria egin du. Bertan aztertu du zergatik hautatu duten egungo musika talde batzuek euskaraz kantatzea. Eta, horretarako, hiru musika talderen kideak elkarrizketatu ditu: Izaro, Huntza eta ETS. Merezi du sakon aztertzea bakoitzak zer dioen, bakoitza zer egoeratik abiatzen den euskaraz aritzeko erabakia hartzeko, bakoitzak dakartzan ñabardurak eta ideiak. Nire ustez, gaur egungo gazteen erabilera azaltzeko hainbat faktore topatu...
Read MoreIkerketa soziolinguistiko bat egiteko 10 baliabide
Doktoretza tesiaren azkenaurreko txanpan nago eta, hori dela eta, gustatuko litzaidake zuekin konpartitzea ikerketa soziolinguistiko bat egiteko “deskubritu” ditudan hamar baliabide. Ez dira bakarrak inondik ere, baina, tira, nire hamar proposamenak dira. Jakina, edonork bete dezake zerrenda hau eta baliabide berriak proposatu (edo daudenak kritikatu). Goazen ba! 1.Galdera bat, kezka bat, gai bat. Hori izan behar da ikerketaren abiapuntua, ikerketaren gaia edozein delarik. Komeni da galdera...
Read MoreTrikua esnatu da
Aspalditxotik dabiltza Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel euskalgintzak eta feminismoak lotzen. Eta bide horretan urrats kualifikatua egin dute “Trikua esnatu da” liburuarekin, nire ustez. Bisturi finez disekzionatu dute euskararen inguruan azken aldion dabiltzan hainbat eztabaida: erabilerari lotutako eztabaidak, euskalkien eta batuaren artekoak, arnasguneen mitifikazioa, euskaldun zaharren pribilegioak, eta abar. Ez naiz kritikaria eta ez dut nahi kritika egin. Liburuan azpimarratu ditudan...
Read More
Iruzkin berriak